ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

LORALDIA
Loraldia
LORALDIA
Loraldiak euskarazko kultur adierazpenen mailarik gorenena erakutsi du
2023-03-29
Loraldiak oso balorazio positiboa egin du Loraldia Festibalaren 9. edizioaren alderdi guztietan: maila artistikoan, aurkeztutako proposamen artistiko guztien kalitate handia; entzulegoak erantzun positiboa eman du; eta Loraldia Festibalak beste behin ere mugarri kultural historikoak lortu ditu. Loraldiak 4.207 ikusle baino gehiago bildu ditu 17 egunez burututako 25 ekintzetan eta 14 gune ezberdinetan. Aurtengo edizioan 150 artista baino gehiagok hartu dute parte Loraldian eta, beste behin ere, une paregabe eta errepikaezinak eskaini dituzte.

Loraldiak Loraldia Festibalaren 9. edizioaren balorazioa egin du. Bederatzigarren edizioaren aldarrikapena kultura mailua dela erakustea zen eta mailukada ederrak jaso eta eman ditugu. Balorazio positiboa egiten dugu arlo guztietan. 

Ekinaldien kalitate artistiko maila handia azpimarratu nahi dugu. Kultur erreferente handiak izan ditugu edizio honetan eta une gogoangarriak bizi izan ditugu. Horiekin batera, sortzaile gazte eta hasi berriak, kalitate handiko proposamenekin, interesgarriak eta ekarpen handikoak. 

Hiru astez, Bilbo euskaraz sortutako kultur adierazpenen erakusleiho handia bilakatu da. 14 gune ezberdinetan 150 artista baino gehiago pasatu dira Loraldiatik. 

Loraldia sendotu da eta erreferente bilakatu da. Gizartea Loraldiaren zain dago eta festibalak ekarriko duenaren zain. Ikuslegoaren erantzuna aparta izan da eta zenbait ekintzetarako sarrerak iragarri orduko agortu egin dira. Loraldia festibalaren 9. edizioak 4207 lagun bildu ditu burututako 25 ekintza horietan, aretoen %77a betez. 

Aipatzekoak aurtengo kultur eragile erreferenteak: Gabriel Aresti, Ruper Ordorika, Bernardo Atxaga, Benito Lertxundi, Ines Osinaga, Kukai, Castillo Suarez… Eta sortzaile gazteen harrobiaren indarra. Loraldia batean bizi gara: ErrE, Formol, Habia, Silitia,... 

Zalantzarik gabe, euskarazko kultur sortzaileen belaunaldi berriak bide eta ikuspuntu berri bat egiteko eta erakusteko nahia dakar berarekin

Loraldia Festibalaren 9. edizioaren datuak 

Loraldia Festibalaren 9. edizioak 17 egunetan zehar 25 ikuskizun ezberdin eskaini ditu Bilboko 14 gune ezberdinetan. 

Aurtengoan 150 artista baino gehiagok parte hartu du, sortzaile eta artista gazteen kopurua nabarmen gora egin duela. Erreferente handiak izan ditugu gurean eta baita sortzaile gazteak ere. 

Ikusle kopuruari dagokionez, festibalak eskaini dituen 25 ekinaldi horietan 4.207 lagun bildu dira. Eta areto eta espazioen betetzea %77ekoa izan da

Ezin ahaztu Loraldia festibalaren lagunen komunitatea, Lorazainak. Edizio honen bukaeran 2.220 lorazain ditugu, aurrekoan baino 269 gehiago

Balorazio artistikoa 

Kolosala izan da! Egundoko festibala plazaratu dugu 2023ko negu amaiera eta udaberri hasiera honetan. Ikusgarria, hunkigarria, berritzailea eta gogoangarria! Kalitate bikaineko sormenak ikusgai izan dira 17 egunetan. Euskal kultugintza loraldian dagoela esan dezakegu. 

Aurreko bederatzi urteko lana nabaria da. Eskarmentua metatu dugu. Hainbat emanalditan ikuslez lepo. Inoiz baino ikusle gehiago. Teknikoki emanaldi guzti-guztiak bikain eszenaratu dira. Edizio biribila izan da bederatzigarrena. 

Ikusle andanak eskertu du (hainbat aldiz zutik eta txalo zaparradarekin) gure iruditeria berriaren festa hau. Maiz hitzak labur geratu dira adierazteko edizio honetan bizi izan dugun esperientzia liluragarria.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LORALDIA
Loraldiak Festibalaren 9. edizioa aurkezten du. Mailua gara! lemapean, martxoaren 9a eta 26a bitartean euskal kultur proposa... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbon egingo da martxoaren 7tik 27ra bitartean, 'Hautsi zen anphora' lelopean; Ber... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia Kultur Elkarteak bikain baloratzen du 7. edizioa. 20 egunez euskarazko sormenak nagusi izan dira Bilboko kultur agen... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago