ARTE ESZENIKOAK
Testua: Durangoko Udala

UDA KULTURAZ BLAI DURANGO
UDA KULTURAZ BLAI DURANGO
Durangoko auzoetara hedatuko da ‘Uda Kulturaz Blai’ jaialdia abuztuan
2020-08-03
Segurtasun neurri guztiak bermatuz, ikuskizunak herriko auzoetara eramango dituzte

‘Uda Kulturaz Blai’, Durangoko Udalak uda garairako prestatu duen kultur progamazioa, herriko auzoetara hedatuko da abuztuan zehar. Orain artean Landako ikastetxeko patioan eta Plateruenan egin bada ere, programazioaren bigarren zatia auzoetara zabalduko da.

Gauzak horrela, ikuskizunak Aramotzen, San Fauston, Tabiran edota erdiguneko beste hainbat txokotan ikusi ahalko dira. Lehen aukera larunbat honetan izango da, abuztuaren 1ean, Rojo Telón Circo konpainiaren ‘Son Ellas’ ikuskizuna Aramotz auzoko Errotaritxuena parkean gozatu ahalko baita.

“Orain artean egin den bezala, segurtasun neurri guztiak bermatuko dira ikuskizun hauetan. Kulturaren aldeko apustu garrantzitsua egin dugu Udaletik uda honetarako, eta apustu hori herriko beste txoko batzuetara eraman nahi dugu, guztiok osatzen baitugu Durango, ez soilik erdigunea”, adierazi dute antolatzaileek

Guztira, 40 kultur ekitaldi inguruk osatuko dute ‘Uda Kulturaz Blai’ren programazioa. Ikuskizunetarako gonbidapenak (dohain) aldez aurretik hartu beharko dira hurrengo puntuetan:

· Durangoko Arte eta Historia Museoan

Abuztuko ordutegia: > Asteartetik Igandera: 11:00-14:00 > Astelehenak itxita.

· Emailez: mharrera@durango.eus

· Telefonoz: 94 603 00 20

· Internetez: www.kutxabank.com (zerbitzu honek 0,60 €ko komisioa kobratzen du sarrera bakoitzagatik).

 

Egunean bertan ere, leku librerik balego, sartu ahalko da ikuskizunetara.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
Doako 25 emanaldi eskainiko ditu ekainaren 26tik abuztuaren 28ra arte Durangoko Udalak antolatzen duen zikloaren bigarren edi... (gehiago irakurri)
SAN AGUSTIN KULTUR GUNEA
38 emanaldi eta kulturarekin lotutako beste 59 ekitaldi proposatzen ditu Uda Kulturaz Blai egitarauak. Durangoko Udalak 95.00... (gehiago irakurri)
ILUN ETA ABAR
Idoia Asurmendi kantari aramaioarrak gitarrari heldu eta pianoa jotzen du, ilunabar b... (gehiago irakurri)
MUNGIA DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN BILBAO
MOVEO DANZA
‘Echoes’-en, Moveo Danza konpainia katalanak errealitate eta fikzioaren arteko lotura aztertu du berriz ere, 'Tu vas tomber!'... (gehiago irakurri)
BAGARA KOLEKTIBOA
Musika, dantza eta teknologia berriak, Bagara Kolektiboaren (Durango) lehen espektakulua den 'I[n]tera[k]zio Laborategia'-n. ... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago