ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

JA! BILBAO FESTIVAL
Ja! Bilbao
JA! BILBAO FESTIVAL
Ja! Bilbao jaialdiak umorearen nazioarteko izarrak bilduko ditu beste behin
2021-09-15
Gonbidatuen artean daude, besteak beste, Hervé Le Tellier, Mathias Enard eta 2015ean Charlie Hebdo aldizkariaren kontrako atentatutik bizirik irten zen Philippe Lançon. Horrez gain, idazleak, zinemagileak, aktoreak eta kazetariak eta edozein eremutan umorea antzemateko, gauzatzeko eta aldarrikatzeko prest dauden beste hainbat aztoratzaile bertaratuko dira aurten ‘La hora chanante’ saioko Joaquín Reyesek ‘Subidón’ izeneko liburua aurkeztuko du, eta ‘Maricón perdido’ telesaio autobiografikoaren egile den Bob Popek bere bizipenak kontatuko dizkigu, Maruja Torres eta Edu Galánekin izango duen kabaret antzeko elkarrizketa batean

Ja! jaialdiaren hamabigarren edizioa Bilbon izango da, Elkarte Filarmonikoaren Aretoan eta BBK Salan, urriaren 1etik 10era. Aurtengo egitarauak euskarazko antzerki-gala ere badu, Loraldia elkartearekin egindako lankidetza-hitzarmenaren emaitza dena Hemen dugu jada Ja! jaialdiaren 12. edizioa! Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia urriaren 1etik 10era izango da.

Edizio honetako egitarauak 14 ekitaldi bilduko ditu, eta umore onaren hainbat aktibista edukiko ditu protagonistatzat, txertoei esker, pixkanaka normaltasunean aurrera goazela berresteko asmoz. Izan ere, 2020an muga guztiak itxi ziren, pandemiaren ondorioz, eta, aurten, nolabaiteko normaltasunaren seinale, hiru idazle frantziarrek parte hartuko dute (Hervé Le Tellier, Philippe Lançon, Mathias Enard) eta argitalpen berrien egile asko ere izango dira: ‘Los vencejos’, ‘Subidón’, ‘Feria’, ‘Los años extraordinarios’; ‘Vivir no es tan divertido, y envejecer, un coñazo’, ‘La casa del ahorcado’, ‘La muerte del hipster’, ‘La anomalia’…

 Jaialdiaren zortzi egunetan zehar, hitzaldiak, elkarrizketak, proiekzioak, antzezpenak eta irratsaioak antolatuko dira, Bilbo erdigunean dauden bi entzunareto nabarmenetan: Elkarte Filarmonikoaren Aretoa eta BBK Aretoa. Sarrera zenbakitua eta doakoa izango da (www.jabilbao.com webgunean jaitsi behar da). Erriberako Azokak eta Bilboko Metroak erakusketa bina hartuko dituzte. Erriberako Azokak Umore Grafikoko VII. Eskola Lehiaketako lanak erakutsiko ditu, eta Indautxuko, Moyuako eta Alde Zaharreko geltokietan, hamar panel handi egongo dira, Flavita Bananaren binetekin. Egilearen binetetan umore garratza eta zorrotza da nagusi, eta askotan istilua eta zentsura eragiten dute, sare sozialetan bereziki. .

Egitaraua

Jaialdiaren 12. edizioa urriaren 1ean (ostirala) hasiko da, Elkarte Filarmonikoaren Aretoan, Juan Soto Ivarrek eta Ana Iris Simónek ‘La feria de los ahorcados’ izenburupean izango duten elkarrizketarekin. Solasaldia arratsaldean izango da, Elkarte Filarmonikoaren aretoan. Puritanismo berriaren agerpenari eta horren ondoriozko atzerapen tribalei buruz mintzatuko dira: tabuak, kopla-burukoa, zigor errituala… Izan ere, topaketaren zuzendari diren Juan Basek eta Carolina Ontiverok dioten bezala, “Ja! oso kritikoa da umorearen oinarrizko askatasunari eraso egiten dioten atzerapen” horiekin.

Hervé le Tellier idazleak eta haren azken liburua (‘La anomalía’) itzuli duen Pablo Martín Sánchezek hartuko diete erreleboa. Oulipo izeneko taldearen kide dira biak. Narrazioarekin esperimentatzen duen abangoardiako taldea da, eta Raimond Queneauk sortu zuen 60ko hamarkadan. Idazleak eta itzultzaileak bikoizten diren bidaiariez betetako hegazkinei eta bestelako literaturaesperimentuei buruz hitz egingo dute. Larunbatean, egitaraua bikoitza izango da, eta aurreko ekitaldietako agertoki bera edukiko du kokaleku. Elena Sierrak Fernando Aramburu, ‘Patria’ fenomeno sozial eta literarioaren egilea, elkarrizketatuko du. Aramburuk ‘Los vencejos’ plazaratu berri du, tragedia eta komedia naturaltasunez nahasten dituen eleberri bat, alegia. Jarraian, Rodrigo Cortések eta Arturo González- Camposek haien ikuspegi umoristikoak erkatuko dituzte, eta publikoarekin ‘txantxa pribatuak’ partekatuko dituzte.

Asteari amaiera emateko, igande arratsaldean, Paco Plaza zinemagileak bere umorezko hamar sekuentziarik gustukoenak aurkeztuko ditu. Zuzendariaren lanetako batzuk dira ‘REC’, ‘Verónica’, ‘Quien a hierro mata’ eta laster Lehenago, estreinatutako den ‘La abuela’ beldurrezko filma. goiz horretan bertan, Javier del Pinoren ‘A vivir’ programa egingo dute zuzenean, Elkarte Filarmonikoan. Hirugarren aldiz egongo da jaialdian, eta ziurrenik bete egingo da aretoaren edukiera

Bi eguneko atsedenaren ondoren, Ja! jaialdia urriaren 6an (asteazkena) itzuliko da, BBK Aretoan. ‘El humor de dos cuentistas’ izenburupean, Cristina Fernández Cubas eta Pedro Ugarte solasean arituko dira. Idazleek orri gutxi batzuk nahikoak dituzte argi uzteko, normaltasun-itxuraren azpian, ustekabekoetarako, bitxikerietarako eta guztiok barruan daramatzagun askotariko munstro barregarri eta beldurgarrietarako lekua ere badagoela. Hurrengo egunean, Azul Tejerina eta Joaquín Reyes bilduko dira BBK Aretoan. Joaquín Reyes belaunaldi oso baten umorean eragina izan duten ‘La hora chanante’ eta ‘Muchahada Nui’ telesaioekin bihurtu zen ezagun.

Publikoa barre-algaraka arituko da haren lehen eleberriaren aurkezpenean: ‘Subidón’. Emilio Escribano dugu istorioko protagonista. Cuencako komiko profesionala da, eta helburu du entzule guztiak “ipurdia okertuta” uztea. Egitarauaren gainerako ekitaldi guztiak Bilboko Elkarte Filarmonikoaren ganbera-areto ikusgarrian egingo dira. Urriaren 8an (ostirala), Emilia Pardo Bazánen lanaren umorea aldarrikatuko dute Isabel Burdiel historialariak eta Antonio Orejudo literatura-irakasleak, Carolina Ontivero Ja! jaialdiaren zuzendarikidearen begiradapean. Gero, Luz Sánchez-Mellado eta Oscar Tusquets arkitekto, diseinatzaile, margolari eta idazlea patxadaz arituko dira solasean.

Azken horrek ‘Vivir no es tan divertido, y envejecer, un coñazo’ izenburu adierazgarria jarri dio haren oroitzapenak jasotzen dituen lanari. Larunbatean, landa-fenomenoari buruzko literatura izango da protagonista. Mathias Enard eta Daniel Gascón trebe-trebeak dira hiriko eta giza espezieen (hipsterrak barne) arteko talkak islatzen, eta haien iritziak partekatuko dituzte entzuleekin. Eta ‘nekazaritzaren xarman’ murgildu ostean, 2015ean Charlie Hebdo aldizkari satirikoaren erredakzioaren kontrako erasotik bizirik atera zen Philippe Lançonen ahotsa indarrez entzungo da aretoan.

Gertaera horren ondorioz, haren bizitza eta umorea desberdinak dira, bere azken lanean, ‘Crónicas del hombre de antes’, bildutako artikuluetan ongi islatzen den bezala, eta idazleak bizitako aldaketa horiek azalduko ditu. Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratuek Kar Kar Festa euskal umorearen galarekin gozatuko dute. Ekitaldia Ja! jaialdiaren eta euskal kultura sustatzeko eta transmititzeko helburua duen Loraldia elkartearen arteko lankidetzaren lehen emaitza da, eta Mikel Martinezek eta Patxo Telleriak zuzenduko dute.

Duo komikoak umore zentzugabez betetako bi ikuskizun aurkeztuko ditu: ‘Txilin Hotsak’, Tranpola eta Metrokoadroka konpainiek batera ekoiztutakoa, eta ‘Salaketa’, Tartean konpainiak ekoiztutakoa. Komunikazioaren hiru pertsonaia handik gidatuko dute jaialdia bukatzeko ekitaldia: Maruja Torres, Edu Galán eta ‘Maricón perdido’ telesailaren egile den Bob Pop. Ez dute inor epel utziko, bizitza kabareta dela aldarrikatuko baitute, ‘La vida es un cabaret’ izeneko solasaldian. Erritmoz, etorriz eta arrazoizko probokazio-dosiez betetako ekitaldia izango da, abaguneak merezi duen bezala.

 

KARTELA ETA AURREKARIAK

Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioaren kartelean, xiringa batekin ordeztu da Ja! logotipoaren harridura-ikurra, erremedioaren, zorigaitza gainditzearen eta halabeharrezko umore-senaren adierazgarri. 2010an sortu zen Ja! Bilbao, La Risa de Bilbao izenaren pean, eta harrezkeroztik urtero antolatzen da, udazken hasieran.

Aurreko hamaika edizioetan, hainbat egilek hartu dute parte; esaterako: Tom Sharpe, Francisco Ibáñez, Ismail Kadaré, Robert Crumb, Julian Barnes, Fernando Trueba, John Cleese, Joyce Carol Oates, Álex de la Iglesia, Jeanette Winterson, Elvira Lindo, Mircea Cartarescu, Tricicle, David Foenkinos, Raúl Cimas, Pantomima Full, Javier Cansado, Miguel Zugaza, Ernesto Sevilla, Ignatius Farray, Max, Javier Cercas, James Rhodes, Mercedes Cebrián, Marta Sanz, Kepa Junkera, Imanol Uribe, Rosa María Calaf, David Trueba, Eduardo Mendicutti, El Gran Wyoming, Jon Sistiaga, Pilar Adón, Pedro Olea, Olmo, Forges, Gallego y Rey, Isabel Coixet, Joan Manuel Serrat, Lionel Shriver, Luis Goytisolo, Martin Caparrós, Paco Roca, Diego Manrique, Javier Mariscal, José Luis Cuerda, Nick Hornby, Ouka Lele, Santiago Segura, Bernardo Atxaga, Fernando Savater, Pepe Viyuela, Albert Boadella, David de Jorge, David Lodge, Frédéric Beigbeder, Pedro Reyes, Ramiro Pinilla, Kirmen Uribe, Martin Amis, Michel Houellebecq…

EGITARAUA | JA! 2021

Ostirala, urriak 1 19:00 Filarmonika Aretoa ’La feria de los ahorcados’ ANA IRIS SIMÓN & JUAN SOTO IVARS 20:30 Filarmonika Aretoa Elkarrizketa HERVÉ LE TELLIER & PABLO MARTÍN SÁNCHEZ (frantsesa, aldibereko itzulpenarekin)

Larunbata, urriak 2 19:00 Filarmonika Aretoa Elkarrizketa FERNANDO ARAMBURU & ELENA SIERRA 20:30 Filarmonika Aretoa ’Bromas privadas’. Elkarrizketa RODRIGO CORTÉS & ARTURO GONZÁLEZ-CAMPOS

Igandea, urriak 3 09:00 Filarmonika Aretoa ‘A VIVIR’. Cadena SER zuzenean. JAVIER DEL PINO-rekin. 19:00 Filarmonika Aretoa PACO PLAZA-ren umorezko 10 sekuentzarik gustokoenak Aurkezlea: JUAN BAS BIGARREN ASTEAN Asteazkena, urriak 6 19:30 BBK Sala ‘El humor de dos cuentistas’. Elkarrizketa: CRISTINA FERNÁNDEZ CUBAS & PEDRO UGARTE

Osteguna, urriak 7 19:30 BBK Sala ‘Subidón’ JOAQUÍN REYES Elkarrizketatzailea: AZUL TEJERINA

Ostirala, urriak 8 19:00 Filarmonika Aretoa ’El humor de Pardo Bazán’ ISABEL BURDIEL & ANTONIO OREJUDO Moderatzailea: CAROLINA ONTIVERO 20:30 Filarmonika Aretoa Elkarrizketa OSCAR TUSQUETS & LUZ SÁNCHEZ-MELLADO

Larunbata, urriak 9 12:00 Erriberako Merkatua Umore Grafikoko 7. Eskola Lehiaketaren sari-banaketa 19:00 Filarmonika Aretoa ‘Glamur agro’ DANIEL GASCÓN & MATHIAS ENARD 20:30 Filarmonika Aretoa Elkarrizketa PHILIPPE LANÇON & CÉSAR COCA Igandea, urriak 10 18:00 Filarmonika Aretoa Ikuskizuna Kar kar festa (Loraldia) 19:30 Filarmonika Aretoa ’La vida es un cabaret’. Elkarrizketa BOB POP, MARUJA TORRES & EDU GALÁN

(*) Elkarrizketa honetara eta gainontzeko saioetara bertaratu nahi dutenek zenbatutako gonpidapena eskuratu beharko dute Ja! jaialdiaren webean (www.jabilbao.com)

ERAKUSKETAK Irailaren 15tik urriaren 15era FLAVITA BANANA Metro Bilbao Irailaren 27tik urriaren 10era Umore Grafikoko VII. Eskola Lehiaketaren erakusketa Erriberako Merkatua


Segur aski asko interesatuko zaizu...
JA! BILBAO
Caitlin Moran, Jonathan Coe, José María Merino, Rodrigo Cortés, Carlos García Gual, Itziar Lazkano, Javier Cansado , Txani R... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdiak barrea eragiteko artearen izar handiak bilduko ditu Bilb... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO 2020
Gonbidatuak izango dira Raul Cimas, Edu Galan, Marta Sanz, Sergio del Molino, Pantomima Full, Carlos García Gual, Martín Capa... (gehiago irakurri)
Ja! Bilbao Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaildia irailaren 27tik urriaren 7ra egingo da Bizkaiko hiriburuan... (gehiago irakurri)
Literatura eta umorean espezializatutako Europako jaialdi bakarraren 8. edizioak berritasun ugari dakar: Bilborock gaineratu ... (gehiago irakurri)
JA! BILBAO
Bizkaia Aretoa UPV/EHU guneak ‘El enigma Pertierra’ erakusketa izango du ikusgai urriaren 22ra arte. Joaquín Pertierra ilust... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago