MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

BURNIA (AUKERAN)
Burdinazko bihotzaren dantza
Bilboren eta Bizkaiaren burdinazko bihotza du protagoista Aukeran konpainiaren muntaia berriak. Euskal dantza tradizionala abiapuntu hartuta, hiriaren eta lurraldearen azken zortzi hamarkadetako historiaren erretratu pertsonala sortu du Edu Muruamendiarazek zuzendutako taldeak.
Dantzaren bidez Bilboko eta Bizkaiko historian zehar bidaiatzea, olategiekin, labe garaiekin eta hamarkadatan zehar hura eratzen lagundu zuten jatorri desberdinetako pertsonekin lotutako historia. Horixe proposatzen digu Aukeran konpainiak ‘Burnia’ ikuskizunean, Unai Elorriaga (Literatura Sari Nazionalaren irabazlea ‘SPrako tranbia’-rekin) idazlearen gidoia eta Fernando Velazquez (besteak beste ‘El Orfanato’ filmaren soinu-bandaren egilea) konpositorearen musika dituen muntaia. “Bilbok eta Bizkaiak harreman estua izan dute beti burdinarekin eta hori izan da lanaren oinarria”, azaldu du taldeko zuzendari eta koreografo Edu Murumendiarazek.
Bere estiloari leial, Aukeran euskal dantza tradizionaletik abiatu da, aurretik besteak beste ‘Gernika, mihize gaineko dantza’ muntaian egin duen bezalaxe, nahiz eta orain flamenkora eta beste zenbait estilotara ere hurbildu den. Osagai horiek erabiliz, burdinazko bihotz batean gordetako indarra iradokitzen duen ikuskizun ederra sortu du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Bilbo eta Bizkaiaren burdinazko bihotza du protagonista Aukeran dantza konpainiak eta Arriaga Antzokiak elkarlanean sortutako... (gehiago irakurri)
Bilbo eta Bizkaiaren burdinezko bihotza du protagonista Aukeran dantza konpainiaren muntaia berriak. Euskal dantza tradiziona... (gehiago irakurri)
AUKERAN DANTZA KONPAINIA
Aukeran konpainia euskal dantza tradizionala osagai klasiko eta gaur egungoekin uztartzeko egin duen lanarengatik nabarmendu ... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 9tik 13ra egingo den 42. edizioak nazioarteko erreferenteak, euskal sorkuntza eta doako kontzertu ugari uztartuko d... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Lurium seikoteak irabazi du Getxoko 49. Nazioarteko Jazzaldiko Talde Lehiaketa. Cristopher Pérez Quartet taldeak bigarren sar... (gehiago irakurri)
DONOSTIA KULTURA
Donostia Kulturak antolatutako eguneko jaialdiak zuzeneko kontzertuak, DJ saioak, azoka, piknikak eta familientzako jarduerak... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago