ARTEA
Testua: Kmon

XXI. mendeko arteari buruzko erakusketa kolektiboa hartu du Bodegas Campilloren egoitzak
2018-01-03
'Campillo Creativo. Sueños del Siglo XXI' erakusketa 2018 otsailera arte egongo da ikusgai, enpresak Laguardian (Araba) duen egoitzan. 55 artelan bildu dituzte David Bardiaren zuzendaritzapean, XXI. mendeko korronte artistiko nagusien erakusgarri gisa.

Ekimen honen bidez, arte munduarekin duen konpromisoa erakutsi nahi du Bodegas Campillok, Donostiako Jazzaldia babestuz egin zuen bezalaxe. Horretarko, 55 artelanez (49 margo eta sei eskultura) osatutako bilduma bildu du, XXI. mendean indarrean dauden korronte artistiko nagusiak erakutsi nahian. Horien artean daude neoexpresionismoa, linealismoa, errealismo abstraktoa eta pop-art-a.

Egungo artearen erakusgarri diren hainbat sortzaile parte hartzen ari dira erakusketan, besteak beste Tra Bouscaren, Ernesto Villanueva, Philippe Heurtaux, Angels Lefou, Asís Camacho, Francisco Herrero, Blanca Cuesta, Mariano Cobo, Abellán Juliá, Joaquín Esquer, Eva Raboso, Juan Pita, J.M. Estartús, Willy Ramos, J.A. Legorburu, María Álvarez, Alberto Rodríguez Serrano, Borja Barrajón eta Royo Ubieto.

Lanak salgai daude eta Bodegas Campillok Laguardian (Araba) duen egoitzan bisita daitezke, astelehenetik larunbatera, 10etatik 18etara. Sektoreko markarik ospetsuenetakoa den enpresaren jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izango dute bisitarik

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
ARTIUM
Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 'Silueta y otras historias' erakusketa aurkeztu du. Artistak hainbat geografiatara ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
24. edizioa urriaren 16tik 18ra egingo da Areetako Geltokia plazan eta Romo Kultur Etxean, eta salmenta-guneaz gain, egileeki... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoak 'Pipilotti Rist. Ever is Over All' erakusketa aurkeztuko du, 1997an sortutako bideo-instalazio enbl... (gehiago irakurri)
DURANGALDEKO ARTISTEN ELKARTEA
Durangaldeko Artisten Elkarteak kartel historikoen atzera begirakoa eta eskualdeko peñek egindako horma-irudi solidarioa aurk... (gehiago irakurri)
@Mario de la Torre
CHILLIDA LEKU
Eduardo Chillida. Pensar con las manos (Eduardo Chillida. Eskuekin pentsatu) erakusketak euskal eskultorearen 125 lan biltzen... (gehiago irakurri)
DFG-GFA
16 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako programak udan ere erabili ahal izango dira lehen aldiz eskaintzen dituen deskon... (gehiago irakurri)
ARTIUM
Get Me A Stone erakusketaren bidez, artista britainiar-palestinarrak Gazako egungo egoerari begiratzen dio margolaritzaren et... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago