ARTEA
Testua: Jonan Hernández

OLAFUR ELIASSON: BIZITZA ERREALEAN / LA VIDA REAL (GUGGENHEIM BILBAO)
Guggenheim Bilbao Museoa
Olafur Eliasson: bizitza errealean (Guggenheim Bilbao Museoa)
2020-02-17
Bilboko Guggenheim Museoak 'Olafur Eliasson, bizitza errealean' erakusketa hartuko du otsailaren 14tik ekainaren 20ra arte. Hogeita hamarren bat artelanek osatzen dute Europako sortzaile garaikiderik garrantzitsuenetakoa den artista danimarkarrari eskainitako erakusketa. Eliasson-en lanek gaur egun puri-purian dauden gaiez hausnartzera gonbidatzen dute, hala nola klima-aldaketari buruz.

Olafur Eliasson-ek (Copenhague, Danimarka, 1967) kezka sozialak adierazi eta gogoeta sustatzeko lanabes gisa ulertzen du artea. ‘Bizitza errealean’ Tate Modern-ek (Londres) antolatutako erakusketa da, Bilboko Guggenheim Museoarekin elkarlanean eta Iberdrolaren babesarekin. Bere filosofiari fidel, gizartean puri-purian gaiei buruz hauskarketa egitera gonbidatu nahi ditu ikusleak, besteak beste klima-aldaketari buruz, bere lanean sarri islatzen den gaia hain zuzen ere.

Islandian eman zuen denboran piztu zitzaion Eliasson-i ingurumenarekiko kezka. Horrekin batera, geomeriari buruzko ikerketa eta inguruko mundua ulertzeko eta hari forma emateko moduari buruzko azterketa dira bere lanaren ardatz nagusiak. Hori guztia islatzen da erakusketa osatzen duten 30en bat artelanetan. Horien artean ‘Ur jauzia’ (Waterfall, 2019) izeneko 11 metroko altuerako pieza monumentala nabarmentzen da. Naturaren eta teknologiaren arteko lotura erakutsi nahi du horren bidez.

Erakusketa osatzen duten artelan guztiak 1990 eta 2019 artean sortutakoak dira. Instalazioak, eskultura, argazkiak eta multimedia-konposizioak dira besteak beste, eta ikusleek haiekin interaktuatzeko modua dute zenbait kasutan. Arteaz harago doan erakusketa harrigarria.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
© Jasper Johns, VEGAP, Bilbao, 2026
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Jasper Johns: Night Driver erakusketak artista estatubatuarraren ia 140 obra bilduko ditu, XX. mendearen bigarren erdiko arte... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Tilda Swinton aktoreak House of Gestures performancea eskainiko du ekainaren 5ean eta 6an Guggenheim Bilbao museoan. Olivier ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo Guggenheim Bilbao museoak in situ serieko erakusketa berria aurkezten du: 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa altxatzen: go... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Joan den martxoaren 14an, Pablopablok Art & Music zikloaren udaberriko programazioa ireki zuen Guggenheim Bilbao Museoan. Eta... (gehiago irakurri)
© 2026 Ruth Asawa Lanier,
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
2026ko martxoaren 19tik irailaren 13ra, Guggenheim Bilbao Museoak Ruth Asawa: Atzerabegirakoa erakusketa aurkeztuko du, artis... (gehiago irakurri)
Zadie Xa Eskorpioia 2021 (Scorpion 2021
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 2026rako aurkeztu duen programazioak asmo argia du: artearen historiari begirada zorrotza ematea, o... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
1,3 milioi bisitari baino gehiago, uda historikoa eta programazio ausarta: Museoak sendotu egin du bere erreferentziazko pape... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago