ARTEA
Testua: Kmon

STEVE PAXTON: DRAFTING INTERIOR TECHNIQUES
Azkuna Zentroa
Steve Paxton: Drafting Interior Techniques: Azkuna Zentroa Alhondiga Bilbao
2020-06-04
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin lankidetzan eta Romain Bigé eta João Fiadeiro komisario direla. AEBetako Steve Paxton koreografoaren eta Contact Improvisation teknikaren sortzailearen lanari eta ondareari eskainitako atzera begirako lehenengo erakusketa da.

Erakusketak Paxtonen praktiken, intuizioen eta sentsazioen ideia bat ematea du helburu, eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horietako bakoitza inprobisatzen eta mugimenduan dagoen gorputzari aplikatutako ‘barneko teknika’ bati dagokio. Dantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta berriz egiten zion galdera batean oinarritzen da: Zer egiten du nire gorputzak hartaz kontziente ez naizenean?

Horrela, dantza praktika eta errepresentazio bezala hartuta, erakusketak aretoko espazioak eraldatu, behin-behineko dantza garaikide estudio bilakatzen ditu, eta ikusleei eta profesionalei gonbit egiten die beren mugimenduen inguruan hausnartzera. Steve Paxton: Drafting Interior Techniques lanak mugimenduan dauden irudien erakusketa bat planteatzen du ikus-entzunezko pieza, performance, elkarrizketa eta instalazioen bidez. Azken batean, mugimenduaz gogoeta egin nahi da, dantzan ari diren buru baten eta gorputz baten ikuspuntutik.

Koreografoaren alderdi ugariei omen eginez, erakusketa osatzeko, tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako performance, hitzaldi eta mintegi ziklo batez osatutako programa publikoa izango da, sektoreko profesionalek emandako Contact Improvisation saioekin batera.

Steve Paxton: Drafting Interior Techniques Culturgest Lisboaren jatorrizko ideia bat da, non 2019ko martxoa eta uztaila bitartean aurkeztu zen lehen ald


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUNA ZENTROA
Ana Laura Aláez (Bilbao, 1964) artistaren 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' erakusketa hartuko du Bilboko ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du. Ziurtagiri horrek COVID-19ar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroa kultura-eduki digitalak eskaintzen ari da Internet bidez, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun lar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques eraku... (gehiago irakurri)
BERRIZ
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago