ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

CIRCO A ESCENA (GETXO)
Getxo Kultura
CIRCO A ESCENA
Getxo lehen aldiz ‘Circo a Escena’ zirkuituan
2026-04-30
Getxok lehen aldiz parte hartuko du ‘Circo a Escena’ estatu mailako zirkuituan, Red Escenak (titulartasun publikoko antzoki, auditorio, zirkuitu eta jaialdien sarea) sustatutako ekimenean. Parte-hartze horri esker, Getxo Kulturak bost ikuskizun programatuko ditu 2026an, guztira sei emanalditan, maiatzetik azarora bitartean Areetako Geltokia plazan eta Muxikebarrin.

Ekimen honek urrats garrantzitsua suposatzen du udalerrian zirku garaikidearen alde egiten ari den apustuan, azken urteotan gero eta presentzia handiagoa duen diziplina eszenikoa baita. ‘Circo a Escena’ INAEMek (Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak) bultzatutako programa da, eta bere helburua da zirkuaren presentzia eta ikusgarritasuna handitzea titulartasun publikoko espazioetan, publikoari estilo eta lengoaia askotako proposamen anitza eskainiz. Testuinguru horretan, Getxoren proiektua hautatua izan da estatu osoko beste proposamen askoren artean.

Programazioa maiatzaren 9an hasiko da, Areetako Geltokia plazan, Getxo Eszena Kalean zikloaren barruan, Txema Muñozen Gota ikuskizunarekin; clowna eta magia uztartzen dituen proposamena. Leku berean, ekainaren 9an, Tenet aurkeztuko da: zortzi akrobatek eta zuzeneko musikak osatutako ikuskizuna, iritzi eta pertzepzio aniztasunaren balioa nabarmentzen duena eta Circada jaialdiko Panorama saria irabazi zuena.

Irailetik aurrera, programazioa Muxikebarrira lekualdatuko da. Irailaren 26an Farra izango da, Lucas Escobedo konpainiaren lana, akrobaziak, dantza, magia eta musika uztartuz inauterien espiritua garai historiko desberdinetan berrinterpretatzen duena, 2025eko Max Sarietan Musika Ikuskizun Onenaren saria jaso zuena. Urriaren 4an, berriz, Voa! ikuskizuna eskainiko du La Gata Japonesa konpainiak; zirkuaren, keinu-antzerkiaren eta magiaren bidez, haurtzaroko irudimenera itzultzeko gonbita egiten duen pieza.

 

Clown poetikoa

Azkenik, azaroaren 29an eta 30ean Fly Me to the Moon ikuskizunak itxiko du programa, Leandre Riberaren eskutik. Nazioartean ezaguna den artista honek proposamen poetiko eta umoretsua eskainiko du, bi pertsonaia ilargira bizikleta hegalarian iristen saiatzen diren istorioarekin. Azaroaren 29ko emanaldia publiko orokorrarentzat izango da, eta azaroaren 30ekoa, berriz, Getxo Kulturaren Hezkuntza Programaren barruan, hainbat ikastetxetako ikasleei zuzenduta egongo da.

Ekimen honen bidez, Getxok zuzeneko kulturaren aldeko konpromisoa sendotzen du eta estatu mailako sare batean integratzen da, zirkoa lengoaia eszeniko garaikide gisa sustatuz eta publiko berrietara hurbilduz.

Getxo lehen aldiz ‘Circo a Escena’ zirkuituan
Getxo lehen aldiz ‘Circo a Escena’ zirkuituan
Getxo lehen aldiz ‘Circo a Escena’ zirkuituan
Getxo lehen aldiz ‘Circo a Escena’ zirkuituan
Getxo lehen aldiz ‘Circo a Escena’ zirkuituan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta Xalbador bertsolariari eskainitako omenaldia bilduko ditu a... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Uztailaren 1etik 5era egingo da Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren 49. edizioa. Charles... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO KULTURA
Getxo Jazz 2026 jaialdiak jazz garaikidearen tradizioa eta berrikuntza uztartzen ditu... (gehiago irakurri)
GETXO
GETXO KULTURA
Getxo Kultura-k Getxoko Sortzaileak kultur sorkuntzarako deialdiaren seigarren edizioa jarri du martxan, sormen proiektu arti... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Jaialdiaren 40. edizioa irailaren 11tik 15era izango da eta 13 emanaldi hartuko ditu. Kontzertuak Muxikebarrin, Areetako Gelt... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Jaialdiaren 40. edizioa irailaren 11tik 15era izango da eta 13 emanaldi hartuko ditu. Kontzertuak Muxikebarrin, Areetako Gelt... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago