MUSIKA
Testua: Kmon

GETXO JAZZ
Getxo Kultura
GETXO JAZZ
Michelangelo Scandroglio Quintet irabazle Getxoko Jazzaldiako talde lehiaketan
2021-07-03
Michelangelo Scandroglio Quintet talde italiarrak irabazi du Getxoko 44. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Víctor Jiménez & Friends laukote hispaniar britainiarrak bigarren saria eskuratu du. Bestalde, Andreu Pitarch azken talde horretako bateria-jotzaileak bakarlari onenari emandako saria jaso du.

Bosteko irabazleak Michelangelo Scandroglio du buru, italiar jazz eszenaren etorkizun handiko musikariak, hain zuzen ere. Rigako (Letonia) Jazz Bass Nazioarteko Lehiaketaren irabazle zelarik, Adam Yuang Hongek gonbidatu zuen Pekingo Jazzaldira. 2018an, Venetoko (Italia) Tomorrow 's Jazz sari ospetsua jaso zuen herrialdeko talentu gazteentzat, eta, ondoren, Umbria Jazzek antolatutako Jazz Conad lehiaketako lehen saria irabazi zuen. 2020an «In the Eyes of the Whale» diskoa kaleratu zuen. Paolo Petreccak (troneta), Nicola Camintinik (saxo altua), Emanuele Filippik (pianoa) eta Luca Carusok (bateria) osatzen dute boskotea.

 

Bestalde, Víctor Jiménez & Friends laukotea Valentziako eta Erresuma Batuko musikariek osatzen dute eta genero ezberdinekin bat egitea proposatzen du. Itxuraz antagonikoak izan daitezkeen baina konbinazio orekatu bat osatzen duten sonoritateak biltzearen ondorio den kontrastezko jazza interpretatzen du taldeak. Victor Jimenezek (saxo altua), Will Barryk (pianoa), Conor Chaplinek (kontrabaxua) eta Andreu Pitarchek (bateria) osatzen dute taldea.

 

Sariak

 

Talde Lehiaketaren irabazleek 4.300 euro jasoko dituzte eta CD bat grabatuko dute zuzenean. Gainera, talde irabazlea bihar, uztailak 4, jardungo da berriz Muxikebarrin, 19:00etan, Carles Benavent - Tino Di Geraldo – Jorge Pardo Trío & Niño Joseleren  aurretik. Halaber, garaileek Lovainako (Belgika) B-Jazz eta Eivissako Jazzaldietan ere parte hartuko dute, Getxo Jazzaldiak horiekin duen lankidetza-hitzarmena dela medio. Bigarren sariari 1.800 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 900 euro eskuratuko ditu.

 

Michelangelo Scandroglio Quintet irabazle Getxoko Jazzaldiako talde lehiaketan
Michelangelo Scandroglio Quintet irabazle Getxoko Jazzaldiako talde lehiaketan
Michelangelo Scandroglio Quintet irabazle Getxoko Jazzaldiako talde lehiaketan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 45. edizioan generoaren nazioarteko figura handiak itzuliko dira osasun egoeraren normalizaz... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxoko Jazzaldiaren 44. edizioa uztailaren 1etik 5era egingo da. Antolatzaileek bi izar baieztatu dituzte dagoeneko: Cyrille... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
19. edizioan KIM eta Simonides egileei omenaldia egingo zaie eta profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira lehe... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago