ARTEA
Testua: Kmon

JA! BILBAO 2023
Ja! Bilbao
JA! BILBAO FESTIVAL
Ja! jaialdiak umorez, literaturaz eta magiaz beteko du Bilbo
2023-09-12
Gonbidatuen artean daude Olga Tokarczuk, John Banville, Enrique Vila- Matas, Jorge Blass, Ernesto Sevilla eta Pilar Adón. Irailaren 27tik urriaren 8ra egingo da, Bilbon, Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdia.

“Ja! Jaialdiak 14 urte bete ditu, baina ez da nerabezaroko burugabekerian erori,
hori serietik dakarrelako” argitu dute zuzendariek, Juan Basek eta Carolina
Ontiverok. Eurek erabaki zuten interesgarria izango zela hamalaugarren edizio
honetan magia izatea gai nagusia. Beraz, programazioko saio gehienetan
arteen eta kulturaren ikuspegi desberdinetatik jorratuko dute gaia. Ja!-ren
zuzendariek xehatu dute magia dela arrazoibidetik at eta naturaz gaindi gertatzen
dena, ulertzen eta aurreikus ezin dezakeguna, eta magiaren mirariak harreman
estua duela irudimenaren ahalmenarekin eta artean duen eragin eta
umorearekin. Ja!-ren 14. edizioak dimentsio magiko horretan irudimena
aldarrikatzea du xede.

Aipagarria da Javier Olivares eta Fernando Marías egileen ‘El enigma
Pertierra’ erakusketa grafiko eta literarioa. Ja!-k ilusioz eta ahalegin handiz
diseinatu eta sortu du, Javier Olivaresekin lankidetza estuan, Joaquín Pertierra
marrazkiari misteriotsuaren irudi birsortuarekin dimentsio magikora eramaten
gaituen erakusketa hau.
Edizio honetako gonbidatuak
Pozez zoratzen gaude Literatura Nobel Sari batek lehen aldiz bisitatuko
gaituelako. Olga Tokarczuk idazle poloniarrak 2018an jaso zuen saria.
Izugarrizko ahalmen narratiboa du, eta umorearekin armoniaz uztartzen daki.
Bere azken eleberriak, ‘Los libros de Jacob’ izenekoak, XVIII. mendeko suge
sorgintzaile eta mesias liluragarria du protagonistatzat. Jesús García Calerok
ABC Culturaleko zuzendariak elkarrizketatuko du. John Banville nazioarteko
idazle famatua ere izango da gurean. Literatura-lan ugari argitaratu ditu. Bere
eleberriak bikaintasunaren eta estilo dotorearen seinalea dira, eta umorearen
aztia ere bada. Egile irlandarraren obrak irakurtzea «sekulako talentua,
argitasuna eta adimena dituen mago baten aurrean egotea» dela esan izan da.
María Fascek, Alfaguaran duen editoreak, elkarrizketatuko du. Enrique Vila-
Matas Ja!-ra ekartzeko grinaz geunden, eta azkenean ere bete dugu helburua.
Idazle prestigiotsuak joko metaliterario zirraragarriak egiten ditu, eta idatzi ez
arren idazle izaten jarraitzen dutenen erretratuak ere bai. Alabaina, badu
bereizgarri bat, eta, izan ere, ez du umorerik gabeko literaturarik ulertzen. Daniel
Gascónek, beste hizkizale eta idazle on batek, elkarrizketatuko du. Vila-Matasen
obran umoreak duen garrantzia eta haren magia narratiboaren arkitekturaaraoak
izango dira hizpide.

 

Jorge Blass ilusionista bikaina eta nazioarteko mago ezaguna da (David
Copperfield -ek truko harrigarri bat erosi zion). Maite Esparza kazetariak
elkarrizketatuko du, eta galderei erantzuteaz gainera ziurrenik edukiko du
ikusleentzako sorpresaren bat prestatuta.
www.jafestival.com
Ernesto Sevilla umorista, aktorea eta gidoilaria da. ‘Cámera Café, la película’
zuzendu du eta ‘Pobre diablo’ animazio-seriearen zuzendarikidea eta
gidoilarikidea da. Oraingoan, bera izango da ‘Umorezko 10 sekuentziarik
gustukoenak’ atal finkoko protagonista. Gonbidatuak edozein garaiko
zinemaren umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak aukeratu eta Juan Basekin
komentatzen ditu, pantailan ikusten doazen heinean.
Pilar Adón behin baino gehiagotan egon da jaialdian, baina oraingoan Carolina
Ontiverok elkarrizketa berezia egingo dio. ‘De bestias y aves’ saritua da bere
azken eleberria. Orain arte idatzi duen obrarik onena da, eta, inoiz ez bezala,
agerian utzi du bere umore partikularra. Badirudi bere lanari eta ibilbideari buruz
hitz egiteko une aproposa dela.

 

jafestival.com
Ernesto Sevilla umorista, aktorea eta gidoilaria da. ‘Cámera Café, la película’
zuzendu du eta ‘Pobre diablo’ animazio-seriearen zuzendarikidea eta
gidoilarikidea da. Oraingoan, bera izango da ‘Umorezko 10 sekuentziarik
gustukoenak’ atal finkoko protagonista. Gonbidatuak edozein garaiko
zinemaren umorezko 10 sekuentziarik gustukoenak aukeratu eta Juan Basekin
komentatzen ditu, pantailan ikusten doazen heinean.
Pilar Adón behin baino gehiagotan egon da jaialdian, baina oraingoan Carolina
Ontiverok elkarrizketa berezia egingo dio. ‘De bestias y aves’ saritua da bere
azken eleberria. Orain arte idatzi duen obrarik onena da, eta, inoiz ez bezala,
agerian utzi du bere umore partikularra. Badirudi bere lanari eta ibilbideari buruz
hitz egiteko une aproposa dela.

 

Pertierraren misterio grafikoa eta literarioa (haren obraren parte garrantzitsu
bat biltzen du: liburu-azalak, diskoen eta aldizkarien azalak, komiki-orrialdeak,
objektuak eta material originalak) sormenezko prozesu aberats bat da. Urteek
aurrera egin ahala, Olivares hazten eta bitan banatzen joan da, eta Joaquín
Pertierra, aldiz, «izaki bizidun iheskorra» bihurtu da. Inork magiaren ahalmenaren
inguruan zalantzarik badu, ‘El enigma Pertierra’-n irudimenaren baitan dagoela
egiaztatuko du.
‘Pertierra enigma’ Axular erakusketa-aretoan eta Bizkaia Aretoaren
eranskinetan egongo da ikusgai, irailaren 20tik urriaren 22ra arte. Sarrera
doakoa da.
Erakusketaren hamar irudi ikusiko dira, tamaina handian, Bilboko metrogeltokietan,
irailaren 15etik urriaren 31ra arte.
Irailaren 27an, Javier Olivaresek erakusketaren bisita gidatua egingo du.
Jaialdiko lehen ekitaldia izango da, eta baliteke Pertierraren enigmaren sekretuak
ezagutzera eman edo horiek areagotzea.
Magia-saioak eta protagonistak

 

'Méliès magoa' izeneko saioak agerian uzten du programazio honetan magiak
duen garrantzia. George Méliès (1861-1938) ilusionista eta zinemagilea izan zen,
baita fantasiazko zinemaren aitzindari bikaina ere. Haren filmografiaren
sekuentzia eta film labur batzuk hautatuko dira, eta haien gainean arituko dira
hizketan Mélièsen bi jarraitzaile zoro: Raquel Sastre umorista (Sombra
fantasiazko zinema-jaialdiaren antolatzailea) eta Imanol Ituiño magoa
(magiaren historiaren dibulgatzailea eta dokumentalista). Garai bateko zinema
mutuaren estilora, Lola Barrosok saio honetarako konposatutako pianomusikak
lagunduko die sekuentziei, xarma berezia emanez.

 

‘Sorginak, aztiak eta magoak’. Duela ez asko, erremedio naturalak ezagutzen
zituzten emakumeak sendatzaileak ziren, baina erlijio-obskurantismoak,
deabruarekin haragizko ituna zeukatela sinetsita, sorgintzak jo zituen, eta sutan
erre. Jendaurreko akelarrera deitu ditugu Gustavo Martín Garzo, zineman eta
literaturan jakituna delako eta literatura fantastikoa atsegin duelako, bere azken
obran, ‘El último atardecer’ izenekoan, ikusten den eran, eta Aixa de la Cruz,
bere ‘Las herederas’ eleberria gotikoaren eta lisergikoaren erdibidean dagoela
iritzi zaiolako, belladonaren ahalmenaren pare. Sorginkeriari eta fikziozko aztiei
eta sorginei buruz jardungo dute. ‘Magia edo miraria’ izena du Pablo d’Ors eta
Andrés Ibáñez idazleen arteko elkarrizketak, eta lege naturaletatik at daudela
diruditen ezohizko gertakariak izango dira hizpide. Ea nork hitz egiten duen
gehiago mirariez, d’Ors nobelagile eta apaizak (‘Los contemplativos’ argitaratu
berri du) ala Ibáñez idazleak (magoei eta beste izaki misteriotsuei buruz hainbat
liburu idatzi ditu). ‘Sedukzioaren magia’ saioan, magiari zentzu poetikoa
emango zaio, portaeraren artetzat hartuta. Sukaldean nahiz eszenatokian
praktika daiteke sedukzioa, estiloaren dotoreziaz, barre eraginez eta hitz
magikoak eta ederrak erabiliz. Manuel Jabois eta Milena Busquets limurtzaile
perfektuak dira gai erakargarri honen gainean jarduteko. Azul Tejerinak
moderatuko du elkarrizketa.

 

Adimen artifizialak gero eta ahalmen handiagoa du. Zientzia fikzioak
errealitatea ordezkatu duela dirudi. Umorearen mugen inguruko eztabaidari
adimen artifizialaren mugen gaineko eztabaidak jarraitu dio. ‘Adimen artifizialek
irudimena izatea amesten dute?’. Gai zirraragarri honen gainean jardungo dira,
umorez eta adimen naturalez, Juan Arnau, astrofisiko eta filosofoa, eta Marta
Sanz, drone adimentsuak bezain kezkagarriak protagonistatzat dituen ‘Persianas
metálicas bajan de golpe’ eleberriaren egilea. Zenbaterainoko sormena du
Adimen Artifizialak? Umorea eduki al dezakete? Irudimena garatuko al dute? Eta
erabakitzeko gai izango al dira? Ea zer dioten gizaki hutsak baino ez diren bi
humanista hauek.

 

Leonora Carrington idazlearen obra piktorikoak eta literarioak magia, irudimena
eta umorea lantzen ditu (1917-2011). Ziurrenik umore horrek salbatu zuen
etorkizunak ekarriko zion erotasunetik. Zirkulu surrealistetan mugitzen zen, baina
haien musa izateko uzkur zen. Carrington feminismoaren eta ekologiaren
aitzindaria izan zen, eta, hain zuzen, emakumea jatorrizko mundu magiko batekin
erlazionatzen du. Menchu Gutiérrez eta Javier Montes izango dira ‘Leonora
Carrington: barrea teilatuan’ elkarrizketaren protagonistak, eta, izan ere, ondo
asko ezagutzen dute artista berdingabe honen lan aparta.
Magiari buruzko edizio batean ezin da zuzeneko ikuskizunik falta, eta,
oraingoan, ‘Argi eta garbi’ ikuskizunaz gozatu ahal izango dugu. Tor magoa eta
bere xistera arduratuko dira horretaz.
Era berean, Ja-k Naukas Bilbao zientzia, eszeptizismoa eta umorearen
jaialdiarekin kolaboratuko du berriro, publiko zabalagoari heltzeko asmoz. ‘El
cerebro ilusionista (no) es una broma’ izenburupean, Luis M. Martínez
neurozientzialaria arituko da hizketan. Irailaren 16an jarri da hitzordua, 12:10ean,
Euskalduna Jauregian.
Jaialdiko liburu-denda
Beste edizioetan bezala, nahi duenak Cámara eta Joker liburu-dendetan eros
ditzake egileek sinatzeko liburuak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JA! BILBAO
Bizkaia Aretoa UPV/EHU guneak ‘El enigma Pertierra’ erakusketa izango du ikusgai urriaren 22ra arte. Joaquín Pertierra ilust... (gehiago irakurri)
Irailaren 27tik urriaren 8ra egingo da, Bilbon, Umorezko Literatura eta Artearen Nazioarteko Jaialdia Ja! azkentzen ari da ‘P... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Caitlin Moran, Jonathan Coe, José María Merino, Rodrigo Cortés, Carlos García Gual, Itziar Lazkano, Javier Cansado , Txani R... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Gonbidatuen artean daude, besteak beste, Hervé Le Tellier, Mathias Enard eta 2015ean Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako at... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak barrea eragiteko artearen izar handiak bilduko ditu Bilb... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Javier Cercasek dioenez, nobelista izatea erabaki zuenetik idatzi nahi izan duen liburua da 'El monara de las sombras'. "Sold... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago