ARTE ESZENIKOAK
Testua: Loraldia

LORALDIA
Loraldia festibalak "bide berriak zabaldu ditu sormen garaikidean"
2019-04-09
Euskal kulturari eskainitako zikloaren bosgarren edizioaz balantze positiboa egin dute antolatzaileek

Festibal garaikide oso. Hogeita bi jardunetan zehar Loraldiak gure kulturaren iruditeria berritzailea plazaratu du arrakasta osoz. Festibalean parte hartu duten sortzaileen lanak orain arte ikusitakoa gainditu du. Ausartak izan dira eta bide berriak zabaldu dituzte. Sormen begirada anitzaz, landuaz eta kalitate handikoaz gozatu dugu. Harritu gara. Hunkitu gara. Liluratu gara. 5.edizio hau erreferentzial bilakatu da. Bada festibal bat Bilbon euskal kulturak biltzen dituena geroari begira.


Kalaportutik abiatu ginen. Kolosala izan zen Joseba Sarrionandiaren kontzertu poetikoa. Arriaga lepo eta gure pop-rock unibetsoko izen nabarmenez josita.
Aurten Loraldiak Euskal Herriko hiririk nabarmenetara jauzi egin du. Bilbotik, Gasteiz, Baiona, Donostia eta Iruñera abiatu da Kalaportu proiektua plazaratuz. Aurrera pausu honekin lurralde berrietan ibili da arrakasta handiz.


Musikan balore berriei ere lekua egin genien eta horra hor Maite Larbururen arrakasta. Originaltasunatik abiturik zelai musikal berriak konkistatu zituen. Nafarroako Lurpekariak taldeak, berriz, gure musikaren eszenziak hartu eta jazz inprobisatuetara eraman zituen. Aho bete hortz utzi gintuen. Iparraldetik Belatza taldeak egin zuen hegal eta sekulako kontzertua eman zuen. Euskalduna Jauregian 300 ikusletik gora bildu zituen Hibai Gernikako kantariak. Kontzertu gozoa bezain berria.
Festibalak tranbian ikustarazi ditu bere baloreak, sortzaileak erdigunean jarriz. Bazterretik bihotzera eraman dugu gure kultura eta errail horietatik jarraitzeko asmo trinkoa dugu.


Bilboko kaleetan lehenengoz euskal artista baten sorkuntzak eraldatu du paisaia. Mikel Lertxundiren zazpi eskulturek eta bertan burutu ziren kale ikuskariek oihartzun handia izan dute. Lehenengo aldiz euskal artista baten erakusketa Bilboko plazetan. Erronka ez zen makala eta bete betean asmatu dugu.
Ezinezkoa zirudiena ere eskuratu dugu bosgarrenean. Euskararen historia dantzaren bidez, berbarik gabe, kontatu zuen Aukeran konpainiak, Xabi Payaren ideiari jarraiki. Kalitate handia sormenetan eta zirrara bihotzetan. Urrunera joateko ahalmena erakutsi zuen Aukeranek.

Dantzaz Konpainia
“El arte no es un espejo para reflejar el mundo, sino un martillo con el que golpearlo. Artea ez da mundua islatzeko espilua, kolpatzeko mailua baizik” berbekin egin du lan Dantzaz Konpainiak eta errefuxiatuen gaia ekarri zuen eszenara. Dokumental bat eta koreografia bat biziki ederrak, arantza gehiegi dituen giza-arazo baten harira.
Verdesen akorduak ahaztezinak izan ziren. Bestaldetik, goi mailako literatura egileak izan ditugu gurean: Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Iñigo Aranbarri, Katixa Agirre, Goizalde Landabaso, Garazi Goya, Hasier Larretxea, Jose Mari Otamendi, Josu Goikoetxea, Aizpea Goenaga, Itxaro Borda…
Joxan Artzeren modernitatea itzuli zen Txakur Gorriak kolektiboren eskutik eta berrikusi genuen zer den abangoardia. Zinema esperimentala, berriz, Iratxe Fresnedaren dokumental on baten bidez. Probokazioa Aneguriak ekarri zuen hip hopa erabiliz.Emakumezko sortzaileek leku nabarmena izan baitute bosgarren edizioak.
Memoria eta transmisioa hainbat ekinalditan zaindu ditugu. Mundubira, Elkano, Primus antzezlanean gure historiarekin dugun konpromisoa berretsi dugu, Loraldiaren produkzio propioa izanik. Sagutxo tuntuna Maider Lopezen sormenaren produkzioaz arduratu gara baita ere, haur eta familiei zuzendutako proposamen bikaina sortuz.
Festibal honetan euskal komunitatea sendotu dugu. 1040 lorazain bildu ditugu eta ikusleek bete dituzte programatutako ikuskizun gehienak.
Bosgarren edizio honetan nabarmena da Loraldiak eragileak elkarlanean jartzeko duen jarrera. Elkarlanak ondorio ederrak eman sortu ditu.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LORALDIA
Loraldiak oso balorazio positiboa egin du Loraldia Festibalaren 9. edizioaren alderdi guztietan: maila artistikoan, aurkeztut... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldiak Festibalaren 9. edizioa aurkezten du. Mailua gara! lemapean, martxoaren 9a eta 26a bitartean euskal kultur proposa... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia jaialdiaren zortzigarren edizioa Bilbon egingo da martxoaren 7tik 27ra bitartean, 'Hautsi zen anphora' lelopean; Ber... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Loraldia Kultur Elkarteak bikain baloratzen du 7. edizioa. 20 egunez euskarazko sormenak nagusi izan dira Bilboko kultur agen... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
LORALDIA
Bilbo euskal kulturaren topagune bihurtuko du beste behin Loraldia jaialdiak martxoaren 8tik 28ra arte. 25 emanaldi izango di... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago