LITERATURA
Testua: BALA

BALA – BILBOKO ARTE LIBURU AZOKA
Banizu Nizuke Elkartea
BALA artisten argitalpenen azokak seigarren edizioa iragarri du Bilboko Calzados La Palma zapata-denda zaharrean
2018-12-15
Banizu Nizuke kultura-elkarteak BALAren –Bilboko Arte Liburu Azoka– seigarren edizioa antolatu du. Asteburu oso bat eskainiko zaie formatu konbentzionalez haratago doazen edizio formei, eta esperimentazioaren eta ikerkuntza artistikoaren lurretan barrena sartuko dira, liburua objektu, pieza bakar edo sorta berezi gisa harturik. Bilboko Arte Liburu Azokak, BALAk, seigarren edizioa iragarri du, abenduaren 14tik 16ra bitartean Calzados La Palma zapata-denda zaharrean (Posta kalea, 3) izango dena, Bilboko Alde Zaharrean. Erakustaldian arte-obretako aleak erakutsi eta salduko dira, eta bertan bat egingo dute hainbat argitaletxek, fanzinek eta Kolonbiako, Pariseko, Bartzelonako eta Euskal Herriko artista ugarik; jardunbide berdinarekin denek: autoedizioa. BALAn, halaber, hitzaldiak, lantegi espezializatuak eta kontzertuak izango dira.

 

 


BALAk 50 stand izango ditu, zeinetan bertako zein nazioarteko argitaletxeak, fanzineak eta artistak izango diren. Standetan kolektibo horien sormen berriak eta material anitzak eskainiko dira: pieza bakar ugari, liburu-dendetan eta bitartekari arruntetan zailtasunez lortzen direnak... Hori dena Bilboko lokal adierazgarri baten testuinguruan, Alde Zaharreko Calzados La Palma zapata-denda zaharrean; BALArako artistikoki prestatutako bi solairurekin.

 

Argitaratze grafikoen munduko hiru pertsona garrantzitsuren hitzaldiak hartuko ditu azokak. Ostiralean, espazioaren inaugurazioaren ostean, Enric Jardí (Bartzelona, 1964) diseinatzailea izango da gonbidatua. 2009an, Kataluniako Generalitataren Diseinu Sari Nazionala jaso zuen, eta zenbait sari profesional jaso du ere bai, besteak beste, Laus, ED Awards, D&AD... Ilustrazioak egin ditu Público egunkarirako, El Jueves aldizkariaren azala birdiseinatu zuen eta Chicago Reader eta Boston Phoenix egunkarien berrikuntzan parte hartu du. Hitzaldi hau emango du: Nola egiten da liburu bat gaur egun? Argitaratze-proiektu bati ekin aurretik zer hartu behar dugun kontuan azalduko digu. Papera, tamainak, ilustrazioak, testua, edizioa, egiletasuna, etab.

 

Larunbatean, Enrique Bordes (Madril, 1975) ikus-arteetako aditua eta arkitektoa izango dugu gurekin. Beatos, mecachis y percebes erakusketa berriaren komisarioa da, komikien milaka urte Espainiako Liburutegi Nazionalean, bertako materialekin. Gure etxera gai hau ekarriko du: Arkitektura komiki gisa.

 

Igandean Ana G. Lartitegi (Bilbao, 1961) irudigileak parte hartuko du BALAren programan. Ilustrazioaren Euskadi Saria jaso zuen 2015ean, eta honako hitzaldi hau emango digu: Hitzik gabeko liburu batetik geratzen dena.

 

Lantegiak ordaindu beharreko jarduera bakarrak izango dira. Abenduaren 14an, WERKER COLLECTIVE (Amsterdam) holandarrek workshop bat emango dute argitalpenak sortzeko prozesu kolektiboei buruz; Sabotaje. Zapata erresistentzia objektu izenekoa. Izen horren bidez, omenaldia egingo zaio azoka ospatuko den espazioari, zapata-denda ohiari. Izan ere, terminoaren jatorria sabot hitz frantsesa da, eskalapoi esan nahi duena. Eskalapoi-fabrika bateko langileek makinariari sabotajea egiten lehenak izan ziren, ugazabekin ados ez zeudela adierazteko.

 

Abenduaren 15ean bi lantegi egongo dira. Lehenik, NAGORE LEGARRETAK (Hernani) ontziekin argazkiak egiten irakatsiko digu, argazki-makina estenopeikoak sortuz. Eta, bigarrenik, SARCOFAGA (Bogota) kolonbiar kolektiboak gerrilla-serigrafia egiten irakatsiko digu eguzkitzailerik gabe.

 

Igandean, txikien txanda izango da. ARAN SANTAMARIA (Zumaia) pop-up teknikan espezializatutako artistak diorama landuko du 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrekin.

 

Horien jarduera paralelo gisa, doako kontzertu bat eskainiko du BALAk. Igandean, vermut saioa, Lazybone Ramblers taldearekin.

 

BALA está organizado por Banizu Nizuke y cuenta con el apoyo del Ayuntamiento de Bilbao y Gobierno Vasco.

 

BALA 2018 EGITARAUA

 

OSTIRALA 14 VIERNES

10:00h. - 14:00h

TAILERRA / TALLER

Werker Collective (Amsterdam) “Sabotage! Resistencia zapatista como objeto de procesos colectivos de autoedición”

16:00h. - 22:30h.

AZOKA ETA STANDAREN HASIERA / APERTURA DE LA FERIA Y STANDS

18:00h.-20:00h.

HITZALDIA / CHARLA

Enric Jardí (diseñador) “¿Cómo se hace un libro hoy?”

 

LARUNBATA 15 SÁBADO

10:00h.-14:00h. / 15:00h.-20:00h.

TAILERRA / WORKSHOP

Nagore Legarreta (Hernani) “Estenopeica. Hacer fotos con latas”

 

10.00h. - 14.00h. TAILERRA / WORKSHOP

Sarcofaga (Colombia) “Serigrafía de Guerrila. Serigrafiar sin insoladora”

 

11:00h. - 22:30h.

AZOKA ETA STANDAREN HASIERA / APERTURA DE LA FERIA Y STANDS

 

11.30h. - 14.00h.

PRESENTACIÓN DE PROYECTOS PARTICIPANTES

PROYECTO ELLAS (BILBAO) + ISMAEL IGLESIAS (BILBAO) + ERIKA BARAHONA EDE (BILBAO) + ROBERTO EQUISOAIN (IRUÑEA) + DUDO EDICIONES (S. DE CHILE)

 

18:00h.-20:00h.

HITZALDIA

Enrique Bordes (Madrid) “Arquitectos de Tebeo. La arquitectura es una viñeta”

 

IGANDEA 16 DOMINGO

11:00h. - 19:00h.

AZOKAREN ETA STANDAK HASIERA / APERTURA DE LA FERIA Y STANDS

 

11:00h.-13:00h.

HAUR TAILERRA / TALLER INFANTIL

Aran Santamaria (Zumaia) “Paperezko gelak / Salas de papel”

* Gehienez 15 haur onartuko da, izen ematearen ordenari jarraiki / Máximo 15 plaza, en orden de inscripción

 

12:00h.-14:00h.

HITZALDIA: Ana G. Lartitegi (Bilbao) “Lo que queda de un libro al desnudo de palabras”

 

13:00h.

KONTZERTUA / CONCIERTO: LAZYBONE RAMBLERS

 

17:00h. - 18:30h.

HITZALDIA / CHARLA: Jesús Sotes (Iruñea) Con la colaboración de Euskal Irudigileak
BALA artisten argitalpenen azokak seigarren edizioa iragarri du Bilboko Calzados La Palma zapata-denda zaharrean
BALA artisten argitalpenen azokak seigarren edizioa iragarri du Bilboko Calzados La Palma zapata-denda zaharrean

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
(C) Txelu Angoitia
GEREDIAGA ELKARTEA
2020ko Durangoko Azokaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek. "Normaltasun berrira" egokitutako edizioa izango da,... (gehiago irakurri)
DURANGOKO EUSKAL LIBURU ETA DISKO AZOKA
Durangoko Azokaren 54. edizioak erakusmahaien diseinu berritua izango du, profesionalen eta erabiltzaileen beharrizanetara eg... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
2018ko edizioan, 32.246 kontakizun atera zituzten Kultur Dealers-en makinetatik. Erabilienak Donostiako autobus geltokikoa, Z... (gehiago irakurri)
Bilboko Udalak antolatzen duen Bilbao Poesia literatur jaialdia martxoaren 7tik 15era... (gehiago irakurri)
BERRIZ
DFG-GFA
Edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok, Luis Gardek eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago