ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

DANTZERTI, EUSKADIKO ARTE DRAMATIKO ETA DANTZA GOI MAILAKO ESKOLA
Dantzerti
Dantzerti 2022-2023
2022-04-22
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 4tik maiatzaren 20ra zabalik du 2022-2023 ikasturterako izen-emate epea. Ondoren, sarrera probak ekainaren 13tik 17ra egingo dira. Sortu zenetik (2015), lau promozio atera dira, eta dagoeneko Euskal Herriko arte eszenikoetako profesionalen harrobi handia da.

Dantzertik eskaintzen dituen ikasketekiko interesa handituz joan da eskolaren sorreratik, inskripzioen kopuruak eta jardunaldi irekietan parte hartzeko eskaera ugariek erakusten duten bezala.

Behin arte eszenikoetako profesionalak prestatzeko erreferentzia-zentro gisa finkatuta,  irakaskuntza pertsonalizatua eta sektorearekin harreman zuzena izatea bultzatuko du Dantzertiren zuzendaritzak, erakunde publiko eta pribatuekin akordioak garatuz, lizentziadunak laneratzen laguntzeko.

Datorren ikasturteari begira, Dantzertik ikasleen parte-hartzea sustatu nahi du, beren ahotsa entzunez, beren ikasketetarako aukeratu nahi duten ibilbidea ezagutzeko. Erakundeko arduradunen asmoa ekarpen horiek beren hezkuntza-eskaintzan sartzea da.

Ikastetxeak bere egoitza izango duelakoan (gaur egun Juan Crisóstomo Arriaga Kontserbatorioaren barruan dago), uda honetan Dantzertik hainbat erreforma egingo ditu eskolak nortasun bereizia izan dezan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak (Dantzerti) apirilaren 17tik maiatzaren 19ra zabalik du 2023-2024 ikasturte... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Dantzertik ekainean egingo ditu 2021-2022 ikasturterako sarbide-probak, Dantza eta Arte Eszenikoen espezialitateetan. Aurreti... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Dantza eta Arte Dramatikoko Goi Eskolak, Dantzertik, zabalik izan du maiatzaren 11tik 26ra bitartean hurrengo ikast... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolako lehen promozioko ikasleek ekainean jasoko dute titulua, la... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, Dantzertik, ikasle berrientzako izen-emate epea irekiko du apirilare... (gehiago irakurri)
DANTZERTI
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak (Dantzerti) apirilaren 24tik maiatzaren 26ra irekiko du 2017-2018 ika... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago