MUSIKA

DANZA CONTEMPORÁNEA DE CUBA
Kubaren arima dantzaria
Dantza garaikideko munduko konpainiarik onenetakoak Kubako folklorearen sustraiak nazioarteko dantzaren joera berriekin uztartzen ditu. Mugimenduz eta musikaz betetako kubatartasun eztanda.
Kubaren arima eta dantza garaikidearen munduan imajina daitezkeen eragin guztiek bat egiten dute 1959. urtean sortu zenez geroztik munduko osoko eszenatokietan ikusleen eta kritikaren onespena jaso duen konpainia honen koreografietan. Danza Contemporánea de Cuba nazioarteko dantza konpainiarik onenetako bat izan da urte hauetan guztietan.
Kubatar sustraiak beste eragin batzuekin uztartzeko konpainia honek duen berezkotasunaren adierazgarri da ‘Mambo 3XXI’, bira honetan aurkeztuko duen koreografietako bat, non agerian geratzen baita Danza Contemporanea de Cuba-k fusioaren alde egin duen apustua. ‘Demon-crazy’ eta ‘Folia’ izeneko piezek osatzen dute egitaraua.
“Hiru pieza desberdin dira eta haietako bakoitzak ikusleak liluratzeko eta harritzeko gaitasuna du, dantzarien kalitateagatik, estilo garaikidetik neoklasikora igarotzen direnak, piso, conac, capoeira, rumba bambu eta Kubako beste dantza herrikoi batzuekin nahastuz”, azaldu du konpainiaren bozeramailea den Jorge Brooks-ek.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak Art&Music Summer Edition zikloaren beste edizio bat antolatuko du uztailean eta abuztuan. Jazzaren ... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago