ZINEMA
Testua: Kmon

CROSSOVER
DFG-GFA
CROSSOVER CULTURA DE SERIES
Estreinaldi bikoitza ostegunean Crossover jaialdian, Tabakaleran
2026-04-01
Crossover. Cultura de Series jaialdiak aurrera jarraitzen du Donostian, eta ostegun honetan egitarauko hitzordu nagusietako bat izango da: Tabakaleran egingo den estreinaldi bikoitza, Movistar Plus+ plataformako bi ekoizpen originalekin: Yo siempre a veces eta Por cien millones.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatutako eta Kultur Factoryrekin elkarlanean antolatutako jaialdiaren bederatzigarren edizioak, beste behin ere, ikus-entzunezko sorkuntza eta publikoaren arteko lotura indartzea du helburu. Goizane Álvarez Kultura diputatuaren hitzetan, “osteguneko programazioak Crossoverren espiritua islatzen du: kalitatezko estreinaldiak eta sortzaileekin solasaldiak uztartzea, ikus-entzunezkoak herritarrengana hurbiltzeko”.

 

Yo siempre a veces telesaila izango da lehen proposamena. Javier Calvo eta Javier Ambrossi ekoizleen lan berria da, eta apirilaren 23an iritsiko da plataformara. Fikzioak emakume garaikidearen erretratu zuzena eskaintzen du, umorea, kaosa eta samurtasuna uztartuz.

Sortzaileek, Marta Bassols eta Marta Lozak, Ana Boga aktorearekin batera aurkeztuko dute proiektua. Bartzelona eta Berlin artean grabatua, ustekabeko ama bakar baten egunerokoan murgiltzen gaitu, lanaren, zaintzaren eta emozioen artean oreka bilatzen saiatzen dena.

‘Por cien millones’: bahiketa baten atzean dagoena

Bigarren estreinaldia Por cien millones izango da, hiru ataleko telesaila. Aurkezpenean parte hartuko dute Julia de Castro aktoreak, Nacho G. Velilla zuzendariak eta Cristina Merino ekoizle exekutiboak.

Serieak Enrique Castro Quini futbolariaren 1981eko bahiketa ezaguna abiapuntu hartzen du, baina batez ere hiru langaberen istorioa kontatzen du: egoera ekonomiko larriak bultzatuta, erabaki muturrekoak hartzen dituzten hiru gizon, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga lausotuz.

Ikusle Gonbidatua: Sara Azurza

Emanaldiez gain, osteguneko egitaraua Ikusle Gonbidatua saioarekin osatuko da. Oraingoan, Sara Azurza abeslari donostiarrak parte hartuko du, eta telesailen fenomenoaz hausnartuko du bere ikuspegi pertsonaletik.

Jaialdiari buruzko informazio guztia, baita sarrerak eta gonbidapenak ere, eskuragarri daude webgunean: www.crossoverseriesfestival.com.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Zinemagileen arteko elkarrizketak ekimenaren bosgarren edizioa 2026ko urtarriletik ekainera bitartean egingo da Koldo Mitxele... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
'Emakume arkeologoak Gipuzkoan' zikloa Irungo Oiasso Museoak 2024ko urriaren 10etik 2024ko martxoaren 31ra bitartean hartutak... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Do... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago