ARTEA
Testua: Kmon

IKERTZAILE AZ KIDEAK INVESTIGADOR@S ASOCIAD@S A AZ AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa
IKERTZAILE AZ KIDEAK INVESTIGADOR@S ASOCIAD@S A AZ Azkuna Zentroa (Online- Gratis.Doan)
2020-04-07
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid19k eragindako osasun alertak iraun bitartean. Egitarau hori astez aste berrituko dute eta www.azkunazentroa.eus webgunearen bidez jarraitu ahal izango da.

IKERTZAILE AZ KIDEAK

2020(E)KO APIRILAREN 1(E)TIK 2021(E)KO ABENDUAREN 31(E)RA

2020an, Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Artista AZ Kideen programa zabaldu du ikerkuntzaren eremura, egungo sorkuntzaren inguruko azterketa eta ekoizpena sustatzeko eta laguntzeko, eta, hartara, arte-komunitateen, publikoen eta beste profesional batzuen arteko trukea errazteko.

Gonbidapen bidez eta bi urtez, hainbat artista eta ikertzailerekin arituko gara, haien prozesuan laguntzen eta partekatzen, haien proiekzioa sustatzen eta beste sare artistiko batzuekin lotzen. Laguntza horren bidez, testuinguru hurbila jarriko da agerian, estatuko eta nazioarteko beste zentro batzuekiko, eta bibliografia zehatz bat sortuko da, komisariatua, eszena hedatuko unibertsoen, performancearen eta arte bisualei lotutako koreografiaren inguruan, egungo gizartearen eraldaketa-beharrei erantzuteko, arte bisualen, zuzeneko arteen eta abarren ikuspegitik. 

Praktika horren emaitzak bide ematen du gizarte eta kultura garaikidearen begirada zabaltzen duen sorkuntzako materiala sortzeko, corpus bat eratuz, Zentroak corpus horren gainean lan egin ahal izan dezan, zinema, liburua, erakusketa, zuzeneko arteak eta bestelako formatuak erabiliz. Hori guztia Artxibora hedatuta, sormenerako eta bitartekaritzarako tresna gisa balio dezan, artistek beren sorkuntzako ekoizpenerako erabiltzeko moduko edukien bidez.

Sorkuntzari laguntzeko programa honen eta beste batzuen bidez, Azkuna Zentroa esperimentaziorako eta praktika hedaturako gune gisa eratzen da. 

Praktika artistikoaren testuingurua aztertzeko hainbat maila osatzen dituzten diziplinak gurutzatzeko leku ireki modura. Era berean, Zentroan aldizka bizi den arte-komunitate baten sorrera sustatzen da, arte-ekoizpenari eta haren gizarte- eta kultura-testuinguruari buruzko hausnarketa kritiko inspiratzailea dakarten proiektuak partekatuz, eta ikerketak sormen-jardueraren parte gisa duen garrantzia nabarmenduz.
 

AIMAR ARRIOLA ETA QUEER PERSPEKTIBA ULERTZEKO MODUAK

2020ko apiriletik aurrera eta bi urtez, Aimar Arriola Azkuna Zentroko ikertzaile AZkidea izango da. Artearen eta queer perspektibaren arteko harremanaren inguruan lan egingo du, Zentroaren programazioaren barruan, eta kultura bisualaren esparruko gorputz- eta artxibo-gaien inguruan egin duen lanik berrienarekin lotuko du, arteari eta plastikari buruzko gai espezifikoagoekin. 

Aimar Arriolak queer/kuir perspektiba ulertzeko modu anitzak ditu abiapuntu bere ikerketan. Teoria kritikoaren eta gizarte-zientzien esparruan, queer/kuir perspektiba maskulinitateari eta feminitateari buruzko konbentzio sozialak zalantzan jartzen dituen perspektiba gisa deskribatzen da, horiek desnaturalizatuz eta borroka feministen, anti-razisten eta dekolonialen eta LGBTIQ+ borroken iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa bilatuz, eta, orobat, arauari ihes egiten dioten gorpuztasun, praktika eta sexu- eta genero-identitateak aldarrikatuz. Baina, zer da queer/kuir perspektiba arteari eta haren espezifikotasunari dagokionez? Nola hurbildu formaren eta sentikortasunaren esparruetatik queer/kuir perspektibara? Ingelesezko 'queer' hitzak (eta euskarazko 'kuir' desbiderapenak) lehenik eta behin "bihurria" eta "arraroa" esan nahi duela ikusirik, zer izango litzateke artean queer/kuir forma bat?

Saiatuz gero, auzi horiek ikerketa-proiektuaren abiapuntua dira. Proiektu horren metodologia nagusia kuratore-praktika da, eta, ziurrenik, abiaburutzat hartuko du elkarrizketa eta lankidetza izatea, epe luzera lan egiteko asmoa duen artista-kopuru mugatu batekin.

Aimar Arriola (Markina-Xemein) komisarioa, editorea eta ikertzailea da. Doktorea da Londresko Goldsmiths Unibertsitateko Kultura Bisualen Sailetik. 2016. eta 2019. urteen artean, erakusketa eta programa publikoak antolatu ditu, bereak eta besteek agindutakoak, besteak beste, toki hauetan: MACBA, Bartzelona; The Showroom, Londres; Centro Centro, Madril; Bilboko Arte Ederren Museoa; Tabakalera, Donostia. Nancy Garín eta Linda Valdésekin batera, epe luzerako Anarchivo sida proiektua garatu du, GIB/HIESaren krisiaren berrikuspenaren inguruan. Gaur egun, UOC Universitat Oberta de Catalunyako Arteetako Graduko irakasle laguntzailea da, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren Eremuak programako Lan Batzorde Teknikoko kidea ere bai. The Against Nature Journal argitaletxeko editore-burua ere bada. Council-ek (Paris) hasitako argitalpen eta proiektu artistiko bat da hori, eta oraindik sexu- eta genero-identitateak jazartzen dituzten legeetan dagoen 'naturaren kontrakoa' kontzeptua du 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUNA ZENTROA
Ana Laura Aláez (Bilbao, 1964) artistaren 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' erakusketa hartuko du Bilboko ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du. Ziurtagiri horrek COVID-19ar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroa kultura-eduki digitalak eskaintzen ari da Internet bidez, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun lar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarek... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago