ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

LORALDIA
Loraldia
LORALDIA
Loraldiak Sarrionandia omendu eta berezko produkzioa bultzatuko du
2018-12-19
Martxoaren 12an hasita, 30 kultur proposamen aurkeztuko ditu festibalak Bilbon.

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa Sentikariz blai! lema pean egingo da martxoaren 12tik aurrera. Aurkezpena egiteko antolatzaileek formatu berritzailea erabili izan dute eta Bilboko tranbian egin dute. Tranbiak ibilbidea burutzen zuen
bitartean, Ane Pikaza aurkezleak Loraldiaren programazioaren gakoak kontatu dizkie bertaratutakoei.


Aurkezpen honetan parte hartu dute, Loraldia Festibalaren babesle diren erakundeen izenean: Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Lorea Bilbao, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kultura diputatua; eta Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Kultura Saileko Zinegotzi Ordezkaria. Eta Loraldia festibalaren aldetik, Imanol Agirre, Loraldia festibalaren zuzendari artistikoak; eta hauekin batera festibalean ekintzen bat burutuko duten zenbait artista izan dira.


Loraldia Festibaleko bosgarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan. Oraingoan, Sarrionandia eta Artze, besteak beste. Loraldia Elkartearen helburu estrategikoekin bat eginez, festibalak euskal sortzaile eta produkzioak sustatu nahi ditu eta horretarako produkzio propioak sortzen ditu, Loraldia Festibalaren ondoren Euskal Herrian zehar biran has dezaten. Horrela, publiko berri eta anitzetara zabaldu nahi du kultura eta biztanleria euskal eta euskaraz sortzen den kulturara hurbildu. Eta lan honetan, memoria berreskuratu, iturri zaharretik edan eta ikasi eta proposamen berritzaileak sortzea du asmo.

Loraldiaren aurtengo edizioa martxoaren 12an hasiko da, Sarrionandia protagonista izango dugula: Iñigo Aranbarri idazleak Sarrionandiaren literaturaren ezaugarriak azalduko ditu hitzaldi batean. Hau martxoaren 15ean burutuko den Kalaportu ikuskizunaren abiapuntua izango da eta ikuskari hau hobeto ulertzeko gakoak ezagutuko ditugu.

 Egun honetatik eta apirilaren 7ra arte Bilbo eta Loraldia Festibala kultur sormenaren plaza bilakatuko dira 22 egunetan zehar. 30 kultur hitzordu biltzen ditu Loraldia Festibaleko bosgarren edizio honetako egitarauak. Aurten diziplina artistiko guztiek lekua
izango dute, formatu berritzaileak eta lau ekoizpen propio eta estreinaldi handiak izango ditu festibalak. Guztira, ia 200 artistek parte hartuko dute jaialdi honetan.

Bosgarren edizio honetan esan genezake Loraldia Festibala sendotu eta errotuta dagoela: sortzaileak nabarmendu eta ikusgarri jarriko ditugu beste behin ere; Loraldia Elkarteak produkzio berriak sortu ditu; eta sormen eta produkzio horiek sustatu eta ahalik eta
hedatze handiena lor dezaten akordio interesgarriak lotu dira.


Bilboko hamabi gune ezberdinetan garatuko da Loraldia Festibala: Arriaga Antzokia, Azkuna Zentroa, Bilboko Itsas adarra Itsas Museoa, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bidebarrieta Liburutegia, Golem Alhondiga, Campos Antzokia, Bilborock, Bira! Kultura Bilbao, eta Elkar dendak.

Loraldiak Sarrionandia omendu eta berezko produkzioa bultzatuko du
Loraldiak Sarrionandia omendu eta berezko produkzioa bultzatuko du
Loraldiak Sarrionandia omendu eta berezko produkzioa bultzatuko du

Segur aski asko interesatuko zaizu...
LORALDIA
Loraldiak oso balorazio positiboa egin du Loraldia Festibalaren 9. edizioaren alderdi guztietan: maila artistikoan, aurkeztut... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldiak Festibalaren 9. edizioa aurkezten du. Mailua gara! lemapean, martxoaren 9a eta 26a bitartean euskal kultur proposa... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbon egingo da martxoaren 7tik 27ra bitartean, 'Hautsi zen anphora' lelopean; Ber... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia Kultur Elkarteak bikain baloratzen du 7. edizioa. 20 egunez euskarazko sormenak nagusi izan dira Bilboko kultur agen... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago