ARTEA
Testua: Donostia Kultura

Argazki-liburuen Nazioarteko Egunarekin bat egingo du museoak urriaren 14an
2017-10-10
Hilaren 14an Argazki-liburuen Nazioarteko Eguna ospatzen da 1843an Anna Atkinsek argitaratu zuen Photographs of British Algae: Cyanotype impressions liburuaren omenez, ezagutzen den lehen argazki-liburua. Egun horrekin bat egiteko, San Telmo Museoak liburutegiaren ezohiko irekiera eta topaketa programatu ditu egun horretarako.

16:00etatik 20:00etara, Gabriela Cendoya liburutegian izango da gerturatzen denaren jakinmina asetzeko prest, hala bere argazki-liburuei buruz, nola bere bildumari buruz (maiatzan museoari komodatuan utzi ziona). Gainera, museoari utzitako bildumaren inguruan sortu duen blogetik deialdia egin die zaleei argazki-liburuak ekartzeko (eurek sortuak edo besteenak) elkarrekin horiek inguruan hitz egiteko.

Gabriela Cendoyak San Telmo Museoarekin sinatutako komodatu-akordioaern arabera, museoak haren bildumako 1.400 argazki-liburu katalogatzeko eta ezagutzera emateko konpromisoa hartu zuen. Orain arte, 100 liburutik gora katalogatu ditu eta horiek denak kontsulta daitezke liburutegian, baita urriaren 14ko irekiera berezian ere, jakina.

Bestalde, 17:00etan Roger Guausek eta Juan Diego Valerak, Ca L'Isidret editorial independienteko kideek, editorialak argitaratu dituen azken argazki-liburuak aurkeztuko dituzte.

Programazio honen helburua da, batetik, Gabriel Cendoya Bergarecheren bilduma ezagutzera ematea, eta, bestetik, gaur egun dagoen produkzioa ezagutzea.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARTIUM
Maiatzaren 16an eta 17an egingo diren jardueren artean izango dira lorategi zintzilikarien tailerrak, Eneka Bordatoren Fla Fl... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
'Zuhaitz bat basoan erortzen da' erakusketak entzutea, isiltasuna eta gaur egungo gizartearen tentsioak izango ditu ardatz, a... (gehiago irakurri)
ANGÉLICA DASS
Itsasmuseumek maiatzaren 10era arte hartuko du erretratuak, objektuak eta testigantza pertsonalak biltzen dituen proiektu a... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museo Guggenheim Bilbao museoak in situ serieko erakusketa berria aurkezten du: 'in situ: Igshaan Adams. Hautsa altxatzen: go... (gehiago irakurri)
IDARTE
IDartek, Euskadiko Diseinu Publikoko Arte eta Goi Mailako Eskolak (IDarte) 2026-2027 ikasturterako izena emateko eta matrikul... (gehiago irakurri)
IDARTE
2026 / 04 / 23 IDartek, Euskadiko Diseinu Publikoko Arte eta Goi Mailako Eskolak (IDarte) 2026-2027 ikasturterako izena emat... (gehiago irakurri)
SC GALLERY (BILBAO)
Bilboko SC Gallery aretoan 'El cuerpo sostenido' erakusketa dago ikusgai , Nieves González artistaren bakarkako lehen erakus... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago