ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

GUGGENHEIM BILBAO
Guggenheim Bilbao Museoa
Guggenheim: Artista gazteek New Yorken egonaldiak egiteko programa zabalik
2020-05-05
Basque Artist Program ekimenaren seigarren deialdia martxan jarri du Guggenheim Bilbao Museoak. Programa horren bitartez, New Yorken egonaldiak egiten dituzte euskal artista gazteek.
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek epea zabaldu berri dute EAEko artista bik New Yorken lau asteko egonaldia egiteko programaren seigarren deialdian parte hartzeko; egonaldia aurtengo urria eta abendua bitartean gauzatuko da. Izan ere, COVID-19ak sortutako ziurtasunik gabeko egoera gorabehera, Guggenheim museoek artisten aldeko apustua egiten dute. Horregatik aurten ere bi artista hasiberriri —EAEn jaiotakoak edo hemen bizi direnak izan behar dute— New Yorken hilabete egoteko aukera emango zaie, osasun egoerak ahalbidetzen badu behintzat. Han, gertutik ezagutu ahal izango dute hiri horretako arte giroa bai eta haien gaitasunak indartu eta helburuak finkatu ere. Ekimenaren oinarriak museoaren webgunean kontsulta daitezke.
 
New Yorken egingo duten egonaldian hautatutako pertsonek hango arte-munduan murgilduta dauden artisten, arte-arduradunen eta erakundeen jardunaren berri izango dute Solomon R. Guggenheim Museum-eko profesionalen eskutik. Aste horietan han bizi ahal izateko, hautatutako pertsona bakoitzak 3.000 dolarretako diru-laguntza jasoko du.
 
Hautagaiek gaurtik aurrera izena emateko aukera dute Museoaren webgunean ekainaren 30a arte. Izena emateko epea amaitzerakoan, bi museoetako arte-arduradunek hautagaiek aurkeztutako agiri eta material guztiak aztertuko dituzte eta uztailaren amaieran hautatutakoen izenak ezagutaraziko dira.
 
Gaurdaino, hamar artistek parte hartu dute New Yorken lau astez egoteko ekimen honetan: aurreneko edizioan Carla Tobar eta Alain Urrutia izan ziren hautatuak; bigarrenean Cristian Villavicencio eta Diego Vivanco; hirugarrenean Gala Knörr eta Maite Pinto; 2018ko edizioan Nora Aurrekoetxea eta Helena Goñi; 2019. urtean Raquel Asensi eta Jon Gorospe aukeratu zituzten.
 
Artista hasiberrientzako egonaldi-programa hau zein EAEko ikasleentzako bekak 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoak Solomon R. Guggenheim Foundation-ekin sinatutako Kudeaketa Akordioaren berritzean barne hartzen dira; berritzeak bi erakundeen arteko harremanean sakontzen du hainbat proiekturen bidez.
 
Esan gabe doa, COVID19 birusak mundu osoan eragindako egoeraren garapenaren arabera, datak alda litezke edo programa osoa bertan behera gera liteke. Kasuan kasu, Basque Artist Program ekimenarekin lotutako argibide guztiak webgunean eguneratuko dira. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris © Othon Friesz, VEGAP, Bilbao, 2022
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) museoarekin elkarlanean antolatu dute eraskuketa eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Bilboko Guggenheim Museoa zabalik dago berriz ere ekainaren 1etik, Covid-19 pandemiak eragindako osasun larrialdia dela eta b... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean zabalduko dituzte berriz ateak, Covid-19 birusak er... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Hiritarrak etxean dauden bitartean nolabait laguntzeko, inspiratzeko eta entretenitzeko, datozen egunotan eduki berriak argit... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago