ARTEA
Testua: Kmon

AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa
Covid-19ren prebentziorako ziurtagiria eskuratu du Azkuna Zentroak
2020-08-13
Bureau Veritasen COVID-19aren aurkako Global Safe Site ziurtapen-prozesua osatu eta gainditu du. Ziurtagiri horrek COVID-19aren pandemiatik eratorritako segurtasun-neurriak betetzen direla bermatzen du, eta hiru jardun-arlo nagusi hartzen ditu barnean: pertsonak, prozesuak eta instalazioak.

Bureau Veritasen Global Safe Site ziurtagiria desinfektatzeko eta garbitzeko protokoloen jarraipena, segurtasun-neurri egokiak abian jartzea eta norbera eta antolamendua babesteko neurriak ezartzea bermatzen duten establezimendu eta espazioei ematen zaie.

Azkuna Zentroak ekainaren 1ean ekin zion berriro jarduerari, pertsonen segurtasuna bermatzeko beharrezko neurri guztiak martxan jarriz. Zentroaren berraktibazioa modu sekuentzial eta mailakatuan garatu da, espazio bakoitzerako protokolo espezifikoak, edukiera egokituak eta ibilbide seguruak ezarriz, informazio-sistema argi eta irisgarri batekin batera. Gainera, plangintza espezifiko bat garatu da, egunero eta behin eta berriz espazio bakoitza garbitzeko eta desinfektatzeko protokoloekin.

Parametro horiek guztiak Bureau Veritasek egiaztatutako auditorien bidez aztertu eta ebaluatu dira. Auditoria horien bidez, Azkuna Zentroak osasun-agintariek, hala nola Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) edo Osasun Ministerioak, COVID-19aren aurrean ezarritako jarraibide guztiak betetzen dituela ziurtatu du.

Gainera, zentroko langileek COVID-19aren prebentzioari buruzko prestakuntza- eta kontzientziazio-plan espezifiko bat jarraitu dute, Azkuna Zentroak ezarritako osasun-neurriak bete ditzan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AZKUNA ZENTROA
Ana Laura Aláez (Bilbao, 1964) artistaren 'Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío' erakusketa hartuko du Bilboko ... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroa kultura-eduki digitalak eskaintzen ari da Internet bidez, Covid-19 koronabirusak eragindako osasun lar... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques eraku... (gehiago irakurri)
BERRIZ
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
AZKUNA ZENTROA
Bilboko Azkuna Zentroak doako egitarau digital, ireki eta interesgarria sortu du, kulturaz gozatzeko aukera izan dadin Covid1... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago