MUSIKA

HAIZETARA 2011
BANDEN ETA KALE MUSIKARIEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA
AMOREBIETA-ETXANO KALE ETA PLAZAK ESZENATOKI ERRALDOI BIHURTUKO DIRA BESTE BEHIN EKAINEKO AZKEN ASTEBURUAN. BERTATIK IGAROKO DIRA EUROPAKO KALEKO TALDERIK ONENETAKO BATZUK. EPAIMAHAIAREN ETA ENTZULEEN SARIAK ESKURATU NAHIAN ZEIN BAINO ZEIN JARDUNGO DUTEN TALDEAK AURKEZTEN DIZKIZUEGU.

PINK PUFFERS (Italia)

Haize eta perkusio instrumentuak menderatzen dituzten 13 musikari; zuzenean ikuskizun aparta eskaintzen dute. Funk oinarriaren gainean, denetariko soinuak nahasten dituzte (‘Phunk’ egiten dutela diote beraiek, funk eta punkaren nahasketa).

Potentzia eta energia ziurtaturik

http://www.pinkpuffers.com



FUNKY STYLE BRASS (Frantzia)

Kaleko musikak tradizio luzea du Frantziak, Toulouseko talde honek egiaztatzen duenez. “Mutil zoro koadrilatzat” aurkezten dute bere burua. Baliteke horrela izatea, baina sekulako ikuskizuna eskaintzen dute zuzenean.

www.funkystylebrass.com


THE HOT WOK (Vitoria-Gasteiz)

Proposamen hau hainbat jazz jaialditara eraman duten lau musikari bikain. The Hot Wok sonoritate sinesgaitzak lortzen ditu haize eta perkusio tresnak erabiliz. Erritmo dantzagarriz betetako lehen diskoa kaleratu dute,  ‘Electro Funky Jazz Brass’.

 www.myspace.com/thehotwok


A MAGNIFIQUE BANDE DOS HOMES SEN MEDO (Galicia)

Musika eta umorea neurri berean. Galiziako talde lotsagabe honen proposamenak brass-band klasikoen egitura du oinarri; hortik abiatuta, sinpatia erabiltzen dute entzuleak bereganatzeko. Entzuteko…eta ikusteko.

www.amagnifiquebande.ne


ZASTAVA ORKESTAR (Italia)

Espiritu nomada Balkanetako soinuen eragin nabarmena duen taldean. 1999an NATOren bonbardatzeek Belgradon suntsitu zuten auto-fabrika batetik hartu zuen izena. Maisu-maistrak dira entzuleak poltsikoan sartzeko orduan.


www.zastavaorkestar.com


VODKU BAND (Hungría)

Klezner esentzia hutsa. Gerra arteko aldian judutarren jaiak girotzen zituen musika berreskuratu du soka-instrumentuak, metalak eta perkusioa erabiltzen dituen talde honek. Musikari birtuosoak dira, Europa Erdialdeko escolaren ordezkari bikainak dira eta.

ww.vodku.hu


BEAT’N BLOW (Alemania)

Funk-etik hip hoperaino heltzen diren eraginen nahasketa eklektikoa. Perkusioak, metalak eta ahotsa (ezohiko osagaia mota honetako taldeetan), estiloen mugak gainditzen dituen talde baten zerbitzura.


COTTAS CLUB (Portugal)

Marching band-en espiritu klasikoa, New Orleanseko Dixieland. Genero horretako nazioarteko jaialdi nagusietan parte hartu du talde honek.

http://www.cottasclub.com



Segur aski asko interesatuko zaizu...
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazke... (gehiago irakurri)
VITORIA-GASTEIZ HONDARRIBIA DONOSTIA-SAN...
INKESTAS ROCK
Inkestas Rock Festival 2025 irailaren 12an eta 13an egingo dute Larrabasterrako Urgitxieta plazan, Sopelan (Bizkaia). Aurtengo kartelean Whiskey Monster, Holy Rippers, Alkupera, Raging ... (gehiago irakurri)
©Javier Nadal
Ikuskizuna Mamma Mia! musikalaren ekoizpen berri bat da, Bilbon ikusi ez duguna, eta ... (gehiago irakurri)
ERMUA
AIARA FEST
Paisaia berdez eta naturaz inguratuta, Aiara Fest jaialdia Amurrion egingo da lehen aldiz, maiatzaren 30ean eta 31n. Euskadir... (gehiago irakurri)
GETXO JAZZ
Getxo Jazzaren 48. edizioak 18 emanaldi hartuko ditu uztailaren 2tik 6ra. Rhoda Scott, Paquito D 'Rivera, Joe Lovano, Cécile ... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 20tik 22ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onenek... (gehiago irakurri)
Datorren hilabetean hasita eta uztailera arte, kalea izango da Getxoko kultura agerto... (gehiago irakurri)
ERMUA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago