MUSIKA
Testua: Bbk Live

BILBAO BBK LIVE 2022
Gaur egun, Europako erreferentziazko jaialdietako bat da Bilbao BBK Live, 12 agertoki hartzen dituen inguru natural pribilegiatu batean kokatua. Urtero, uztailaren erdialdean, Bilbon, Euskal Herrian, Espainiako iparraldean, ospatzen den ekitaldi honetan, milioi bat lagun baino gehiago bildu dira jada, 2006an lehenengo aldiz egin zenetik. Gorillaz, The Strokes, Florence and The Machine, Depeche Mode edo Radiohead bezalako artista ospetsuak izan dira kartel buru urteetan zehar, besteak beste, Childish Gambino, Brockpendas de Polhamice eta The Antwoendas. Edizio bakoitzean, 120.000 pertsona joaten dira Bilbao BBK Livera hiru egunetan zehar, Kobetamendiko naturguneaz gozatzeko esperientzia magiko baten bila; proposamen gastronomiko bat da, publikoarentzat pentsatua, Bilbo bezalako hiri kosmopolita, eta, batez ere, musika-barietate kitzikagarri eta apurtzaileena.

Izen berriak gehitu zaizkio zerrendari, hala nola Kelly Lee Owens, WOS, Romy eta Nilüfer Yanya, baita Estatuko ordezkariak ere, hala nola Rigoberta Bandini, Alizzz eta Cariño.

 

Bilbao BBK Live indarberrituta dator berriro impasse luze honen ondoren, emozioz gainezka Kobetamendin uztailaren 7an, 8an eta 9an berriz elkar ikusiko dugulako. 2022. urte honetan sekula baino indartsuago gatoz, bi urte luze hauetan jasotako animomezuei esker eta jaialdiaren hamabosgarren edizioa, hasi baino lehen ere, legenda bihurtuko delako ziurtasunarekin. Bilbao BBK Live 2022ko kartelean mundu osoko 100 artista baino gehiago bildu ditugu: izar ospetsuekin hasi, eta gorabidean doazen promesekin bukatu, jaialdiaren bereizgarri den aniztasun artistikoa finkatuz.

Bilbao BBK Live jaialdiaren kartela itxi dugu gaur eta atzerako kontaketa aktibatu dugu. 100 egun baino ez dira falta Kobetamendin berriro ere elkartzeko. Eta une honetaz gozatzeko, izen berriak iragarriko ditugu. The xx taldearen heren bat den Romy, platerekin, Nilüfer Yanya londrestar malenkoniatsua eta Kelly Lee Owens galestarraren pop ahostunak sortzen duen ambient giroa, elektronikaren munduko Daniel Avery edo James Greenwood handien eraginpean. Jaialdiko kartela osatzen duten artisten jatorrien bitartez mundu osoan barrena egin dezakegu bidaia eta, oraingoan, Estatu Batuak ere sartu dituguzerrendan, Snail Mail desamodioaren kantautoreak bigarren diskoa ekarriko baitigu besapean; Argentinatik, berriz, SIMONAren collage unibertsoa eta WOS freestyler-a ere etorriko dira, mezu politikoz betetako hit-ekin.

Horietaz gain, ezin ditugu ahaztu Estatuko izen handiak. Rigoberta Bandinik energiaz beteko du Kobetamendi, bere ereserki askatzaile eta letra borrokalariekin; Alizzzek disko berria aurkeztuko du interprete moduan hasi duen bide berrian; Cariño hirukoaren tontipop-a ere izango dugu Bilbon; baita Mujeres taldearen jai-giroko emanaldi ludikoa ere. Zerrendarekin jarraitzeko, SIMONAren collage unibertsoa aipatu behar dugu, Erik Uranoren neo rap-a, WOSYawnersShegoVenturiAxolotes Mexicanos, L-R eta Depresión Sonoraren doinuak ere.

Jaialdiarenegun bakoitzak amaiera bikaina izango du, hainbat kolektibo arituko baitira plateretan: Topanga KiddoBrava eta Alvva izango dira dantza-pistaren jaun eta jabe lehenengo egunean; Chico Blanco8kitoo eta  b2bbs artisten Mareo festa eklektikoarekin biribilduko dugu bigarren eguna; eta CHICA GANGi egokitu zaio jaialdia ixtea. Bertako taldeen artean, Bulego azkoitiarrak eta Silitia taldearen elektroeuskalrocka dira berrikuntzak.

 

BILBAO BBK LIVE

2022ko uztailak 7, 8, 9

Kobetamendi, Bilbo

Sarrerak eta bonuak prezio berezian apirilaren 28ra arte, hemen: bilbaobbklive.com eta seetickets.com/es

#bilbaobbklive


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
SALA BBK
BBK ON STAGE zikloaren laugarren denboraldia Bilboko BBK Salara itzuliko da 2024ko martxoaren 23tik aurrera. Zikloaren laugar... (gehiago irakurri)
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Maika Makovski (Palma de Mallorca, 1983) 'MKMK' bere zazpigarren diskoa aurkezten ari... (gehiago irakurri)
PAMPLONA/IRUÑA
EGO
Udako topaketa eta Musika Hamabostaldiko kontzertu historikoa eskaini ondoren, udazkeneko konpromisoei egingo die aurre gazte... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago