MUSIKA

LARRIA KUTSAKORRA ETA MENDEBALDEKOA
“Zuen barrea da gure helburu bakarra”
PATXO TELLERIA ETA MIKEL MARTINEZEK EUSKARAZKO UMOREAREN MUGAK ZABALDU ZITUZTEN ‘EUSKARA SENCILLOAREN MANIFESTOA’ ABIAPUNTU IZAN ZUEN TRILOGIAREKIN. ORAIN, FARMAZIA-MULTINAZIONALEN LEPOTIK BARRE EGITEA PROPOSATZEN DIGUTE KOMEDIA ‘BARBARO’ HONEKIN. BIRUS MISTERIOTSU BATI AURRE EGIN NAHIAN, HIRU HERRITAR ZINTZOK BERE BURUA ESKAINI DUTE TXERTOA PROBATZEKO.
Galderatzat | Komedia 'barbarotzat' aurkeztu duzue muntaia hau. Zer esan nahi du horrek?
E | Jendeak barre egingo du, barre piloa, barbaroa. Baina gaia berez, oso serioa, krudela eta barbaroa da.
G | Umorea oso kontu serio batekin nahastu duzue: farmazia multinazionalen trikimailuak. Umorea kritika soziala egiteko tresna egokia ere izan daiteke?
E | Umoreak kritika soziala egiteko balio du, jakina, mitinek eta panfletoek baino askoz ere gehiago. Galdetu bestela Dario Fo-ri, esate baterako
G | Ildo horretan, Patxok eta biok erregistro berria aukeratu duzue aurreko produkzioekin alderatuz . Zergatik aldaketa hori?
E | Ez Dok Hiru Bikoteatro’-ren lanetan euskaldunen munduan zentratzen gara. Oso gustura mugitzen gara formula horretan eta jarraituko dugu. Baina orain oporrak hartu eta munduari buelta eman diogu. Gai zabalagoa hartu dugu, unibertsalagoa, eta formula ezberdina, Ez dok bi. Umore eta ironia mota, halere, antzekoa izango da, ziur aski. Geuk geuk egin baitugu, eta beti egiten dugu gustatzen zaiguna.
G | Diabetesaren aurkako botika batek Frantzian ehunka lagun hil dituela jakin berri dugu. ' Larria, kutsakorra...' egiazko gertakizunetan oinarritua dago?
E | Gauza batzuk buruan izan ditugu, bai, batez ere azken urte hauetan gertatzen ari dena hainbeste gaixotasun fantasmarekin. Farmazeutikoak beharrezkoak izango dira, bai, baina botere handiegia daukate eta erne egon behar dugu.
G | Azkenik, zergatik joango zinateke antzezlan hau ikustera? 
E | Ikusle potentzialak jakin dezan hemen talde oso bat dagoela, idazleak, zuzendaria, aktorea... talde oso bat, larrua bertan uzteko prest dagoena bera, ikuslea, hunkitzeko. Zuen barre eta zirrara da gure elikagaia, gure helburu bakarra. 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Quique Gonzálezekin ‘Charo’ abestean aurrerapausoa eman zuen Nina de Juan kantariaren... (gehiago irakurri)
IBI BILBAO
SHINOVA
Bost disko, etengabe gorantz egin duen ibilbidea eta etengabe berritzen ari den zuzenekoa. Shinova taldeak La Tormenta Perfec... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Musikari eta konpositore italiarrak 'Intimacy Vol. 2' disko berria aurkeztuko du urri... (gehiago irakurri)
BILBAO PALMA DE MALLORCA
Jaialdiaren 13. edizioa irailaren 17tik 20ra egingo da, eta lau gune nagusitan banatutako programazioak Itsas Elkarrizketak, ... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
GETXO KULTURA
Getxo Folk jaialdia irailaren 9tik 13ra bitartean egingo da, eta nazioarteko izen handiak, euskal musikaren erreferenteak eta... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenteriako jaialdiak irailaren 17tik 20ra egingo du 13. edizioa, Uhinak lelopean. Musika, kultura eta sormenaren inguruko t... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
28
Azaroa - Larunbata
Arrigorriaga
Sarrerak ikusi
© Edukien kudeatzailea Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago