MUSIKA
Testua: Kmon

DURANGOKO AZOKA
DURANGOKO AZOKA (DA!)
2020ko iragarkia aurkeztu du Durangoko Azokak
2020-10-29
'TaupaDA!' lelopean egingo da aurtengo Azoka, abenduaren 4tik 8ra. Kartelak erakusten duen bihotzaren irudia abiapuntu hartuta, honako mezua zabaldu nahi du bideoak: "ez dadila euskal kulturaren taupada eten".

Hilabete eta erdi baino gutxiago falta da Durangoko Azoka heltzeko, eta  kulturaren plazak edizio honetako spota aurkeztu du. ‘TaupaDA! da aurtengo leloa, eta bideoak ere ideia horrekin jolastu nahi izan du: ez dadila euskal kulturaren taupada eten!

Bihotz baten taupadak ematen dio hasiera iragarkiari. Azokako aurtengo kartelaren izaera jarraituz, spotean paisaia grisa agertzen da, isiltasunean. Dantzari batek, ostera, bere mugimenduekin kolorea emango dio zuri-beltzari, musika hasiko da eta bihotza hamaika koloretan. "Une batez, gelditu egin zitzaigun bihotza. Gehiago ez entzuteko, ez ikusteko, ez irakurtzeko ikara sartu zitzaigun... Eta, bat-batean, taupada bat; eta gero bigarrena, hirugarrena, laugarrena. Tau pa DA!".

Bideoan agertzen den dantzaria Eneritz Zeberio ondarrutarra da, eta Ane Pikazak edizio honetako kartelaren egileak sortutako ilustrazioak agertzen dira. Iragarkia Martzanan grabatu da, Atxondon, Sorland agentziaren eskutik.

Edizio honetan Durangoko Azoka abenduaren 4tik 8ra antolatuko da. Salerosketa www.durangokoazoka.eus webgunean sortuko den denda birtualean egingo da, eta bertan erosi ahal izango dira Landakon egon ohi diren produktuak: liburuak, diskoak, ikus-entzunezkoak eta papergintza besteak beste. Horrez gain, egitarau presentziala ere izango du Durangon, Plateruenan eta Landakon bertan. Ikuskizunek aforo mugatua izango dute eta aldez aurretik erreserba egin beharko da, azaroan irekiko den izen-ematean.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
248 stand izango ditugu Landako Gunean, 176 partehartzailerekin. Nobedadeen artean, 689 liburu, 141 musika-produktu, 46 aldiz... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
Ruben Ramos diseinatzailea da 57. edizioko irudiaren egilea. Ilustratzaileak sorkuntzaren eta jaiaren eztanda irudikatu du ka... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Iazko edizioan Sormen Beka irabazitako lana da. Azokako online denda ere bigarren egunez egon da martxan. (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 56. edizioa abenduaren 3tik 8ra egingo da. Kontzertuak eta bestelako emanaldiak streaming bidez ere ikusi ... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Sortzaileak eta kultura arloko profesionalak elkarrekin harremanetan jarri du Durangoko Azokak, abenduaren 1etik 5era, Da! Pr... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Produktuak erosteko aukera egongo da Euskal Herri osoko 141 liburudendatan, urtarrilaren 8ra arte. 55. edizioak bere aurreiku... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago