ARTEA
Testua: Kmon

GUGGENHEIM BILBAO
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim eta Arte Ederren Museoa uztailaren 1ean zabalduko dituzte
2020-05-30
Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean zabalduko dituzte berriz ateak, Covid-19 birusak eragindako osasun-alarma dela eta bi hilabetez itxita egon ondoren.

Bi museoek lehen hilabeterako ordutegiak planifikatu dituzte, betiere, beraien kultur eskaintzarako ahalik eta irisgarritasun handiena kontuan hartuta; asteko egun guztietan irekiko dituzte ateak, eta bi museoek ordutegi zabala eskainiko dute beren irekiera-ordutegiak osatzeko. Horrenbestez, herritarrek museo bat edo biak bisitatzeko aukera izango dute 11:00etatik 19:00etara.

 

Horretarako, Guggenheim Bilbao Museoak ateak irekiko ditu ekainean, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 19:00etara, eta larunbat eta igandeetan, 11:00etatik 19:00etara. Uda bete-betean, uztailean eta abuztuan, ordutegia luzatuko du, eta egunero 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

 

Bestalde, Bilboko Arte Ederren Museoa asteko egun guztietan egongo da irekita ekainean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta uztailean eta abuztuan ordutegi zabalagoa ezarriko du, 11:00etatik 19:00etara.

 

Egungo egoeran, ordutegi horietan behar bezala jakinaraziko liratekeen aldaketak egon daitezke. Azkenik, museo bakoitzak laster iragarriko ditu bisitaldian segurtasuna bermatzeko ezarritako zerbitzuak eta protokoloak.

 

Ordura arte, bi museoek berriro irekitzeko prestaketekin jarraitzen dute.

(5128 Kb)

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Basque Artist Program ekimenaren seigarren deialdia martxan jarri du Guggenheim Bilbao Museoak. Programa horren bitartez, New... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Hiritarrak etxean dauden bitartean nolabait laguntzeko, inspiratzeko eta entretenitzeko, datozen egunotan eduki berriak argit... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko Guggenheim Museoak 'Olafur Eliasson, bizitza errealean' erakusketa hartuko du otsailaren 14tik ekainaren 20ra arte. H... (gehiago irakurri)
Kmon
Guggenheim Bilbao Museoak 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketaren testuinguruan, Guggenheim Bilbao Museoak For Bilba... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 'Jenny Holzer. Zera deskribaezina' erakusketaren testuinguruan, Guggenheim Bilbao Museoak For Bilba... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago