ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

DANTZERTI, EUSKADIKO ARTE DRAMATIKO ETA DANTZA GOI MAILAKO ESKOLA
Dantzerti
Lehen promozioko ikasleak graduatuta, helduarora iritsi da Dantzerti
2019-05-11
Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako lehen promozioko ikasleek ekainean jasoko dute titulua, lau urte iraun duen ikasketa prozesua bete ondoren. Erakundeak ate irekietako jardunaldia egingo du maiatzaren 6an, bere proiektuaren berri emateko etorkizuneko ikasleei.

“Lau urte eta gero, Dantzerti errealitate bat da eta aukera bat dantza eta arte dramatikoko goi mailako ikasketak bete nahi dituen ororentzat”, laburbildu du Eskolako zuzendari Igor Razkinek. Bertako ikasgeletatik irtendako lehen dantzari eta antzezle promozioak aurten jasoko ditu tituluak; hala, ziklo garrantzitsua itxiko da asmo handiko proiektu honentzat. “Goi mailako tituludunak izango dira eta arlo profesionalean lan egiteko formakuntza oparoa jaso dute aktore-aktoresa, antzezle, dantzari, sortzaile, irakasl edota ikertzaile lanetan aritzeko. Bakoitzak bere bidea jorratu beharko du baina argi dago, gizarterako hain beharrezkoa den artea eta kultura sustatzeko ezinbestekoak izango direla”, erantsi du.

Behin eskolaren proiektua finkatuta, Dantzertik ateak irekiko dizkie maiatzaren 6an goizeko bederatzietatik hamaiketara, bere formakuntza eskaintzaren berri izan nahi duten guztiei. Egun horretan eskolak eskaintzen dituen aukerei buruzko informazioa emango diete etorkizuneko ikasleei. “Eskolak dituen espazio ezberdinak ikusteko aukera egongo da eta dantzako eta arte dramatikoko hainbat gela ere irekiko dira edonork ikus dezan nolakoak diren eskaintzen ditugun ikasketak”, bukatu du.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 19ra zabalik du 2023-2024 ikasturte... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 4tik maiatzaren 20ra zabalik du 2022-2023 ikasturter... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Dantzertik ekainean egingo ditu 2021-2022 ikasturterako sarbide-probak, Dantza eta Arte Eszenikoen espezialitateetan. Aurreti... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Dantza eta Arte Dramatikoko Goi Eskolak, Dantzertik, zabalik izan du maiatzaren 11tik 26ra bitartean hurrengo ikast... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Dantzertik, ikasle berrientzako izen-emate epea irekiko du apirilare... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak (Dantzerti) apirilaren 24tik maiatzaren 26ra irekiko du 2017-2018 ika... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago