ARTE ESZENIKOAK
Testua: KMon

K BULEGOA
DFG-GFA
K Bulegoa, Gipuzkoako kultuarentzako aholkularitza
2023-12-01
K Bulegoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur sektorerako sortu duen aholkularitza zerbitzuak, sei urte beteko ditu laster. Donostiako Santa Teresa komentuan duen egoitzatik, era guztietako proiektuei laguntzen die, bai profesionalei bai amateurrei, eta laguntza ekonomikoa eta ezagutza eskaintzen dizkie.

K Bulegoa 2017an jaio zen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak bultzatuta. Kultur proiektuak sortu eta garatzeko laguntza ematea du helburu, sektorearen jasangarritasuna eta profesionalizazioa bultzatuz. 2022an soilik 365 lagunek erabili zuten zerbitzua.  350 kontsulta baino gehiago erantzun eta 150 aholkularitza saio antolatu zituen.

Bere taldea sorkuntza prozesuetan laguntzeaz arduratzen da, tramiteak kudeatzeko aholkularitza emanez. Lan hori egiteko, etengabe bilatzen du sortzen zaizkion beharrei erantzuteko behar duen informazioa.

Ildo horretan, deialdiak, diru-laguntzak eta kultura-sektorerako interesgarriak diren beste baliabide batzuei buruzko informazioa ematen du. Gainera, kultur eragileei proiektuak sortzen eta garatzen laguntzen die, sektorearen profesionalizazioa sustatze aldera.

Kontaktua

943 11 33 43
kbulegoa@gipuzkoa.eus

https://kmk.gipuzkoa.eus/eu/kbulegoa/zer-da


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneak Mintza Lagun Elkarrizketak eztabaida-zikloa hartuko du 2024an zehar, berriki desagertutako Lagun... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Euskal Itsas Museoak zabalik du 'Moilak' erakusketa, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eragina erakusten duena. Er... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak Kultura Bonuaren beste edizio bat jarri du abian. Guztira 80.000 euro inbertituko di... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak 'Zinegileen arteko elkarrizketa' zikloaren bigarren edizioa eskainiko du 2022ko azarot... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara Erakusketa Aretoak ateak irekiko ditu berriz ere apiriletik uztailera bitartean, Egile Sa... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gobernuaren Ordezkaritzak, Acción Cultural Española-k (AC/E) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Basque Way erakusketa aurkeztu du ... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ekimenak bigarren edizioa beteko du 2021ean. Krisiari aurre egiteko, jarduerari eustek... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago