KMON LIVE ONLINE
Testua: Guggenheim Bilbao

GUGGENHEIM BILBAO
Guggenheim Bilbao Museoa
GUGGENHEIM BILBAO LIVE
Guggenheim Bilbao Live
2020-03-26
Hiritarrak etxean dauden bitartean nolabait laguntzeko, inspiratzeko eta entretenitzeko, datozen egunotan eduki berriak argitaratuko ditugu webgunearen GuggenheimBilbaoLive atal berrian; Museoan lan egiten duten pertsonetako batzuk modu isolatuan grabatutako bideoak dira. Gune birtual berri horretan arte arduradunek, zuzendari nagusiak eta bestelako jarduera garrantzitsuetako hainbat kidek museoko Kontserbazio, Hezkuntza eta Interpretazioa, Erakusketen diseinu eta muntaketa nahiz Eraikinaren mantenimendu arloetako errealitatearen gertu-gertuko ikuspegia eskainiko dute datozen egun eta asteetan, itxierak irauten duen bitartean.

Asmoa da, etxean geratu behar dugun egoera zail honek irauten duen bitartean, Museoko pertsonek ahalik eta modu hurbil eta pertsonalean ematea haien lanekin lotutako xehetasunak: zein dute Bildumako artelanik kuttunena eta zergatik edo oraingo erakusketei buruzko pasadizoak eta gorabeherak. Are gehiago, edozein bisitarik egingo lituzkeen galderei erantzungo diete: nola etorri ziren eta nola kokatu zituzten Museo barruan Richard Serraren Denboraren materia osatzen duten eskultura eskergak? Nola antolatzen da erakusketa bat? Nola mantentzen da Frank Gehryk diseinatutako eraikina? Nola kontserbatzen dira artelanak? Zer egiten da erakusketa bat diseinatzeko? Nola bidaiatzen dira artelanak? Zeintzuk dira haurren artelanik gogokoenak?

Proiektua abiarazteko, “Gure erakusketak eta Bilduma” atalaren barruan jarri dira lehenengo bideoak Iberdrolak babesten duen Olafur Eliasson: bizitza errealean erakusketaren harira. Horietan erakusketaren komisario den Lucía Agirrek artistari eta gogokoen dituen artelanei buruzko xehetasunak emango dizkigu. Olafur Eliassonek gogoeta egitera bultzatzen gaitu bere artelanen bidez, zeinak material ezohikoak erabiltzen baitituzte; esaterako, goroldioa, ura, glaziar-izotza, lainoa, argia edo metal islatzaileak. Komisarioak aukeratutako artelanen artean daude Likenezko horma, Edertasuna, Izar-hautsaren partikula eta Glaziarren urtzearen seriea.

Hurrengo egunetan gainontzeko bideoak aktibatzen joango gara kategoria guztiak osatu arte:

- “Gure erakusketak eta Bilduma” atalean jarriko diren bideoei esker Museo barruan itxita geratu diren erakusketa ezberdinetako artelanak argitaratuko ditugu.

- “Museoa familiarentzat” atalean familiartean ezagutu ahal izango dira artelanak eta bideoak ikusi etxeko txikien sormena eta artelanekiko interesa pizteko. Familiei zuzendutako atal honek BBKren babesa du.

- “Gure muntaketen gorabeherak” atalean erakusketetan ikusten ez dena ikusi ahal izango da, protagonisten euren ahotik.

- “Eraikina beti prest” atalean Frank Gehryren eraikina bikain mantentzeko beharrezkoak diren guneak ezagutu ahal izango dira; makina-gelatik hasi eta ezinbestekoak diren beste txoko ezezagunetara.

- “Artea nola zaindu” atalean artelanak kontserbatzeari buruzko azalpenak ematen dira, horixe baita Museoaren egiteko nagusietakoa.

- “Erakusketarik gogoangarrienak” atalean Museoa inauguratu zenetik gurean izandako erakusketarik ezagunenetako batzuk berreskuratu ditugu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris © Othon Friesz, VEGAP, Bilbao, 2022
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) museoarekin elkarlanean antolatu dute eraskuketa eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik dago berriz ere ekainaren 1etik, Covid-19 pandemiak eragindako osasun larrialdia dela eta b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean zabalduko dituzte berriz ateak, Covid-19 birusak er... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Basque Artist Program ekimenaren seigarren deialdia martxan jarri du Guggenheim Bilbao Museoak. Programa horren bitartez, New... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago