AL DUAL + ROCKIN' RICKY HILLBILLY TRIO
Al Dual + Rockin' Ricky Hillbilly Trio

Al Dual gitarristak kontzertua emango du Intxaurrondon. Aurretik, Musikagelan entseatzen duen Rockin' Ricky Hilbilly Trio arituko da aurretik.

Al Dual

Al Dual gitarrista aparta baino askoz gehiago da; soinuaren artisaua da, rock and rollaren funtsa ezagutzen eta errespetatzen duen interpretea. Bere estilo paregabeak, aurkezpen bakoitzean egindako lanak errekonozimendua ekarri diote bai Espainiako estatuan baita nazioarteko agertokietan ere, eta bere generoko artista errespetatuenetako bat bihurtu da, berezko ahots pribilegiatu eta oso moldakorrarekin.

Nazioarteko artista garrantzitsuekin egin du lan eta generoko hainbat sari ospetsu jaso ditu. Adibide moduan, 2018an Nashville hirian 1959tik egiten diren Ameripolitan Music Awards sarietan Nazioarteko Gizonezko Bakarlari Onena izatea lortu duen lehen artista europarra izan da. Urte berean Rockabilly Hall of Famen sartu zen bere bigarren belaunaldian, Stray Cats edo Robert Gordon bezalako izenekin partekatzen duen ohorea.

Rockin' Ricky Hillbilly Trio

Hank Williams hil zen goiz hotzean, Rick Jefferiesek gasolindegi hartan bere gorpuarekin topo egitea eta bere Stetson ospetsua lapurtzea nahi izan zuen patuak. Kapela harekin zer gertatu zen misterioa izan da, Rick aka Rockin? Ricky Donostian, bere adopzio hiriko taberna zuloetan jotzen hasi zen arte. Ez dakigu nola iritsi zen hona. Rafa eta Jorgerekin aritzen dela besterik ez dakigu, Temblores eta Voodoo Charms taldetako kide ohiak. Country & western dotore bat destilatu dute elkarrekin.

Rick Jefferies (ahotsa, gitarra), Jorge Carrere (koruak, gitarra), Rafa Ardanuy (kontrabaxua)


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections) Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Pat Metheny Side-Eye III+ Pat Metheny (gitarrak), Chris Fishman (teklatuak), Joe Dyson (bateria), Jermaine Paul (baxua) Pat Metheny, ziur aski,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bi kontzertu, 45 minutukoa bakoitza. Artistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean, SGAE Fundazioak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Otsaila
Larunbata
Sala Intxaurrondo
21:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago