MUSIKA
Testua: Durangoko Azoka

DURANGOKO AZOKA
DA! PRO
DURANGOKO AZOKA (DA!)
DA! PRO ekimena hartuko du berriz Durangoko Azokak
2020-11-03
Bigarren urtez Gerediaga elkarteak eta Musika Bulegoak DA PRO! ekimena antolatuko dute, musikari eta programatzaileak harremanetan ipintzeko helburuarekin.

Edizio berezia izango du aurten Durangoko Azokak. Abenduaren 4tik 8ra denda birtuala izango du lehen aldiz, eta zuzeneko egitaraua izango du, Landako Gunean eta Plateruenan. Berritasunez jositako edizioa izango da, beraz.

Aurten Azokako guneak eta egitaraua erabat aldatuko diren arren,  badira bere horretan mantenduko diren ekitaldi eta proiektuak ere Horren adibide da iaz lehenengo aldiz antolatu zen DA! PRO egitasmoa, musikari eta programatzaileen arteko topagunea. Edizio honetan ere Azokako lehenengo egunean ospatuko da, abenduaren 4an, baina leku ezberdin batean, Durangoko San Agustin Kulturgunean, hain zuzen ere. Goizeko 09:00etatik 14:00ak arte, bertan batuko dira Euskal Herriko musikariak programatzaile eta musika industriako kideekin batera.

Musika Bulegoarekin elkarlanean, ekimen honek helburu bikoitza izango du. Alde batetik, euskaraz musika sortzen duten musikariek euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko aukera izango dute. Bestetik, programatzaileek (areto pribatu zein publikoetako kudeatzaileak, jaialdietako antolatzaileak, udal teknikariak...) bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jaso ahal izango dituzte.

Musikarien aurkezpenak

Musika talde eta bakarlariek 10 minutuko aurkezpenak egiteko aukera izango dute, doan, nahi duten formatuan (aurrez aurreko emanaldiak egiteko set-a egongo da). Aurkezpenak euskaraz izango dira.

Izena emateko epea azaroaren 13ra arte egongo da zabalik. Musikariek www.durangokoazoka.eus  webgunean dagoen galdetegia bete beharko dute. Programatzaileek, ostera, Musika Bulegoaren bidez eman beharko dute izena, ruth@musikabulegoa.eus e-posta helbidean edo 688 84 31 19 zenbakian. Zalantzak argitzeko gerediaga@durangokoazoka.eus helbidera idatzi daiteke.

Iaz 17 musika-taldek parte hartu zuten DA! PRO egitasmoaren lehenengo edizioan, eta bai antolakuntzak zein parte-hartzaileek ekimenaren balorazio positiboa egin zuten, hainbat kontratazio aukera sortu zirelako.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
248 stand izango ditugu Landako Gunean, 176 partehartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldiz... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du ka... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pr... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago