MUSIKA
Testua: Kmon

DURANGOKO AZOKA
Gerediaga Elkartea
DURANGOKO AZOKA (DA!)
Durangoko Azokak 'eztanda' egingo du abenduaren 7tik 11ra
2022-10-11
Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du kartelean, "big bang" baten moduan zabalduko den burrunba.

Durangoko Azokak ohiko formatua berreskuratuko du edizio honetan, azken bi urteetako egoera bereziaren ostean. Kulturaren plaza abenduaren 7tik 11ra antolatuko da "eztanDA!" lelopean, eta aurrez aurreko salmentaz gain, online dendari ere eutsiko dio. Gerediaga elkarteko presidente Nerea Mujikak azaldu duenez, Azokako 57. edizioan euskal kulturaren "eztanda" biziko dugu: "Sorkuntzaren eta jaiaren eztanda izango da;  Durango osotik eta Euskal Herri osorako zabalduko den eztanda. Bost egunez iraungo duen eztanda".

 

"Eztanda" hori irudikatu du gaur Durangoko Azokak Landakogunean antolatutako prentsaurrekoan. Hutsik egon da pabilioia gaurko agerraldian, baina Landakok bere ohiko argazkia berreskuratuko du abenduaren 7tik 11ra: "Azokaren unibertso osoa bueltatuko da, aspaldiko lagunekin topatu eta besarkatzea, goizeko 10:30ean ikasleak Landakogunera korrika sartzea, zure sortzaile gustokoenaren sinadura lortzea, kuadrilarekin eguneko eta gaueko plana egitea…".

 

Mujikak eskertu nahi izan du azken bi urte zailetan Azokari babesa eman dioten sortzaile, kulturzale, eragile eta babesleei: "Egoera zaila izan arren Azokak bizirautea eta aurrera egitea lortu du. Aurten, zorionez, ospatzeko garaia iritsiko da!". Azken urte bietan ez bezala, Azokako lehenengo egunean milaka ikasle izango ditugu kulturaren plazan, Ikasle Goizari esker. Azokak hainbat jarduera antolatu ditu eurentzat: komikiak sortzeko tailerrak, literakzioa, antzerki sorkuntza, collage tailerra... Horrez gain, hirugarren urtez "PortaDA!" erronka antolatu da Lehen Hezkuntza eta DBH eta Batxilergoko ikasleentzat. Berrikuntza gisa, aurten hezitzaileentzat ere tailerrak antolatuko dira lehen aldiz: hezkuntzarako baliabide digital libreei buruzko saioa eta euskal kulturaren transmisioaz hitzaldia izango dira. Informazio gehiago www.durangokoazoka.eus webgunean topa daiteke.

 

Ikasle Goizaz gain, Azokak bost eguneko egitaraua prestatuko du kulturzaleentzat, gune ezberdinetan: Irudienea, Saguganbara, Ahotsenea, Kabi@, Talaia eta Szenatokia. Diziplina ezberdinetako sortzaileek euren proposamenak bidal ditzakete urriaren 15era arte, Azokako egitarauan parte hartu ahal izateko.

 

 

Landakogunean aurrez aurreko erakusmahaiak izango ditugun arren, aurten ere etxetik erosketak egiteko aukera egongo da, online denda martxan egongo delako webgunean abenduaren 7tik 10era (hau da, online dendak aurrez aurreko Azoka baino egun bat lehenago itxiko du). Azokan salgai egongo diren nobedade guztiak eskuratu ahal izango dira denda digitalean.

 

Behin Azoka amaituta, kulturaren plazak jarraipena izango du aurten ere "Zu non, han DA!" egitasmoaren bidez. Euskal Herriko hamaika liburudendatan Azokan eskuragarri egon diren nobedadeak erosteko aukera egongo da, hirugarren urtez (izen-ematea zabalik dago kasu honetan ere). Aurten, lehengo aldiz, liburu-aurkezpenak ere antolatuko dira liburudendetan.

 

Gaurko prentsaurrekoan Gerediagako presidente Nerea Mujikaz gain, Durangoko Azokari babesa ematen dioten hainbat erakundeetako ordezkariak egon dira: Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuordea), Xabier Arauzo (Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia), Ima Garrastatxu (Durangoko alkatea), Lexuri Ugarte (Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria), Hasier Morrás (Euskarabidea) eta BBK, Euskaltel eta Eroskiko ordezkariak, Durangoko Azokako guneetako arduradunekin batera.

 

Ruben Ramosek sortutako irudia

Aurtengo ildo nagusiak aurkezteaz batera, gaurko agerraldian edizio honetako irudia ere aurkeztu da. Ruben Ramos diseinatzaileak sortu du, eta, azaldu duenez, bere ilustrazioak "unibertsoaren eta Big Bangaren hedapenera eramaten gaitu. Inklusibitatearen baitan, pertsona ezberdinen (ez emakume, ez gizon) ideiak, ilusioak eta norberaren imajinazio koloreduna irudikatu dut. Kulturak berak, bai literatura, bai musika, beste leku batera eramaten gaituenaren isla da".

 

Ramosek azaldu duenez, gazteak izango ditu jomugan kartel garaikide honen sorkuntzan: "Kolore paletak eta ikonografiak sintetizadore retroetatik edaten dute, eskuz landutako tipografia psikodelikoarekin". Kartelagaz batera, egileak ikono berri bat sortu du aurtengo ediziorako, "DA!" irudi korporatiboagaz batera zabalduko dena. "Izar moduko ikono bat da, eztanda irudikatzen duena".

 

Ruben Ramos ibilbide luzeko diseinatzaile eta sortzailea da. Azken urteetan hainbat agentzia, negozio txiki, konpainia handientzat eta erakunde publikoentzat lan egin du (Zinemaldia SSIFF, Heineken Jazzaldia, Etxepare Euskal Institutua, Dbus, Loreak Mendian, eta abar) eta aurten Aise Studioa sortu berri du. Horrez gain, musikaria ere bada, eta azken urteetan hainbat diziplina artistikotan parte hartu du.

Durangoko Azokak
Durangoko Azokak
Durangoko Azokak

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GEREDIAGA ELKARTEA
248 stand izango ditugu Landako Gunean, 176 partehartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldiz... (gehiago irakurri)
Ane Pikaza
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokaren 55. edizioa osasun arauetara egokituko da, beraz, ez da saltoki presentzialik egongo Durangoko Landako Gun... (gehiago irakurri)
(C) Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
2020ko Durangoko Azokaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. "Normaltasun berrira" egokitutako edizioa izango da,... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Durangoko Azokako antolakuntzak eta Gerediaga elkarteak oso balorazio positiboa egin dute Azokako 53. edizioari buruz: "Gure ... (gehiago irakurri)
Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
"DA! asko dira" lelopean, 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade egongo dira 53. edizioan: 304 liburu, 93 disko eta 18 aldizka... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Aurtengo edizioaren bideoklip promozionala aurkeztu du Durangoko Azokak, euskal kultura-sektorearen erreferente nagusiak. Ant... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
11
Otsaila - Larunbata
Bilbao
Data: 2023ko otsailaren 11a larunbata (egun osoan) Lekua: Uribitarteko Arrapala kalea 1, Bilbo (Albiako Lorategien ondoan) Ordutegia: 10:30 – 20:30. Tokiko 12 diseinatzaile-... (gehiago irakurri)
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago