ARTEA
Testua: Kmon

GUGGENHEIM BILBAO
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim Museoak berriz zabaldu du, bisitari kopurua mugatuta
2020-06-01
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik dago berriz ere ekainaren 1etik, Covid-19 pandemiak eragindako osasun larrialdia dela eta bisitarien segurtasuna bermatzeko neurri zorrotzak hartuta. Besteak beste, 400 lagun sartu ahal izango dira batera, tenperatura hartuko diete sarreran eta ibilbide finkoak aurreikusi dituzte pilaketarik ez sortzeko.

Kulturaren deseskalatzeak ez du etenik, osasun-larrialdiak eragindako konfinamenduaren ondoren. Prozesu horren barruan, Bilboko Guggenheim Museoak ateak zabaldu ditu berriz, bisitarien osasuna babesteko neurri zorrotzak hartuta. Beraz, kulturaren nazioarteko erreferentzia nagusietako batez gozatzeko modua izango da ekainaren 1etik aurrera.

Etapa berri honetan, museoaren gehieneko edukiera 400 lagunekoa izango da, hau da, 20 metro koadro bisitari bakoitzeko. Sartu aurretik, tenperatura hartuko diete. Ondoren, bisitaldia hasteko moduan egongo dira, hirugarren solairutik hasita eta ibilbide itxia jarraituz, beste bisitariekin ez gurutzatzeko. Segurtasuna ez ezik, alderdi artistikoa ere kontuan hartu dute, artezaleek esperientzia atsegina izan dezaten.

Horrez gain, sarrerak aurrez eta Internet bidez erostea gomendatzen dute, bisitaldiaren ordutegia aukeratuz, eta gailu mugikorretan entzuteko doako gida ofiziala deskargatzea. Museoan ordainketak txartelarekin bakarrik egin ahal izango dira eta maskara derrigorrez eraman beharko da. Arropazaindegia egongo denez, ezin izango dira fardel handirik ezta euritakorik sartu.

 

Sustapen bereziak

Bestalde, bi sustapen berezi martxan jarri dituzte bisitariak erakartzeko. Lehenik eta behin, Museoaren Lagunek beste pertsona bat gonbidatu ahal izango dute ekainean zehar, 20.000tik gora bazkidek osatutako kidegoaren leialtasuna saritzeko. Horrez gain, Museoaren Lagunak ez direnei abantaila gehigarria emango diete: ekainean zehar sarrera bat erosita, hiru hilabeteko bazkidetza jasoko dute eta udan zehar nahi duten bestetan sartzeko modua izango dute.  Informazio zehatza, Museoaren wegunean kontsulta daiteke.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris © Othon Friesz, VEGAP, Bilbao, 2022
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) museoarekin elkarlanean antolatu dute eraskuketa eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean zabalduko dituzte berriz ateak, Covid-19 birusak er... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Basque Artist Program ekimenaren seigarren deialdia martxan jarri du Guggenheim Bilbao Museoak. Programa horren bitartez, New... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Hiritarrak etxean dauden bitartean nolabait laguntzeko, inspiratzeko eta entretenitzeko, datozen egunotan eduki berriak argit... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago