ARTE ESZENIKOAK
Testua: Kmon

UDA KULTURAZ BLAI DURANGO
San Agustin Kultur Gunea
UDA KULTURAZ BLAI DURANGO
Kulturak Durangoko kale eta plazak beteko ditu udan
2020-07-16
38 emanaldi eta kulturarekin lotutako beste 59 ekitaldi proposatzen ditu Uda Kulturaz Blai egitarauak. Durangoko Udalak 95.000 euro inbertituko ditu ekimen honetarako. Segurtasun neurri zorrotzak erabiliko dituzte eta ekitaldi bakoitzeko edukiera 250 pertsonakoa izango da.

Durangoko Udalak kulturaren aldeko apostua egingo du aurtengo udan, Uda Kulturaz Blai programaren bidez. Guztira, 38 musika, antzerki eta dantza ikuskizun egingo dituzte uztailaren hasieratik irailera arte, bestelako 58 kultura ekitaldirekin batera.

Euskal kulturako izen ezagunak bilduko ditu zikloak, besteak beste Olatz Salvador eta Sara Zozaya musikariak, emakumezko izenei dagokienez; Haatik eta Dantzaz dantza konpainiak edota Markeliñe eta Zanguango antzerki taldeak. Horrez gain, adin guztietarako ekitaldiak antolatu dituzte.

“Covid-19ak sortutako krisia erronka bezala ulertu dugu Durangoko Udalean, eta garrantzitsua iruditu zaigu balditza hauetan durangar guztiei aisialdi eta kultura jarduera ezberdinak eskaini ahal izatea. Gainera, Euskal Herriko eta Durangoko kulturgileak babesteko balio izango du. Kulturaren aldeko apostu sendoa egin dugu uda honetarako, eta emaitza begibistakoa da”, adierazi zuen Ima Garrastatxu alkateak, zikloaren aurkezpen ekitaldian. Horretarako, 95.000 euroko aurrekontua bideratuko dute, iazko kopurua (25.000) baino dezente gehiago.

 

 

 

Kulturak Durangoko kale eta plazak beteko ditu udan
Kulturak Durangoko kale eta plazak beteko ditu udan
Kulturak Durangoko kale eta plazak beteko ditu udan

Segur aski asko interesatuko zaizu...
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Doako 25 emanaldi eskainiko ditu ekainaren 26tik abuztuaren 28ra arte Durangoko Udalak antolatzen duen zikloaren bigarren edi... (gehiago irakurri)
Segurtasun neurri guztiak bermatuz, ikuskizunak herriko auzoetara eramango dituzte (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Martxoaren 29an, Tontolapiko Egunaren hirugarren edizioa izango da Durangon. San Agustin Kultur Guneak eta Ganso & Cía konpai... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Durango clown munduaren hiriburu bilakatuko da Aste Santuan Topaklown zikloa dela eta. Nazioarteko artisten emanaldiek eta ge... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Ohikoa denez, uda sasoia heltzearekin batera, Durangoko Udalak eta San Agustin Kultur Guneak  UDA KALEAN BIZI egitaraua aurke... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Antzerki laburreko hiru pilula aurkezten ditu San Agustin Kultur Guneak, erraz digeritzeko moduko hiru pilula, 15 eta 20 min... (gehiago irakurri)
ILUN ETA ABAR
Idoia Asurmendi kantari aramaioarrak gitarrari heldu eta pianoa jotzen du, ilunabar b... (gehiago irakurri)
MUNGIA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BILBAO
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago