![]() |
Lau hitzaldik osatzen dute Okendo Kultur Etxean otsailaren 10etik 13ra egingo den Groseko XXXV. Osasun Astea. Emakume.On da 2026ko leloa.
Otsailak 10: 7.300 gramo eszitalopramIratxe Etxebarria (komunikatzailea, coach-a eta idazlea). Euskaraz eta gaztelaniaz.
Lana eta bestelako ardurak bere buruaren aurretik jartzeak gaixotu eta 2022an krak egin zuen Iratxe Etxeberriak ondorioz geldiune bat egin behar izan zuen bizitzan. Bizipen horretan oinarriturik, 7.300 miligramos de escitalopram liburua idatzi du. Idazketak terapia modura lagundu dio, eta hori kontatzeko beharrak eraman zuen liburua argitaratzera.
Otsailak 11: Salud y género ¿Es desigual la salud de hombres y mujeres? ¿Nos trata igual la medicina?Amaia Bacigalupe (ikertzailea). Gaztelaniaz.
Gizonen eta emakumeen arteko osasun-desberdintasunak jorratuko dira, generoak eredu horietan nola eragiten duen aztertuz, arreta berezia jarriz osasun mentalean. Medikuntzaren erro androzentristak eta horien ondorioak aztertuko dira: emakumeen osasunari buruzko ikerketan dauden hutsuneak eta gaur egungo praktika klinikoan ageri diren genero-bazterkeriak. Hausnarketa horrek emakumeek jasotzen duten arreta medikoan desberdintasun horiek nola eragiten duten izango du ardatz.
Otsailak 12: Medidas para el insomnio en las mujeres adultasArrazola eta Cilveti farmaziak, Leire Izurriaga eta Ana Bergera (medikuak), Olatz Miranda (erizaina). Gaztelaniaz.
Adinarekin loaldian izaten diren aldaketen azalpena egingo da, emakume helduek izaten dute insomnioa ohikoena baita. Farmakologikoak ez diren esku-hartzeak errepasatuko dira, eta arreta terapia kognitibo-konduktualean jarriko da. Hitzaldiaren amaiera arnasketa eta erlaxazio praktikak ikasiko dira.
Otsailak 13: +55 Emakumeen ongizaterako jarduera fisikoaSara Dorronsoro (jarduera fisiko eta kirol zientzien profesionala). Euskaraz eta gaztelaniaz.
Hitzaldi honek ariketa fisiko erregularraren garrantzia azpimarratuko du, 55 urtetik gorako emakumeen ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko tresna delako. OMEren gomendioak birpasatu eta azken ikerketen emaitzak azalduko dira. Mugiment ekimena aurkeztuko da, eta ariketa mota desberdinei buruzko gomendioak emango dira. Gainera, hainbat ariketa praktikan jarriko ditugu.

