ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

GETXOKO KOMIKI AZOKA
Getxo Kultura
GETXOKO KOMIKI AZOKA
Getxoko Komiki Azokak 40 saltoki hartuko ditu aurten
2021-09-22
19. edizioan KIM eta Simonides egileei omenaldia egingo zaie eta profesionalentzako topaketak eta tailerrak egongo dira lehenengo aldiz

 

Urriaren 1etik 3ra, bederatzigarren artearen munduak derrigorrezko hitzordua izango du Getxoko Komikiaren Azokan, eta eskaintza komertzial anitza eta ekintza ugari izango dira bertan. Iaz Azoka ez zen egin eta, horren ordez, komiki jardunaldiak antolatu ziren, osasun egoera zela eta, bain aurten bere ohiko kokapenera itzuliko da, Areetako Geltokia plazara, hain zuzen ere. Bertan, oraingoan karparik gabe, 40 saltoki egongo dira, besteak beste komiki-dendak, liburu-denda espezializatuak, argitaletxeak eta fanzineak bilduko dira. Halaber, Romo Kultur Etxean, Azokaren ekintzak izango dira:, hitzaldiak, tailerrak, mahai-inguruak, argitaletxeen aurkezpenak, erakusketa bat…

 

Aurtengo nobedade nagusia profesionalentzako tailer eta topaketak izango dira. Romo Kultur Etxeak hartuko ditu horiek urriaren 3an eta azokaren prentsaurrekoan Amaia Agirre Getxoko alkateak gaur azpimarratu duenez, "bertan, parte hartzen duten profesionalek euren ezagutzak partekatzeko eta zabaltzeko aukera izango dute". Halaber, nabarmendu du tailer  horiek Getxo Ekinez planaren barruan daudela. Udalak bultzatutako ekimen horren bitartez pandemiaren ondorioei aurre egin nahi die. Agirreren hitzetan, horien bitartez “sormen sektoreari babesa ematen diogu eta gure artisten harrobiaren aldeko apustua egiten dugu".

 

Bestalde, Mayte Galardi azokaren arduradunak ekitaldiaren eskaintza komertzial zabala goraipatu du, eta saltokiei eta parte-hartzaileei eskerrak eman dizkie "azokarengan erakutsitako konfiantzagatik eta komikiaren alde egindako apustuagatik". Gainera, aurtengo ekitaldiaren eskaintza "zabala eta bizia" dela azpimarratu du. 

 

Arlo artistikoari dagokionez, Getxok, ohi denez, egile ezagunak hartuko ditu, hitzaldietan, aurkezpenetan eta, nola ez, sinaduren txandetan parte hartuko dutenak. Horien artean Borja Crespok, Azokako programaren koordinatzaileak, Kim artista katalana nabarmendu du. El Jueves aldizkari satirikoaren orrietan agertzen den Martinez el Facha pertsonaiagatik ezaguna da eta 2015ean Komiki Sari Nazionala irabazi zuen, Antonio Altarribarekin batera, “El arte de volar" elebarri grafikoari esker.

 

Kim azokaren omenaldia jasoko du aurten, Ernesto Murillo "Simonides"ekin. Azken hori euskal komikigintzaren erreferentea da, batez ere TMEO! Argitalpenean egindako lanagatik. Halaber, Azokan Santiago Sequeiros, aurtengo kartelaren egilea, eta Javier Olivares (2015eko Komikiaren Sari Nazionala, "Las Meninas" lanagatik) ere egongo dira. Gonbidatuen zerrenda Luis Bustos, Monica Lalanda, Alaro Martinez Bueno eta Elsa Ruizek osatuko dute.

 

 

Erakusketa

 

Azoka dela eta, Romo Kultur Etxeko erakusketa aretoan "Odol tinta: Banpiroari omenaldia" erakusketa izango da urriaren 1etik 24ra. Emakumezko 25 artisten lanak bilduko ditu erakusketak, horien artean, komikigintza eta ilustrazioaren munduko izen ezagunak eta etorkin handiko talentuak, esaterako, Raquel Alzate, Natacha Bustos, Mamen Moreu, Ana Oncina, Mireia Perez eta Sandra Uve.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
GETXO KULTURA
Getxo Jazzak 18 emanaldi hartuko ditu ekainaren 28tik uztailaren 2ra. Doako saioak Algortako Geltokia plazan izango dira eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Emakumezko musikariak izango dira nagusi jaialdiaren 38. edizioan. Ane Pikaza artegile eta antzezleak egin du kartela. (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Osasun-krisiaren ondoren, Getxo Jazzek normaltasuna berreskuratuko du 45. edizioan, nazioarteko artistak itzuliko baitira. Ek... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Urriaren 8tik 24ra 12 muntaia izango dira Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Irailaren 22tik 26ra, Muxikebarrik Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta «Cyclical Tango» ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Abenduaren 31ra arte, 65 ekitaldi inguru izango dira, Arte Eszenikoen Jardunaldiak, Folk eta habanera jaialdiak eta Aste Ko... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Carlos Nuñez, Amparanoia, Judith Mateo, Roberto eta Miren Etxebarria eta 'Cyclical Tango' proiektua dira saio nagusien protag... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago