VINCENT PEIRANI + ERIK TRUFFAZ & ANTONIO LIZANA
Vincent Peirani + Erik Truffaz & Antonio Lizana
Vincent Peirani - Living Being IV (Time Reflections)

Vincent Peirani (akordeoia), Émile Parisien (saxo sopranoa), Yoann Serra (bateria), Julien Herné (baxua), Tony Paeleman (fender rhodes)

Vincent Peirani akordeonista birtuoso frantsesa ahots berritzaile eta moldakorrenetakoa da Europako Jazzean. Hemen, Living Being IV (Time Reflections) (2025) aurkeztuko digu, 2015etik itxura hartzen joan den abentura musikal baten atal berria. Lan honetan, Peiranik soinuen unibertsoa hedatzen jarraitzen du, kontzertu bakoitza berdinik ez duen esperientzia bihurtzen duen Living Being proiektuaren barruan: elkar hartutako bost musikari handi, sormenak bultzatuta etengabeko esplorazioan murgilduak.

Diskoak pandemiaren lehen hilabeteetan du sorburua. Etenaldi behartu hartan, denborak gure bizitzak nola moldatzen dituen hausnartzen jardun zuen musikariak. Eta hortik sortua da lan hau, testurak eta dinamikak bateratzen dituena, barrokoarekin, dantza tradizionalekin eta erritmo garaikideekin elkarrizketan. Narratiba konplexuak eta, aldi berean, hurbilekoak ehuntzeko gai, agerikoa da bertan ?soinuaren arkitekto? honen lan zorrotza.

Albumak omenaldiak eta bere ibilbidean giltzarri izan diren eraginak biltzen ditu, besteak beste Lionel Louekeri egindako omenaldia eta Michael Wollnyrekiko izan zuen kolaborazioaren oihartzunak; hori guztia hizkuntza propio baten barruan, Queen, David Bowie, Portishead edo The Beatlesen musikaren eraginak ere jaso dituena. Soinuen paleta joritu egiten da dub generora hurbilduta eta balkanetako doinu tradizionalak baliatuta. Betiere Peiraniren arrasto bereizgarri horrekin, akordeonista eta konpositoreak bere erretratu musikal pertsonalena eskaintzen digu lan honetan.

New Sketches of Spain: Erik Truffaz ? Antonio Lizana

Erik Truffaz (tronpeta), Antonio Lizana (ahotsa, saxofoi altua, flauta), Renaud Gabriel Pion (klarinete baxua, adar ingelesa, moldaketak), Ana Perez (dantza), Oscar Lago (gitarra), Arin Keshishi (baxu elektrikoa), Manuel de la Torre (bateria), Vincent Thomas (perkusioak)

Miles Davisek espainiar sustraiko musikak erakarrita sortu zuen Sketches of Spain (1960), Joaquín Rodrigoren ?Concierto de Aranjuez? konposiziotik hasi eta flamenkoaren unibertso adierazkorreraino. Lan horrek soinuen lurralde berriak ireki zizkion Jazzari, ikuspegi poetiko bizi eta sakon batekin, eta mugarri izan zen Jazza munduko musiketara irekitzeko.

Hamarkada batzuk geroago, Erik Truffaz suitzarrak, Europako tronpeta berezi eta onenetakoak, betiere etengabe berritzen, bestelako begirada batetik berreskuratu zuen Miles Davisen ondarea. Hala, egungo flamenko-jazzean artista nabarmenetakoa den Antonio Lizana saxofonista eta kantariarekin izandako elkar hartzeak New Sketches of Spain proiektua ekarri zuen emaitza gisa: klasiko hari orainetik berriro heltzen dion lana, eta 2026an Miles Davisen jaiotzaren mendeurrena ospatzen duena.

Lizanak energia berezi batez blaitzen du agertokia, tradizio flamenkoa eta Jazz garaikidearen askatasuna uztartuta. Truffazek, berriz, Miles Davis loriatsuaren sormen handiko dizipulu gailenak, Europako tronpetista handienetako bat dela erakusten du.

Miles Davisen musika ospatu eta omentzeko kontzertua izango da hau, Cervantesen eta García Lorcaren lurraldean argia aurkitu zuen Ilunpeko Printzearen musika, alegia.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Émile Parisien / Vincent Peirani: Abrazo Émile Parisien (saxofoi sopranoa), Vincent Peirani (akordeoia) Émile Parisienek saxofoian eta Vincent ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Charles Tolliver Africa/Brass Celebrating Coltrane's Centennial Charles Tolliver (tronpeta, zuzendaritza), Camille Thurman (saxo tenorra, ahotsa... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Pat Metheny Side-Eye III+ Pat Metheny (gitarrak), Chris Fishman (teklatuak), Joe Dyson (bateria), Jermaine Paul (baxua) Pat Metheny, ziur aski,... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bi kontzertu, 45 minutukoa bakoitza. Artistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean, SGAE Fundazioak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Bi kontzertu, 45 minutukoa bakoitza. Artistak zehaztu gabe daude oraindik. Ez dira ezagutzera emango apirilera arte. Apirilean, SGAE Fundazioak ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Ikuskizunaren datak
Uztaila
Igandea
Place de la Trinidad
20:00 H
Donostia-San Sebastián
Mapa erakutsi
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago