Manuel de Ynchausti eta Lurdes Euzko Aur-Etxea kolonia. Jatsu (1937-1939) liburua aurkeztuko du jendaurrean Jon Urutxurtu Bengoetxeak.
Gerra Zibilaren historiaren alderdi garrantzitsu bat da milaka euskal herritarren ebakuazioa. Gerrako gertakari lazgarrienetako bat da, hain zuzen, euren familietatik banandu eta atzerrira irten behar izan ziren zenbait haurrena: gerrako haurrena. Milaka haur hartu zituen kolonia ugarietako bat da Lurdes Euzko Aur-Etxea, Lapurdiko Jatsu herrian 34 haur euskaldun artatu zituena (11 gipuzkoarrak eta 23 bizkaitarrak). Liburu honen bidez, merezitako aitortza egin nahi zaie kolonia horren mezenasa izan zen Manuel de Ynchaustiri, bere emazte Ana Belén Larrauriri eta bertan lan egin zuten langileei, orain arte ez baitute merezitako aitortza izan.
Euskal biztanleria zibilaren eta, bereziki, haurren ebakuazio masiboaren testuinguruaren berri ematearekin batera, Lurdes Euzko Aur-Etxea eta haren historia ezagutarazi nahi da: Manuel de Ynchausti nor zen, koloniaren jatorria, antolakuntza, hartutako haurrak, bertako langileak, etab. Gerra garaian beren lurraldetik kanpo bizi izan zen jende arruntari (haurrei, maisu-maistrei, osasun-langileei, laguntzaileei, etab.) ahotsa eman nahi zaio, eta, era berean, Euskal Herriaren iraganaren oroimena gorde nahi da, belaunaldi berriek ere horren ezagutza izan dezaten.
Ryma Sheermohammadi itzultzaile eta Irango gaietan adituak hitzaldia eskainiko du, urte luzez errepresioaren aurka borrokatu den gizartea bidegur... (gehiago irakurri)
Mahai-inguru honetan bizikletaren erabileraz arituko dira hiru erabiltzaile eta Emakundek gidatutako ikerketa baten txostena ere aurkeztuko da. M... (gehiago irakurri)
Benjamin Moussay
Benjamin Moussay (pianoa)
Moussay, Estrasburgon jaioa, teklatuaren aztia, espazioen modelatzailea eta irudimen handiko piano-j... (gehiago irakurri)
Benito Gonzalez
Benito Gonzalez (pianoa)
Jazzaren ondarea horizonte berrietara bultzatzen duten pianista horietako bat da Benito Gonzalez. Inst... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
16
Apirila Osteguna San Telmo Museoa 19:00 H Donostia-San Sebastián Mapa erakutsi