MUSIKA

TRES (MUTIS PRODUCCIONES)
"Barrea terapeutikoa da"
‘Tres’ antzezlanak ordu eta erdiko etengabeko dibertsioa ziurtatzen die ikusleei; eta horren arduradunetako bat da Nuria Gonzalez antzezlea. Kiti Manver, Aurora Sanchez eta Octavi Rubiorekin batera, kosta ahala kosta eta arroza ‘pasatu’ baino lehen ama izan nahi duten hiru emakumeri buruzko komedia hau dakarkigu Nuria Gonzalezek. Emaitza: milaka ikusleri barre eginarazi dien umore-makina.

Galdera. Lehenengo eta behin, zer aurreratu zenieke ikusleei obra honen inguruan?

Erantzuna. Primeran pasatuko dutela aurreratzen diet, ‘Tres’ barre eginarazteko mekanismoa da. Helburu bakarra du: ordu eta erdiz jendeari barre eginaraztea.

G. Eta, hala ere, obrak abiapuntu dramatikoa du…

E. Komediaren oinarrian tragedia dago beti eta honek benetako greziar komedia den hasiera du: mundura umeak ekartzea. Zorionez, Juan Carlos Rubio (antzezlanaren autore, zuzendari eta ekoizlea) erabat zoratuta dauden lau pertsonaia sortu ditu. Eta lau zoro elkartuz gero…badakizu!

G. Barre eginaraztea antzerkiaren funtzio sozialaren zati bat da?

E. Barrea terapeutikoa da. Betidanik, garai guztietan, antzerkiak funtzio terapeutikoa bete izan du. Guztiok behar dugu barrea. Nik uste dut barrea ona dela uneoro.

G. Antzezlan honek hilabete dezente daramatza antzokiz antzoki. Zelan eboluzionatu du orain arte?

E. Muntaia biribildu egin da. Une honetan hain gozoa den karamelu-puntu horretan dago.  Zorionez, hainbeste aldiz errepikatuta ñabardura gehiago aurkitu diogu; beraz, baten batek bigarren aldiz ikusten badu, desberdina dela konturatuko da.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ BILBAO
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles... (gehiago irakurri)
GETXO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanok kale-musikaz beteko ditu berriro bere kale eta plazak 2026ko ekainaren 19tik 21era, Haizetara Fanfarrien, ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago