MUSIKA

ANDRE Y DORINE (KULUNKA TEATRO)
Mozorrorik gabeko maitasuna
Kulunka konpainiak alzheimerrari heldu dio antzezlan hunkigarri honetan, keinuzko antzerkia eta maskarak erabiliz. Dramatismoan jausi gabe, bizitzaren egoera guztietan egon daitekeen itxaropena erakusten du.
‘Andre y Dorine’ eszenatokian tarteka aurkitzen den perla txiki horietako bat da. Hizki larriz idazten den maitasunari buruzko istorio hunkigarria; gaztetasuna aspaldi joan arren irauten duen maitasuna, Alzheimer-ez mozorrotutako ahanzturak aurretik eraman nahi badu ere. Hori guztia Andre Gorz filosofoaren ‘D-ri gutuna. Maitasun istorio bat’ testua abiapuntu hartuta idatzitako gidoiarekin.

Kulunka konpainiak sortu du bi adinekok osatutako bikotea protagonista duen istorioa; antzezleek hitzik esan gabe hezurmamitzen dituzte, maskaraz lagundutako keinu bidezko antzerkia erabiliz. “Lengoaia horretaz maitemindu ginen oso zuzena delako, ez du bitartekaririk behar. Lengoaia unibertsala istorio unibertsal batentzat”, azaldu du Jose Daultekin batera konpainia osatzen duen Garbiñe Insausti antzezleak. Horri esker, elkarrengandik oso urrun dauden Argentina, Txina eta Nepal bezalako herrialdeetara eraman ahal izan dute antzezlana.

Muntaiak ihes egiten die mizkeriari eta malko errazei, ikusleak sentimenduzko mundura eramateko, hauek harrapatuz samurtasunez eta freskotasunez beteriko formula baten bidez.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago