ARTEA
Testua: Donostia Kultura

Kolonbia, bake iheskorra
2017-04-10
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak Kolonbia, bake iheskorra erakusketa hartu du bere baitan: erakusketa berri bat, zinemaldian eskainitako beste jardueren artean, Latinoamerikako herrialde horretan mende erdi baino gehiago iraundako borroka iruditan jasotzen duena. Nazioarteko Amnistiak ekoiztua, Liburutegi Nagusian (Alderdi Eder) egongo da ikusgai apirilaren 12ra arte.

 

Zinemaldiaren erakunde kolaboratzaile den Amnesty Internationalaren erakusketa hau giza eskubideen defendatzaile kolonbiarrekin lankidetzan taxutu da, erakundeak berak landutako txostenetan oinarrituta.

Kolonbian bakeaz hitz egiten denean, gatazkak mende erdi bat baino gehiago iraun ondoren, erakusketak oso modu didaktiko batean jasotzen ditu bere ondorioak lau atal nagusitan: borrokaren erantzule eta eragile desberdinak, populazio zibila (biktima nagusia), giza eskubideen urraketak eta ONUren gomendioak, gatazka kudeatzeko eta biktimei ordaina emateko.

Erakusketaren izenak –Bake iheskorra– aditzera eman nahi du, orain bakeaz hitz egiten dela, bake hori iheskor agertuko dela oraindik, egia, justizia, ordaina eta giza eskubideekiko errespetua ez dagoen bitartean. "Bakea ezin da eraiki zigorgabetasunaren oinarrietatik. Erantzuleek erantzun egin behar diete Kolonbiako gatazkaren atzean ezkutatzen diren krimen izugarri guztiei", azpimarratzen dute Nazioarteko Amnistiatik.

Hona hemen erakusketan dokumentatzen diren datuetako batzuk: 265.000 hildako, 6 milioi lekualdatu, desagerpen behartuen 45.000 biktima... Gehien gehienak zibilak eta ia erdia emakumeak.

Erakusketa honek gizahilketa, tortura, sexu indarkeria, bahiketa sufritu izan dutenen aienea biltzen du, gogoz kontra arma bat hartzera behartu zituzten pertsonena..


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARTIUM
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 'Silueta y otras historias' erakusketa aurkeztu du. Artistak hainbat geografiatara ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
24. edizioa urriaren 16tik 18ra egingo da Areetako Geltokia plazan eta Romo Kultur Etxean, eta salmenta-guneaz gain, egileeki... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 'Pipilotti Rist. Ever is Over All' erakusketa aurkeztuko du, 1997an sortutako bideo-instalazio enbl... (gehiago irakurri)
DURANGALDEKO ARTISTEN ELKARTEA
Durangaldeko Artisten Elkarteak kartel historikoen atzera begirakoa eta eskualdeko peñek egindako horma-irudi solidarioa aurk... (gehiago irakurri)
@Mario de la Torre
CHILLIDA LEKU
Eduardo Chillida. Pensar con las manos (Eduardo Chillida. Eskuekin pentsatu) erakusketak euskal eskultorearen 125 lan biltzen... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago