MUSIKA

BURNIA (AUKERAN)
Burdinazko bihotzaren dantza
Bilbo eta Bizkaiaren burdinazko bihotza du protagonista Aukeran dantza konpainiak eta Arriaga Antzokiak elkarlanean sortutako muntaia berriak. Euskal dantza tradizionala abiapuntu hartuta, hiriaren eta lurraldearen azken 80 hamarkadetako historiaren erretratu pertsonala egin du Edu Murumendiaraz buru duen konpainiak.

Burdinolak, etorkinak, labe garaiak eta ingelesak Bilbo eta Bizkaiaren historia hurbilean aztarna sakona utzi duten elementuak dira, haien burdinazko arima moldatu duten ezinbesteko aktoreak.

Horiek guztiak erabili ditu Aukeran dantza konpainiak Arriaga Antzokiarekin elkarlanean ‘Burnia’ ikuskizuna sortzeko. “Bilbok eta Bizkaiak zerikusi handia izan dute beti burdinarekin eta hori da lan honen oinarria”, azaldu du Edu Murumendiaraz konpainiako zuzendari eta koreografoak.

Unai Elorriaga idazleak idatzi du ikuskizunaren gidoia, azken zortzi hamarkadetako historiaren zenbait pasarte bilduz. Musika, berriz, Fernando Velázquez konposito reak idatzi du; zinemarako soinu-banda entzutetsuak idatzi dituen musikaria da, besteak beste ‘El orfanato filmarena.

‘Burnia’-k Aukeran konpainiaren espirituari eusten dio, beste behin euskal dantza tradizionala abiapuntu hartu du eta, besteak beste ‘Gernika, mihise gaineko dantza’ eta ‘Sutargi’ muntaietan egin zuen bezala. Hala ere, lan honetan osagai berriak erabili ditu, tartean flamenkoa. “Gure konpainiaren ukitua ikusten da”, dio Muruamendiarazek, “hala ere, aldi berean zeharo desberdina izango da gure aurreko lanen aldean”.

 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Bilboren eta Bizkaiaren burdinazko bihotza du protagoista Aukeran konpainiaren muntaia berriak. Euskal dantza tradizionala ab... (gehiago irakurri)
Bilbo eta Bizkaiaren burdinezko bihotza du protagonista Aukeran dantza konpainiaren muntaia berriak. Euskal dantza tradiziona... (gehiago irakurri)
AUKERAN DANTZA KONPAINIA
Aukeran konpainia euskal dantza tradizionala osagai klasiko eta gaur egungoekin uztartzeko egin duen lanarengatik nabarmendu ... (gehiago irakurri)
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ BILBAO
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles... (gehiago irakurri)
GETXO
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta Xalbador bertsolariari eskainitako omenaldia bilduko ditu a... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago