ARTEA
Testua: Kmon

SEEING AUSCHWITZ
DFG-GFA
SEEING AUSCHWITZ
Seeing Auschwitz - Koldo Mitxelena
2021-02-11
Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Seeing Auschwitz' erakusketa hartuko du uztailaren 3ra arte, nazien kontzentrazio eta desagertze-eremuari buruzko testigantza eta argazki bilduma. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu du ekimena, Auschwitz-Birkenauko Estatuko Museoarekin, Nazio Batuekin eta UNESCOrekin elkarlanean.

1945ean sobietar soldaduek eremua askatu zuten egunaren urteurrenean inaguratu zuten erakusketa. Hain zuzen ere,  Nazio Batuen Batzar Nagusiak ofizialki aldarrikatu zuen egun horretan Holokaustoaren Biktimak oroitzeko Nazioarteko Eguna. Auswichtzen inguruan imajinario kolektiboak eraiki dugun irudia “berrikustea” du helburu ekimenak. Horretarako, hainbat irudi, bizirik irten zirenen bideoak, marrazkiak, eta presoen eta borreroen irudiak bildu dituzte; hala nola, zenbait objektu txiki ere, zelaira deportatutako batek daraman Realaren irudia kasu.

“Erakusketa honek Europako historia hurbilean dagoen izua gogorarazten digu, eta totalitarismoaren aurrean erne egon behar dugula erakusten digu”, nabarmendu zuen Harkaitz Millan Kultura diputatuak. “Donostiarrak garen aldetik, berebiziko garrantzia du KMKn proiektu hau erakusteak”, aipatu zuen, berriz, erakusketa sortu duen Musealia Donostiako konpainiako zuzendari Luis Ferreirok.

 Honekin batera, ekainaren 29ra arte iraungo duen kultur programa antolatu dute. ‘Auschwitz eta harago’ lelopean, eztabaida eta hitzaldi zikloa, zinema emanaldiak eta Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiak koordinatuko dituen hainbat ekitaldi egongo dira.

 

(4105 Kb)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago