ARTEA
Testua: Kmon

BECAS GUGGENHEIM NUEVA YORK
Guggenheim Bilbao Museoa
EAEko gazteei zuzendutako New Yorkeko Guggenheim Museum-erako bekak
2024-03-21
Bilboko eta New Yorkeko Guggenheim Museoek EAEko lau gaztek New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-en esperientzia profesional bat izateko aukera eskaintzen dute beka-programa honen hamargarren deialdiari esker. Aurtengo edizioa urria eta abendua bitartean luzatuko da. Izena emateko epea apirilaren 22an amaituko da, eta hautatutako gazteek 4.000 dolarreko diru-laguntza jasoko dute.

EAEko ikasleei zuzendutako udazkeneko beka-programa honek esperientzia profesionala eskaintzen du artearekin eta museoen jardunarekin zerikusia duten gaietan trebatzeko New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museumeko hainbat arlotan. Praktikaldiak graduatu berri diren ikasleei zein graduaren azken urtea edo graduondoko ikasketak egiten ari diren ikasleei zuzendurik daude, beti ere bi baldintza hauek betetzen badituzte: EAEn jaioak izatea edo bertan bizitzea 2022eko urtarrilaren 1etik eta ingeles-maila altua izatea, ahoz nahiz idatziz. Zehazki, hauek dira izena eman dezaketenak: graduatu berri diren ikasleak (urriaren 7tik aurrera graduatutakoak), graduaren azken urtean daudenak edo graduondoko bat ikasten ari direnak. Hainbat arlotan lan egiteko aukera eskaintzen dute; horien artean daude: arte-ardura, erakusketen diseinua, hezkuntza, komunikazioa eta harreman publikoak. 

Praktikaldiak irauten duen bitartean ikasleek banakako proiektu bat garatu beharko dute, bileretan parte hartuko dute eta praktikaldia egiten ari diren arloari dagozkion jarduerak bete beharko dituzte; eta esperientziaren osagarri, bisitaldiak egingo dituzte erakusketa-aretoetara, bilduma pribatuetara, enkante-etxeetara eta hiriko beste museo batzuetara.

Interesdunek Museoaren webgunean ikus ditzakete oinarriak, eta bertan eman dezakete izena apirilaren 22 arte: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/enplegua-eta-praktikak/basque-internships

Programari lotutako edozein zalantza edo galdera izanez gero, jarri Museoarekin harremanetan helbide hau erabilita: basqueinternships@guggenheim-bilbao.eus

Ikasleentzako bekak bai artista hasiberrientzako egonaldi-programa 2014ko abenduan Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation-ek proiektu berrien bidez bi erakundeen arteko harremana sendotzeko sinatu zuten Kudeaketa Akordioaren berritzearen parte dira


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Museoaren kultura- eta hezkuntza-programazioaren helburua artearen eta bere balioen bidez ikuspegi berriak inspiratzea eta za... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Paris Musées / Musée d’Art Moderne de Paris © Othon Friesz, VEGAP, Bilbao, 2022
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Parisko Musée d’Art Moderne (MAM) museoarekin elkarlanean antolatu dute eraskuketa eta maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Pandemia-egoera betean igarotako urtea izaki, kopurua oso positiboa da, aurtengo urterako aurreikusitakoa baino % 6 gehiago ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, azaroaren 1ean, Domu Santu eguneko jai-eguna aprobetxatuta ... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Vasily Kandinskyren (Mosku 1866 - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944) lanak biltzen dituen erakusketa hartuko du Guggenheim Mu... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
'Lee Krasner. Kolore Bizia' erakusketa hartuko du 2021eko urtarrilaren 21era arte Guggenheim Bilbao Museoak. Espresionismo Ab... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago