BENITO GONZALEZ
Benito Gonzalez
Benito Gonzalez

Benito Gonzalez (pianoa)

Jazzaren ondarea horizonte berrietara bultzatzen duten pianista horietako bat da Benito Gonzalez. Instrumentuarekiko bere pasioak eta sormenak leku gailen batean kokatu dute egungo panoraman, piano garaikidearen esploratzaile nekaezin gisa finkatuta.

Great American Jazz Piano Competition saria irabazi zuen 2005ean, eta 2020an Steinway & Sons artista izendatu zuten bere musika blaitzen duten indar erritmiko eta molde afro-latinoengatik. Venezuelan jaio eta New Yorken bizi den pianista hau bere herrialdeko folklore-soinuen artean hasi zen, Herbie Hancock, McCoy Tyner, Chick Corea eta Keith Jarrett bezalako figuren eragina jaso aurretik.

AEBn hasi zuen bere karrera, Washington D.C.n, Okyerema Asante maisu ghanarrarekin jotzen. Han bizitzea erabaki eta ekin zion bere ibilbideari 2003an Jackie McLeanekin eszenatokia partekatzen. Handik gutxira, Kenny Garretten laukoteko kide izatera igaro zen; zazpi urtez jo zuen taldearekin, Grammy sarietarako bi izendapenek markatutako etapa batean. Geroago, Azar Lawrencerekin kolaboratu zuen, eta 2019an Pharoah Sanders mitikoarekin elkartu zen pianista eta musika-zuzendari gisa.

Gonzalez funtsezko sidemana izan da musikari ugarirekin batera, tartean Bobby Hutcherson, Dave Liebman, Gary Bartz, Curtis Fuller, Al Foster, Lenny White, Billy Hart, Ignacio Berroa, Jeff ?Tain? Watts, Buster Williams, Rene McLean, Steve Turre, Delfeayo Marsalis, Hamiet Bluiett, Ron Blake, Antonio Sanchez eta Mark Gros. Aldi berean, bakarkako ibilbide sendoa garatu du hainbat lanekin, besteak beste, Starting Point (2004), Circles (2010), Dream Rhapsody (2015), McCoy Tynerren omenezko Passion Reverence Transcendence (2018) eta Sing to the World (2021); azken album honetan erdigunean kokatzen du erritmoa, pultsu bizi batek eta ageriko eragin afro-latinoak bultzatuta.

Pianista askok beren ahotsa aurreko belaunaldietan inspiratuta bilatzen diharduten une honetan, Gonzalez harago doalako nabarmentzen da, diskurtso pertsonal, ausart, sortzaile eta intuitiboa eraiki bitartean.

.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane's Centennial Charles Tolliver (tronpeta, zuzendaritza), Camille Thurman (saxo tenorra, ahotsa... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Pat Metheny Side-Eye III+ Pat Metheny (gitarrak), Chris Fishman (teklatuak), Joe Dyson (bateria), Jermaine Paul (baxua) Pat Metheny, ziur aski,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bi kontzertu, 45 minutukoa bakoitza. Artistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean, SGAE Fundazioak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Ostirala
San Telmo Museoa
11:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago