Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek, artistek sortutako instrukzioak deskarga ditzakete pdf formatuan. Era berean, azalpen gehigarriak ere entzungai daude Sarean. Oscar Gómez Mata eta Espe López artistek Deriben Katalogoaren lehenengo fasea zuzentzen dute; jarduera horretan zenbait deriba gauzatzea proposatuko dute, eguneroko hiri-paisaiak behatzea eta esploratzea landuz.
Deriba indibidualak proposatzen ditugu publikoarentzat, bertan momentuan egiteko edota zure agendara egokitzeko.
Oinez ibiltzeko ekintzaren bitartez hiri-paisaiaren eta parte-hartzailearen barne-biziaren artean loturak finkatzeko asmoa duten praktikak dira deribak. Ustekabekoa esnatu, guztiok dakiguna eta ezagutzen duguna berrasmatu eta probatu.
Zoria, sinkronikotasuna eta serendipia piztu. Esperientzia horretatik abiatuta, material pertsonala nola sortzen den ikusi. Deribaren ideia, aldez aurretik jasotako jarraibideekin lekualdatze edo ibilbide fisko eta mental gisa irudikatuta, parte-hartzailearen ikuspuntua aldatzen ahaleginduz.
Ariketa hori eginez, deriba material artistikoa sortzeko tresna ere bihur daiteke. Lekualdatze fisikoak eta mentalak hainbat material aurkitzera eta biltzera garamatza: testuak, gogoetak, pentsamenduak, irudiak, soinuak... Mugitu pentsamendua, ezezagunarekin topatu.