ARTEA
Testua: DFG-GFA

JORNADAS EUROPEAS DEL PATRIMONIO/ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
ONDAREAREN EUROPAKO JARDUNALDIAK
Ondarearen Europao Jardunaldiak: “Paisaia Bizia. Paisaien eraikuntza”
2017-10-02
115 ekitaldi 40 udalerritan ondarea eta paisaia beste modu batean ezagutzeko 115 ekitaldi antolatu dira 40 udalerritan

Maria José Telleria, Kulturako zuzendariak Gipuzkoako herritarrei ondarea beste modu batean ezagutzeko aukera emateko antolatu diren ehunen bat ekitaldi biltzen duen progrma aurkeztu du.  Programa hau 40 udalerritan garatuko da eta 84 eragilek hartuko dute parte. Bisita gidatuak, erakusketa fisiko eta birtualak, lantegiak, mahai inguruak, jardunaldi gastrokulturalak, etab antolatuko dira. Prentsaurrekoan Cristina Zaldua,ekimenaren koordinatzailea eta ekitaldi ezberdinak antolatu dituzten eragile kulturalak, kirol eragileak, enpresak eta erakundeak izan dira.

Edizio honetan Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko aldundiak elkarrekin aritu dira Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin, jardunaldien inpaktua indartzeko Euskadi osoan, indarrak batzeko eta esperientziak trukatzeko. Ekitaldi hauek Euopako Kontseiluak sustatu eta Aldundiak antolatzen ditu lurraldeko eragileekin laguntzaz. Europako Kontseiluak aurtengo deialdirako aukeratu duen gaia “Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat “, izan da eta baterako proiektuan “Paisaia bizia. Gure paisaien eraikuntza” lelopean interpretatu da.  “Paisaiara gerturatzea izan dugu helburua, faktore askok aprte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez, egun gure nortasunaren eta kulturaren elementu bat baita, aukera emante diguna, gainera, hiru lurraldeen arteko harreman-gune garrrantzitsuak izateko”, azaldu du Telleriak.

Jardunaldi hauen helburua ondarea balioan jartzea da, herritarrei ondarea beste modu batean gerturatuz, gai komun batekin eta data zehatz batzuetan. Ekitaldiak irailen 17an hasi ziren eta azaroaren 9an amaituko dira. 115 ekitaldi dira eta 40 udalerritan garatuko dira. Iaz 40 udalerritan egin ziren eta 22 ekitaldi antolatu ziren.

“Gerturatze honekin artapenerako sentsibilizazioa bilatzen da, gizarte kohesioa indartu eta pertenentzia sentimendua indartu. Gipuzkoari berezitasuna ematen dio eta laguntzen digu gure oraina interpretatzen eta rol garrantzitsu bat jokatzen gure gizartearen garapen ekonomikoan, esan du Kulturako Zuzendariak


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARTIUM
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 'Silueta y otras historias' erakusketa aurkeztu du. Artistak hainbat geografiatara ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
24. edizioa urriaren 16tik 18ra egingo da Areetako Geltokia plazan eta Romo Kultur Etxean, eta salmenta-guneaz gain, egileeki... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 'Pipilotti Rist. Ever is Over All' erakusketa aurkeztuko du, 1997an sortutako bideo-instalazio enbl... (gehiago irakurri)
DURANGALDEKO ARTISTEN ELKARTEA
Durangaldeko Artisten Elkarteak kartel historikoen atzera begirakoa eta eskualdeko peñek egindako horma-irudi solidarioa aurk... (gehiago irakurri)
@Mario de la Torre
CHILLIDA LEKU
Eduardo Chillida. Pensar con las manos (Eduardo Chillida. Eskuekin pentsatu) erakusketak euskal eskultorearen 125 lan biltzen... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago