ARTEA
Testua: Kmon

HENRI MICHAUX: EL OTRO LADO - BESTE ALDEA
Guggenheim Bilbao Museoa
Henri Michauxen "beste aldea" ikusgai jarri du Guggenheim Museoak
2018-02-20
Henri Michaux (Belgika 1899, Paris 1984) artista belgikarrari buruzko erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 13ra arte Guggenheim Bilbao Museoan. XX. mendeko arte europarraren figura sailkaezina izan zenak sortutako 200 pieza, agiri eta objektu bildu dituzte bertan.

Erakusketari Henri Michaux. Beste aldea jarri diote izenburu, sortzaile belgikarrak bere lan artistiko eta literarioaren xedea izendatzeko erabiltzen zuen terminologia hain zuzen ere. Muga intelektual eta artistiko berrien etengabeko bilaketan, bere barnearen esploratzaile nekaezina izan zen. Hala, 50eko hamarkadan sustantzia psikoatiboak erabili zituen esperimentazio artistikorako baliabide gisa. Etapa horren emaitza diren zenbait artelan ikusgai daude Bilbon.
Margolari eta idazle emankorra, milaka lan sortu zituen lanean aritu zen sei hamarkadetan, eta eragin nabarmena izan zuen bera ezagun zuten artistengan; are gehiago, Andre Gide eta Francis Baconen mailako figuren laudorioak jaso zituen. Ibilbide horren laburpen gisa, erakusketak hiru ardatz tematikoren ditu: giza irudia, alfabetoa eta psike aztoratua.Guggenheim Museoak Pariseko Michaux Artxibategiekin elkarlanean taxutu du aurrez inoiz erakutsi gabeko lanak biltzen dituen erakusketa. Bertan presentzia dute Michauxen funtsezko sailek: hondo beltzak, frottageak, mugimenduak eta marrazki meskalinarrak.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Maria Jose Llergo, Charlie Cunningham eta Yerai Cortesek flamenkoaren ikuspegi pertsonala eskainiko dute, museoak antolatu et... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak bere Bildumako artistak modu interaktiboan esploratu ahal izateko ekainean aurkeztu zuen KOSMO tres... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesi... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris © Othon Friesz, VEGAP, Bilbao, 2022
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) museoarekin elkarlanean antolatu dute eraskuketa eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago