MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

TRUDY LYNN
GETXO BLUES 2019: TRUDY LYNN AND HER BLUES BAND
2019-07-15
Lee Audrey Nelms izenaz jaioa, Trudy Lynn (Texas, 1947) abeslari lanetan hasi zen 60ko hamarkadan, Albert Collins gitarra-jotzaileari lagunduz. Geroztik, haren ahots sendoa nahitaezkoa da blues elektrikoaren zale zintzoen diskografian. Sustraia eta indarra agertoki gainean.

Bere amaren apaindegia Club Matinee famatuaren ondoan zegoen eta Joe Hinton eta Bobby ‘Blue’ Bland bezalako artista handiak pasatzen ziren bertatik. Han izan zuen lehen kontaktua musikarekin Trudy Lynn txikiak.

Oso gaztea zela hasi zen kantatzen, Wheatley Institutuko koroan. Albert Collins handiak haren berri izan zuen eta Wakter`s Lounge klubean berarekin abestera gonbidatu zuen. Pixkanaka, talde handiekin abesten hasi zen. 80 hamarkadaren bukaeran, Ichiban Records diskoetxeak fitxatu zuen eta eta 1989an lehen albuma kaleratu zuen: ‘Trudy Sing the Blues’, blues jaialdi handietako ateak zabalduko zizkion lanan.

Azkenik, 2014an Connor Ray Music-en katalogoan sartu zen. Bere abestiak idazten hasi eta blues zerrendetako gailurrera iritsi zen ‘Royal Oaks Blues Café’ kantuarekin. Geroztik, ondo merezita eskuratu du Houstoneko Soularen Lehen Dama titulua.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
2026ko Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo abuztuaren 22tik 30era, gustu guztietarako kontzertuekin. Besteak beste, M-Clan,... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago