LITERATURA
Testua: Kmon

JA! BILBAO 2025
Ja! Bilbao
JA! BILBAO FESTIVAL
Ja! festibalak New York Bilbora hurbilduko du
2025-09-18
Jaialdiaren hamaseigarren edizioa New Yorki dedikatuta dago, hiriak hainbat urteurren ospatzen baititu 2025ean zehar. Horien artean, ‘Saturday Night Live’ saioaren berrogeita hamargarren urteurrena eta ‘The New Yorker’ hedabidearen mendeurrena bereziki garrantzitsuak dira jaialdiarentzat, umorearekin lotuta baitaude biak. Hortaz, New Yorkeko —eta hedaduraz, mundu osoko— kulturaren eta DNAren zati diren bi bereizgarri horiei omenaldia egin nahi zaie.

Hala, New York izango da edizioaren ardatza, baina ez hiria bera, baizik eta hiriak irudikatzen duen gogo-aldartea: literaturaren, zinemaren, komikiaren eta bestelako adierazpen kulturalen bitartez eratutako paisaia emozionala da, 'New York State of Mind’ deitu ohi den iruditeria unibertsal eta umore hori, alegia.

 

Eta, hain zuzen ere, horixe bera da egitarauaren lehen ekitaldiaren izenburua. Saioak Ray Loriga eta Virginia Feito izango ditu protagonistatzat, eta edizioaren soinu-banda ere baden Billy Joelen abesti famatuak girotuko du. New Yorken esentziak hamaseigarren jaialdiaren ekintzak blaituko ditu, bertatik datozen hiru egileren eskutik: Jonathan Lethem, New Yorken jaioa eta bertako literaturaren izen handietako bat dena; Kirmen Uribe, ‘Bilbao-Nueva York Bilbao’ liburuarekin 2009ko Narratiba Sari Nazionala irabazi zuena, eta hiri horretan duela hainbat urte bizi dena; eta Peter Kuper artista grafikoa, ‘Insectoplis’ (Astiberri) argitaratu berri duena, New Yorkeko Liburutegitik abiatuz, intsektuen historia osatzen duten laurehun milioi urteak berrikusten dituena.

 

Nabarmentzekoak dira, halaber, antolatzaileen hitzetan aspalditik gonbidatutzat eduki nahi izan dituzten bi emakume: Samanta Schweblin, bere belaunaldiko narratzaile onenetakoa eta ipuinen maisua, ‘The New Yorker’ aldizkarian hainbat istorio argitaratu dituena, eta Christina Rosenvinge abeslari eta idazlea, Aloma Rodríguezekin batera haren ibilbidea kontatu eta New Yorken bizitako urteek haren sormen-lanean izandako eragina azalduko diguna.

 

Hiriko bi ikur izango dira aurtengo ildo gidaria, eta bi gonbidatu bikotek zuzen- duko dute horiei egindako omenaldia. Antonio Castelo eta Nacho Vigalondo artista polifazetikoak (umorista, aurkezlea, gidoilaria… lehena eta zinema- zuzendaria, aktorea, aurkezlea… bigarrena) ‘Saturday Night Live’ komedia-saio ezagunaren zale handiak dira, eta horri buruz mintzatuko dira eta haien unerik gustukoenak erakutsi, telesaioaren berrogeita hamargarren urteurrenari ome- naldia egiteko asmoz. Bestalde, Marta Fernández eta Rodrigo Fresán idazleek ‘The New Yorker’ aldizkariaren ehun urteak berrikusiko dituzte, kalitatezko kazetaritza eta literatura, azal ikonikoak, binetak eta batik bat idatzien umorearen- gatik ezaguna den aldizkari entzutetsua. Juan Soto Ivarsek eta Alberto Ol- mosek ere kazetaritzaz hitz egingo digute. Haien zutabeetan, idazle biek oso modu garratzean lantzen dituzte desinformazioaren eta egia-ostearen garaiotan prentsak bizi dituen gorabeherak.

 

Edizioa egituratzen duen espiritua izateaz gain, New York munduko museo gar- rantzitsuenetakoak biltzen dituen espazio fisikoa ere bada. Erreferentzia artistiko eta betiereko museo gisa duen eraginari buruz mintzatuko dira Miren Arzalluz, Guggenheim Bilbao museoaren zuzendaria eta Miguel Zugaza, Arte Ederretako Museoaren zuzendaria.

 

Hiriak, hala ere, aipatutako ikur kultural klasiko horiek baino askoz gehiago dauka eskaintzeko. Garai askoren bereizgarri izan ziren tenplu alternatiboen jaioleku ere bada, eta horietako bat da Studio 54 mitikoa. Joaquín Reyes izango da glamourra, dibertsioa eta askatasuna uztartzen zituen festa-areto historikoan oinarritutako jai baten DJ eta zeremonia-maisua. Jaiaren aurretik, ikuskizun berezia egongo da: ‘El Sentido De La Birra Live’, Ricardo Moyak YouTuben aurkezten duen elkarrizketa-saio arrakastatsuaren zuzeneko bertsioa. Zuzeneko formatuan, saioak jai-giroarekin bat egingo du, eta sorpresa bat ere emango digu, gaia eta protagonista emanaldiaren egunera arte ezkutuan mantenduko baitira.

 

Egitarauak jaialdiaren klasikoetako bat ere jasoko du: gonbidatuetako batek haren umorezko hamar sekuentzia gustukoenak aurkeztea. Paula Ortiz zuzen- dariak haren zinema-prestakuntzako zati garrantzitsu bat New Yorken burutu zuen, eta aurten, bera izango da atalaren arduradun. Jaialdiak zientzia-dibul- gazioa, eszeptizismoa eta umorea bateratzen dituzten Naukas jardunaldietan parte hartuko du beste behin. 2025eko edizioa berezia izango da, jardunaldien hamabosgarren urtemuga baita, eta hartara, Imanol Ituiño magoak Manhat- tango Pennsylvania hotelean 1924an gertatutako ekitaldi harrigarri baten berri emango digu: Houdini Handiaren eta begietan X izpiak zituela ziurtatzen omen zuen Joaquín de Argamasilla espainiarraren arteko erronka. Irailaren 20an (larunbata) ezagutaraziko du istorio horren amaiera, Naukas 2025 jardunaldien baitan.

 

Ez da hori hamaseigarren edizio honetako kolaborazio bakarra. Jaialdiak Caosticak eta Borja Crespok antolatutako Tracking Bilbao jardunaldietan ere parte hartuko du, Zinemal taldeak —Axel Casas, Gorka Ronquete eta Gastón Haag— antolatutako ekitaldi batean. Taldearen helburua kultuzko klasiko bila- katuko diren film penagarriak ezagutaraztea da, eta oraingo honetan, ‘New York Ninja’ izango da ikusgai. Pantaila handian erreproduzituko dute, eta filmari bu- ruzko iruzkinak egin.

 

Horrez gain, hainbat komedia-taldek parte hartuko dute; besteak beste, Haizea Malabaricia eta Raquel Torres komikoek eta Improbilbao antzerki- inprobisaziorako eskolak clown, inprobisazio eta stand-up feministak lantzeko tailerrak emango dituzte. Mamen Moreu ilustratzaileak haurrentzako mar- razketa-tailerra eskainiko du: Spiderman New York Cityn. Lehen ediziotik jaialdiaren aliatu izan den Joker liburu-dendak antolatzen du saioa, eta Espacio Joker komikiei dedikatutako kultura-zentroan egingo da.

 

Orobat, bi erakusketa antolatu dira. Horietan nagusiena 'Saul Steinberg, el signo errante’ da, eta Saul Steinberg (Râmnicu Sărat, Errumania, 1914 – New York, 1999) egilearen bizitzari eta obrari buruzko ehun pieza inguru biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, grabatuak, collageak, aldizkariak, liburuak, argazkiak, ikus- entzunezkoak eta hiru dimentsiotako obrak. Erakusketa Ja! Jaialdiak eta Juan March Fundazioak batera produzitu dute, The Saul Steinberg Fundazioaren la- guntzaz eta Iberdrolak babestuta. Sarrera doakoa izango da, eta EHUren Bizkaia Aretoko Axular Gelan ikusgai izango da urriaren 2tik 31ra arte. Horrez gain, Javier Jaén artista grafikoak ‘The New Yorker’ aldizkariarentzat egindako lanen erakusketa prestatu da. 'Javier Jaén x The New Yorker’ Bilboko Metroaren hainbat geltokitan izango da ikusgai, 2025eko urriaren 1etik urte amaierara arte. Aurreko edizioetan bezala, Javier Jaének egin du jaialdiko kartela, aurten King Kong protagonistatzat duena.

 

Hamaseigarren edizio hau urriaren 9tik 20ra izango da Bilbon, eta aurrekoetan bezala, EHUren Bizkaia Aretoa eta BBK Sala izango dira kokaleku nagusiak. Halaber, beste bost espazio gehigarri izango dira aurten: Bidebarrieta Kuktur- gunea, Bilboko Metroa eta Bilborock Aretoa, La Perrera eta Espacio Joker.

 

Nobedade gisa, zenbait ekitaldi eta tailer ordaintzekoak dira. Halaber, Ja!-ren Lagunak kidetza estreinatuko da. Jaialdiaren webgunean, harpidetzaren baldintzak eta abantailak kontsulta daitezke, egitarauaren ekitaldiei buruzko informazioaz gain.

 

2025eko edizioko gonbidatu nagusiak

 

 

New Yorki dedikatutako edizio honetan, azpimarratzekoa da Jonathan Lethem. Idazlea, bertakoa izateaz aparte, azken hiru hamarkadetako narratzaile irudi- mentsu eta dibertigarrienetako bat da. Trebea da askotariko generoak nahasten eta bere jaioleku eta narrazioen protagonista nagusi den hiriaren taupadak is- latzen. Haren lanen artean, nabarmentzekoak dira ‘Huérfanos de Brooklyn’, Tourette sindromea duen detektibe xelebre baten istorioa, Edward Nortonek 2019an zinemara eramana, eta ‘La fortaleza de la soledad’, Lethemen eleberri gogoangarri eta pertsonalena dena eta haren arreba Mara Faye Lethemi dedikatu ziona. Hain zuzen ere, arrebarekin mintzatuko da bere literatura-ibil- bideaz, aurki Random House argitaletxeak plazaratuko duen 'Brooklyn, una novela criminal’ lana barne. ‘The New Yorker’ aldizkarian egindako kolaborazioak ere jorratuko dituzte.

 

Samanta Schweblin Argentinako literatura garaikidearen, eta, beraz, munduko literaturaren egile onenetako bat da. Haren narratiba horren da berezia, ezen genero berria dela esan genezakeen. Fantasia, beldurra, eta nola ez, umorea (sarritan umore beltza dena) nahasten ditu. Carolina Ontivero jaialdi-zuzen- dariarekin haren obra liluragarriaren alderdi horri buruz mintzatuko da, gutxitan landu izan dena. Solasaldian zehar, egilearen ibilbide osoa berrikusiko dute, batik bat ‘El buen mal’ ipuin-bilduma. 2025ean plazaratu du Seix Barral argitaletxearen eskutik, aurreko hiru lanak bezala. Orobat, Schweblinek hainbat istorio argitaratu ditu ‘The New Yorker’ aldizkarian.

 

Peter Kuper artista grafikoa edizio honetako beste egile internazionaletako bat da. Ja! Jaialdian abiaraziko du bere azken lana Europan zehar ezagutarazteko bira: ‘Insectópolis’ (Astiberri), intsektuen laurehun milioi urteko historia biltzen duen bidaia harrigarria, New Yorkeko liburutegitik kontatua. Kuper 1958an jaio zen New Jerseyn, baina New Yorken daramatza urte asko. Hainbat hedabiderentzat idazten du; besteak beste, ‘The New Yorker' aldizkaria, hiru hamarkada baino gehiagoz kolaboratzen baitu bertan. Halaber, lan ugari argi- taratu ditu. Horien artean, ‘Diario de Oaxaca’ eta ‘Diario de Nueva York’ aipatzekoak dira, eta baita literatur lanen egokitzapenak ere, hala nola Joseph Conraden ‘El corazón de las tinieblas’ eta Franz Kafkaren ‘Metamorfosia’. 2024ko edizioak Kafka izan zuen ardatz, hain justu, haren jaiotzaren mendeur- renarengatik, eta ‘Caleidoscopio Kafka’ izeneko atzerabegirakoak Kuperrek egile txekiarrari dedikatutako hainbat lan original bildu zituen. Ekintza hau Acción Cultural Españolaren (AC/E) laguntzari esker egin daiteke.

 

Christina Rosenvinge urte luzez bizi izan zen New Yorken. Garai hark inpaktu erabakigarria izan zuen beraren karrera artistikoan. Horri buruz hitz egingo du Aloma Rodríguez idazlearekin, eta abeslari, konpositore eta idazlearen ibilbidea aztertuko dute elkarrekin. ‘Los Versos Sáficos’ dugu disko garrantzitsuetako bat, ‘Safo’ antzezlanerako idatzi zituen abestietatik sortu zena. Rosenvingek zuzeneko emanaldia eskainiko du BBK Salan, eta ziurrenik, bertaratuek abesti horietako bat entzuteko abagunea izango dute. Liraren ordez, gitarra izango du lagun, oraingo honetan.

 

Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) ibilbideak New Yorkekin lotura estua du. 2009an, idazleak Narratiba Sari Nazionala irabazi zuen bere lehen eleberriarekin, ‘Bilbao-New York-Bilbao’, bere familiari buruzko istorio bat kontatzen duena. Zenbait urte igarota, ibilbide horixe bera idazlearen patu bilakatu da. Izan ere, Kirmen Uribe Ipar Amerikako hiriburu handi horretan bizi da, eta New Yorkeko

 

Unibertsitatean eskolak ematen ditu. Olerkari eta narratzaile den egile honek hainbat poema argitaratu ditu ‘The New Yorker’ hedabidean. Aldizkariak poema- antologia bat plazaratu du, haren mendeurrena ospatzeko, eta horrek ere ida- zlearen lan bat jasotzen du. Kirmen Uribe mugarri horri eta beste batzuei buruz mintzatuko da, baita umoreak haren literaturan duen garrantziari eta munduaz duen ikuspegiari buruz ere. Jaialdiaren bitartean, Asier Altunaren ‘Karmele’ filma estreinatuko da, Kirmen Uriberen ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eleberrian oinar- ritutakoa eta zati batean New Yorken girotuta dagoena.

 

New York, 'The New Yorker’ aldizkariaren eta ‘Saturday Night Live’ saioaren urtemugen omenez

 

Ja! Jaialdiaren 2025eko edizioa New Yorki dedikatuta egongo da. Izan ere, hiriak zenbait urtemuga esanguratsu biziko ditu: ‘Gatsby handia’ eleberriaren mendeurrena —New York amets amerikarraren eszenatoki bilakatu zuen Scott Fitzgeralden satira—, ‘Saturday Night Live’ saioaren 50. urteurrena (komediaren hainbat mitoren sorleku izan dena, hala nola Eddie Murphy, Bill Murray, Tina Fey eta Will Ferrell) eta ‘The New Yorker’ aldizkariaren mendeurrena, ironia arte bi- lakatu zuena eta istorio onenak umorea, literatura eta kalitatezko kazetaritzaren nahasketa direla erakutsi zuena. Egitaraua azken bi horietan ardaztuko da, jaialdiarentzat bereziki garrantzitsuak baitira, umorearekin lotuta daudelako. Hala, New Yorkeko —eta, hedaduraz, munduko— kulturaren bi ikurrak eta haien DNAren zati diren hiria bera omenduko ditu.

 

Lorne Michaelsek sortu eta zuzendu zuen ‘Saturday Night Live’, eta NBC katean estreinatu zuen lehen zuzeneko saioa, 1975eko urriaren 11n. Orduz geroztik, esketx barregarriak, irudimentsuak, askeak eta politikoki desegokiak eskaini ditu mende-erdiz, zuzenekoan eta benetako publikoaren aurrean. Ikuskizunaren elementu nagusiak esketxak badira ere, musika-emanaldiak eta aurkezle gonbidatuak ere baditu bereizgarri. Izan ere, urteetan zehar, hainbat pertsonaia ospetsuk aurkeztu dute saioa, hala nola Steve Martin, Alec Baldwin, Scarlett Johanson, Mick Jagger, Tina Turner eta Taylor Swift. Antonio Castelo eta Nacho Vigalondo polifazetikoak telesaioaren zaleak dira biak, eta SNLri buruz mintzatuko dira eta haien une gogokoenak erakutsiko dituzte.

 

‘The New Yorker’ aldizkaria Askatasunaren Estatua, Central Park eta Madison plazako saltxitxa-ogitartekoak bezain esanguratsua da hirian. Astekariak ehun urte betetzen ditu aurten, eta xelebrea bezain apartekoa zen Harold Rossek 1925ean sortu zuenetik bereizgarri izan dituen ezaugarri berak mantentzen ditu: zorroztasuna, kalitatea eta umore-sena. Aldizkari ikonikoan ipuinak, artikuluak eta arte grafikoa argitaratu dituzten egile entzutetsuen zerrenda amaigabea da. Marta Fernández eta Rodrigo Fresán idazleak Ipar Amerikako literaturan adi- tuak eta newyorktar sutsuak dira, eta aldizkarian parte hartu duten pertsonaia horietako batzuk eta haren historiaren mugarriak eta pasadizoak berrikusiko di- tuzte.

 

‘The New Yorker’ aldizkariarekin lotutako beste ekitaldietako bat ‘Kazetaritza berria’ izeneko elkarrizketa izango da. Estatu Batuetan 60ko eta 70eko hamarkadetan sortutako korrontea da, eta horren barnean koka ditzakegu aldizkarian parte hartu zuten hainbat egile. Hortik abiatuta, Juan Soto Ivars eta Alberto Olmos idazleek egungo prentsak desinformazioaren eta egia-ostearen aro honetan bizi duen egoerari buruz hitz egingo dute, bereizgarri duten garraz- tasunarekin.

 

New York: errealitatearen eta mitoaren artean dagoen gogo-aldartea eta espazio fisikoa

 

Egitarauari hasiera emango dion solasaldian, New Yorkeko hiria gogo-aldarte gisa aurkeztuko du: ‘New York State of Mind’. Ray Loriga eta Virginia Feito izango ditu buru. Egile biak hirian bizi izan ziren denbora batez; baina haientzat, bizileku ez ezik, haien sormen-unibertsoaren funtsezko zatia ere bada. Solasal- dian zehar, haien lanak ere aurkeztuko dituzte. Horien artean nabarmentzekoak dira ‘El hombre que inventó Manhattan’ eta ‘La señora March’, hurrenez hurren. Halaber, iruditeria unibertsalaren zati diren eta New Yorken girotuta dauden beste hainbat lanez arituko dira. Hartara, Bruno Pardo Porto olerkari eta kaze- tariak hiritik muntatutako ibilbideari jarraituko diote.

 

Alabaina, literatura ez da newyorktar mitologiaren sorleku bakarra, zinemak ere hiriaren ikonografia aise zabaldu baitu. Horregatik, eta jaialdian hamar urte baino gehiagoz gauzatu den ekitaldi klasikoa izateagatik, aurten ere gonbidatuetako batek haren umorezko hamar sekuentzia gustukoenak hautatuko ditu, eta jaial- diaren sortzaile eta zinemazale nagusi den Juan Basekin komentatu. Aurten, Paula Ortiz zuzendaria izango da ataleko protagonista. Haren lanen artean, aipatzekoak dira ‘La novia’, ‘Teresa’ eta ‘La virgen roja’ filmak. Zinemagileak ‘Amanece, que no es poco’ filmaren sekuentzia bat hautatu du, besteak beste, eta jaialdiaren antolatzaileen hitzetan balentria da hori, aurreko inork ez baitu inoiz film horren pasarterik erabili.

 

Edizioa egituratzen duen espiritua izateaz gain, New York munduko museo gar- rantzitsuenetakoak biltzen dituen espazio fisikoa ere bada. Miren Arzalluzek, Guggenheim Bilbao museoaren zuzendariak, eta Miguel Zugazak, Arte Ederre- tako Museoaren zuzendariak, berez museoa den hiri horren magnetismo artis- tikoaren gakoei buruz mintzatuko dira. Halaber, Trumpen administrazioak er- agindako aldaketa politikoek eta kulturalek eta boterea eta eragina zentralizatzen duten guneak kolokan jartzen dituen desglobalizazioak hirian izan ditzaketen in- paktuak jorratuko dituzte. Horretan, Rafael Orbegozo Iberdrolako arte-bildu- maren arduraduna izango dute bidelagun.

 

Erakunde kultural klasikoez gain, New Yorkek garai baten bereizgarri diren ten- plu alternatiboak sortu zituen, hala nola Studio 54 diskoteka mitikoa. Festa-are- toa Manhattanen kokatuta zegoen, eta 70eko hamarkadaren amaieran, hainbat pertsonaia bildu ziren bertan; besteak beste, Andy Warhol, Truman Capote, David Bowie, Cher eta Salvador Dalí. Joaquín Reyes izango da glamourra, dibertsioa eta askatasuna uztartzen zituen festa-areto historikoan oinarritutako jai baten disko-jartzailea eta zeremonia-maisua.

 

Jaiaren aurretik, ikuskizun berezia egongo da: ‘El Sentido De La Birra Live’, YouTuben igortzen den izen bereko kanalaren zuzeneko bertsioa, alegia. Saioan, Ricardo Moyak gonbidatuak elkarrizketatzen ditu, giro intimo eta lasaian. Zuzeneko formatuan, saioak jai-giroarekin bat egingo du, eta sorpresa bat ere emango digu, gaia eta protagonista emanaldiaren egunera arte ezkutuan man- tenduko baitira. 2021. urteaz geroztik saioa biran ari da, eta Bilbo bisitatuko du lehenbiziko aldiz.

 

Hiriko beste ekitaldi eta espazio batzuekin elkarlanean

 

 

Ja! Jaialdia Naukas Zientzia, Eszeptizismo eta Umore jardunaldiekin lankidetzan arituko da. Aurtengo edizioa berezia da, jardunaldien hamabosgarren urtemuga baita. Asteburu honetan hasiko dira, eta larunbatean, Imanol Ituiño magoak 1924an Manhattango Pennsylvania hotel ezagunean izandako duelu mitikoa aurkeztuko du. Bertan, aurrez aurre izan ziren Houdini Handia eta begietan X izpiak zituela ziurtatzen omen zuen Joaquín de Argamasilla espainiarra. Valle- Inclánek, esperpentoaren aitak, Argamasilla miresgarria defendatzeko hainbat artikulu bizi idatzi zituen.

 

Bestalde, Jaialdiak Caosticak eta Borja Crespok antolatutako Tracking Bilbao jardunaldietan ere parte hartuko du, Zinemal taldeak —Axel Casas, Gorka Ronquete eta Gastón Haag— antolatutako ekitaldi batean. Taldearen helburua kultuzko klasiko bilakatuko diren filmak ezagutaraztea da, eta oraingo honetan, ‘New York Ninja’ izango da ikusgai. Pantaila handian erreproduzituko dute, eta filmari buruzko iruzkinak egin. John Liu arte martzialetako aktorea izan zen ‘New York Ninja’ filmaren gidoilaria eta protagonista. 1984an hasi zuten grabazioa, baina proiektua bertan behera geratu zen. Hogeita hamabost urte beranduago, Vinegar Syndrome enpresak ekoizpenari berrekin zion, editatu gabeko negatibo originala erabiliz, eta filma berreraiki zuten. Emaitza ikusgarria bezain barrega- rria izan zen.

 

Horrez gain, hainbat komedia-taldek parte hartuko dute; besteak beste, Haizea Malabaricia  eta  Raquel  Torres  komikoek  eta  Improbilbao  antzerki-inprobisaziorako eskolak clown, inprobisazio eta stand-up feministak lantzeko tailerrak eskainiko dituzte. Mamen Moreu ilustratzaileak haurrentzako mar- razketa-tailerra eskainiko du: Spiderman New York City-n. Lehen ediziotik jaial- diaren aliatu izan den Joker liburu-dendak antolatzen du saioa, eta komikiekin lotutako jarduerak burutzen dituen Espacio Joker kultura-zentroan egingo da.

 

Erakusketak: 'Saul Steinberg, el signo errante’ eta ‘Javier Jaén x The New Yorker’

 

Saul Steinberg (Râmnicu Sărat, Errumania, 1914 - New York, 1999) «idazle marrazkilaria» zen, hark zioen bezala, eta The New Yorker’ aldizkariaren azale- tan eta barruko orrietan argitaratu zituen irudiengatik izan zen ezaguna. Hizkuntza bisual berdingabea sortu zuen, eta hainbat diziplinatan garatu. Haren lanetan umore fina, ikerketa ludikoa eta kritika burutsua nahasten ditu, ondare oparoa bezain poliedrikoa sortuz.

 

'Saul Steinberg, el signo errante’ erakusketak haren bizitzari eta obrari buruzko ehun pieza inguru biltzen ditu: marrazkiak, pinturak, grabatuak, collageak, aldizkariak, liburuak, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta hiru dimentsiotako obrak. Haien bitartez, artistaren alderdi guztiak ikus ditzakegu. Erakusketa Ja! Jaialdiak eta Juan March Fundazioak batera produzitu dute, The Saul Steinberg Fun- dazioaren laguntzaz eta Iberdrolak babestuta. Sarrera doakoa izango da, eta EHUren Bizkaia Aretoko Axular Gelan ikusgai izango da urriaren 2tik 31ra arte.

 

Halaber, Javier Jaén artista grafikoak ‘The New Yorker’ aldizkariarentzat egin- dako zenbait lanen erakusketa antolatu da. 'Javier Jaén x The New Yorker’ Bilboko Metroko hainbat geltokitan izango da ikusgai, 2025eko urriaren 1etik urte bukaerara arte. Javier Jaén jaialdiaren kolaboratzaile izan da, jaialdiak 2022an haren lehen atzerabegirakoa dedikatu zionetik, eta Ja! 2025 edizioko kartela ere egin du. Aurtengo gaia islatzen duen irudiko atzealdea newyorktar taxien kolore horikoa da, eta bertan, barregarria bezain basatia den King Kong bat azaleratzen da, zinema klasikoa eta New Yorkeko kazetaritzaren loraldiko egunkariak gogo- rarazten dituzten puntu-bilbe batez osatutakoa.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JA! BILBAO
15. Ja! Jaialdia urriaren 10etik 20ra ospatuko da. Nobedade gisa, edizio honetako ekitaldi guztietara sarrera irekia eta doak... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Bizkaia Aretoa UPV/EHU guneak ‘El enigma Pertierra’ erakusketa izango du ikusgai urriaren 22ra arte. Joaquín Pertierra ilust... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Gonbidatuen artean daude Olga Tokarczuk, John Banville, Enrique Vila- Matas, Jorge Blass, Ernesto Sevilla eta Pilar Adón. Ira... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Caitlin Moran, Jonathan Coe, José María Merino, Rodrigo Cortés, Carlos García Gual, Itziar Lazkano, Javier Cansado , Txani R... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Gonbidatuen artean daude, besteak beste, Hervé Le Tellier, Mathias Enard eta 2015ean Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako at... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak barrea eragiteko artearen izar handiak bilduko ditu Bilb... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago