PENTSAMENDUA ETA GOGOETA

AMAZONIAKO ADISKIDETASUNAK
Amazoniako adiskidetasunak

Adiskidetasun kontzeptuaren aldaerez eta, bereziki, Amazoniako gizarte indigenetako laguntasun moduez arituko da  Anne-Christine Taylor antropologo eta etnologoa. Mari Luz Esteban antropologoa izango du solasaldian lagun.  

Amazoniako gizarte indigenen etnografiak adiskidetasunaren paradoxa aztertzeko aukera ematen digu. Oro har, adiskidetasuntzat jotzen dugu bi gizabanakoren artean aukeratutako harreman hurbila, familia-loturarik ez duena, gutxi gorabehera iraunkorra, eta sexu eta adin bereko pertsonekin lotu ohi dena. Hala, beste pertsona batekin harreman berezi bat izateko prestasuna unibertsala dela dirudi, eta, gainera, animalia gregarioen komunitate askotan ikusten da, basatietan zein etxekoetan. Hala ere, adiskidetasun-harremanak forma aldakorrak eta batzuetan ustekabekoak hartzen ditu gizakiengan, eta zaila gertatzen da kultura guztietarako baliozko definizioa ematea. Nola azaldu itxuraz unibertsala den harreman baten adierazpen-formen muturreko aldakortasuna?

Anne-Christine Taylor (1946) antropologoa eta etnologoa da. Batez ere Amazoniako herri indigenen kultura eta mundu ikuskeran oinarritu du bere ikerketa lana. Landa-azterketa zabalaren bitartez gizarte indigenetako norbanakoaren nozioa, xamanismoa, hileta errituak edota historiaren ikuspegia aztertu ditu, besteak beste. 1970eko hamarkadaren amaieran doktoratu zen Claude Lévi-Straussen gidaritzapean, eta egun Frantziako CNRSko ikerketa-zuzendari emeritua da.

Oharra

Hitzaldi hau streaming bidez eskainiko da


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Adiskidetasunak protagonismo sozial, mediatiko eta akademiko berria hartu du gizarte garaikidean, aldaketa soziodemografikoen, genero-harremanen ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Anne-Christine Taylor (1946) antropologoa eta etnologoa da. Batez ere Amazoniako herr... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Virginia García Pena Aranzadiko astronomoaren hitzaldia Emakume zientzilarien argitan solasaldi zikloan. Zikloaren helburua euskal emakume zientz... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
María Fernández psikologoaren hitzaldia. Bizi-helburua gure existentziari zentzua eta esanahia ematen dion horri dagokio. Hori da goizero jaikit... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Lau hitzaldik osatzen dute Okendo Kultur Etxean otsailaren 10etik 13ra egingo den Groseko XXXV. Osasun Astea. Emakume.On da 2026ko leloa. Otsail... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Benjamin Moussay Benjamin Moussay (pianoa) Moussay, Estrasburgon jaioa, teklatuaren aztia, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-j... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
12
Martxoa
Osteguna
San Telmo Museoa
19:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago